Zestoako Hitza @zestoa ?

Aktibo duela 2 egunak, 11 ordu
  • Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Saharako errepublika aldarrikatuko du Leok’k taldeak Zarautzen, kontzertu baten bidez gunean   duela 2 egunak, 11 ordu · Ikusi

    Koadro txikia Saharako Errepublika Demokratiko Arabiarra aldarrikatu zuteneko 36. urteurrena da otsailaren 27an, astelehenean. Horren harira, Zestoako Leok’k musika taldeak elkartasun kontzertua eskainiko du hilaren 25ean, ostiralean, Zarauzko Musika Plazan, 19:30ean. Saharautz taldeak antolatu du ekimena. Taldeak Saharako Errepublika Demokratiko Arabiarra aldarrikatzeaz gain, Saharautzen Saemel proiektuari bultzada emango diote; emakume sahararrei elkartasuna adieraztea du helburu. Luis [...]

  • Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Urola Kostako Hitza’-k 8 urte, gaur gunean   duela 2 egunak, 12 ordu · Ikusi

    Koadro txikia
    Zortzi urte igaro dira UROLA KOSTAKO HITZAk lehen zenbakia argitaratu zuenetik. Makina bat aldaketa izan ditu egunkariak 2004ko otsailaren 20tik. Paperetik webgunera egin zuen jauzi, eta iazko azarotik eskualdeko webguneez gain, Azkoitikoa, Getariakoa, Zarauzkoa eta Zestoakoa daude sarean. Egun, asteartetik ostiralera da irakurgai paperean, eta egunero webguneetan eta sare sozialetan.

  • Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ekain Guraso Elkarteak hainbat ekimen prestatu du Zestoako inauterietarako gunean   duela 6 egunak, 18 ordu · Ikusi

    Koadro txikia Inauteriak ate joka direla eta, Ekain Guraso Elkarteak hainbat ekimen prestatu du datorren asteartera bitarterako. Larunbaterako txokolatada antolatu du, esaterako, mozorro desfilearen aurretik egiteko, urtero legez. Helduak larunbatean bakarrik mozorrotuko diren arren, haurrak asteartean ere jantziko dituzte mozorroak, eta askaria izango dute guraso elkarteak antolatuta. Horren ondoren, berriz, Kultura plazara ikuskizuna izango da udaletxeko [...]

  • Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Haurren kalderero festa izango da Aizarnazabalen gunean   duela 6 egunak, 18 ordu · Ikusi

    Bihar arratsaldean haurrentzako kaldereroen festa izango da Aizarnazabalen. Haurrak ikastetxetik aterako dira motzaile arropekin jantzita, eta eskolatik guraso eta herritar guztiak parte hartzera gonbidatu dituzte. Klaseak amaitutakoan aterako dira kalejirara, 16:30 inguruan, eta frontoian «benetako kaldereroen kanpamentua» jarriko dutela jakinarazi dute Aizarnazabalgo eskolako ordezkariek. «Kanpamentuan motzaileen bandera ipiniko da, baita postuak ere». Gainera, postu bakoitzean

  • Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Zestoan entrenatzeko toki bat eduki nahiko nuke» gunean   duela 1 aste, 5 egunak · Ikusi

    Koadro txikia Arkularia da Johnny Tamayo 2007tik. Hainbat sari irabazi du, eta Euskal Herri mailako lehietan puntan dabil. 2010ean eta 2011n euskal ligako txapelketan urrezko domina lortu zuen, eta Euskadiko txapelketan, berriz, zilarrezkoa, bi urteetan. Oñatiko San Miguel Sarian ere bi urteetan urrezko domina eskuratu zuen. Espainiako txapelketan ere izan zen 2010ean, euskal selekzioarekin, eta bosgarren [...]

  • Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zestoan plastikozko tapoiak bereiztuta biltzen hasi dira gunean   duela 2 aste · Ikusi

    Zestoako Udalak Aitzina Elkarteak martxan duen kanpainarekin bat egin du, eta plastikozko tapoiak bereiztuta jasotzen hasi da. Urola Kosta eskualdean beste herri batzutan ere martxan dute plastikozko tapoiak bereizita jasotzen kanpaina, horietako kasu bat Azpeitikoa da. Aitzina Elkarteak iazko apirilean Plastikozko Tapoidun Birzkiklapen Solidarioaren kanpaina jarri zuen martxan. Kanpaina honekin, ataxia-telangiectasia deritzon gaixotasuna ikertzeko proiektu

  • Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du “Txistuarentzat propio idatzitako mezak dira nire ikerketaren perlak” gunean   duela 2 aste, 5 egunak · Ikusi

    Koadro txikia

    Jagoba Astiazarani elkarrizketa egin diote Berria egunkarian.

    Donostiako Orfeoia-EHU saria irabazi du Vatikanoko II. Kontzilioa eta euskal musika eta instrumentu tradizionalak lanarekin, Tolosako Ekinbide Etxearekin batera, eta gaur arratsaldean emango diote saria Donostiako campuseko Ignacio Barriola eraikinean

  • Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kiroldegiari aterpea jarri diote gunean   duela 2 aste, 5 egunak · Ikusi

    Koadro txikia

    Zestoako kiroldegiak jada badu aterpea. Erremate txiki batzuk egitea falta du guztiz bukatuta egoteko, baina atergunea erabiltzeko moduan jarri dute. Lanen bigarren fasean kiroldegiko kristalerak aldatu nahi dituzte Zestoako udaletxeko hirigintzako arduradunek. «Lan horiek itxaron egin beharko dute, aurtengo aurrekontuetan inbertsioetarako diru gutxi izango delako», azaldu du Ruben Alberdik, zerbitzuetako eta hirigintzako zinegotziak.

  • Koadro txikia
    PSEEeko lehendakari Jesus Egiguren Imaz izango da asteko gonbidatua Hitzetik hortzera-n. Ume-umetatik dela bertsozalea eta Bilintx protagonista duen nobela bat idatzia duela kontatu dio, besteak beste, Jon Artano Izeta aurkezleari.

    Launbat bazkalostean emago dute saioa, Gaur egun-en ondoren, ETB1n. Aurretik ikusgai izango da eitb.com/nahieran-en.

  • Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Andoaingo Piano Jaialdian, Ertxiñako lau ikaslek hartuko dute parte gunean   duela 2 aste, 6 egunak · Ikusi

    Koadro txikia

    Andoaingo Udalak eta Seiasle piano jaialdiak antolatzeko elkarteak antolatutako pianoaren 7. jaialdia izango da asteburu honetan, otsailaren 4an eta 5ean. Zestoako Ertxiña Musika Eskolatik lau ikasle joango dira bertan parte hartzera. Honakoak dira ikasleak: Mireia Rodriguez, Oihane Ibarguren, Amalur Alberdi eta Joana Iruretagoiena.

  • Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Arroa Erreka ikusteko ibilaldian antolatu du Katamarruak gunean   duela 2 aste, 6 egunak · Ikusi

    Katamarrua Natur Taldeak irteera bat antolatu du otsailerako. Arroa Erreka ikustera joango dira hilaren 12an, igandean. Hasiera batean txangoa abenduan egin behar zuten arren, bertan behera gelditu zen, eta azkenean hitzartu dute beste egun bat irteera antolatzeko. Gurutzean 9:00etan jarri dute hitzordua, ibilaldia egin nahi duena bertara ager dadin. Irteera puntutik Arroa Erreka ikustera joango

  • Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zestoan benjaminen aurrenengo atletismo txapelketa jokatuko da gunean   duela 2 aste, 6 egunak · Ikusi

    Koadro txikia Zestoako Atletismo Taldeak antolatuta, Benjaminen I. Atletismo Txapelketa jokatu da larunbatean herrian. Zestoako udal kiroldegian izango da lehia, 10:00etan hasita. Han parte hartuko dutenak Zestoako Herri Eskolako, Zumaiako Herri Eskolako, Zumaiako Maria eta Jose Ikastetxeko, Aizarnazabalgo Herri Eskolako eta Aizarnako eskolako ikasleak izango dira. Txapelketa hasi aurretik bost laguneko taldeetan banatuko dituzte parte-hartzaileak. [...]

  • Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Argizulok bederatzi urte bete dituela ospatzeko kontzertuak egingo dituzte gunean   duela 3 aste · Ikusi

    Koadro txikia Bederatzi urte bete ditu gaur Argizulok, eta asteburu honetan urteurrena ospatzeko hainbat ekimen prestatu dute. Datorren ostiralerako eta larunbaterako prestatu dute egutegia, ekimenetan «nahi duenak» parte hartu dezan. Ostiralean Eneko Larrañaga Enekora-k bakarlari gisa eskainiko du kontzertua. Infusioa edanez eta bizkotxoa janez, kandelekin girotuta, kontzertu «goxoa» eskainiko duela jakinarazi du. «Oraindik ez dago baieztatuta hala [...]

  • Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mus txapelketa azkarra antolatu dute Aizarnan gunean   duela 3 aste · Ikusi

    Datorren ostiral gauerako VI. Mus Txapelketa azkarra antolatu dute Aizarnan, Aranburu Landetxean. Izen ematea 22:00etan irekiko dute, eta jokoan 22:30ean hasiko dira parte hartzaileak. Bikoteko 30 euro ordaindu beharko da. Bikote txapeldunak 700 euro jasoko dituela jakinarazi dute, bigarren egite dutenek 400 euro jasoko dituzte, hirugarren postukoek 300 eta laugarrengokoek 100. Parte hartzen dutenen artean

  • Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zestoako Udalak etzi parte hartze araudiaren zirriborroa aurkeztuko du gunean   duela 3 aste, 1 egun · Ikusi

    Zestoako Udalak herritarren eta eragileen parte-hartze araudiaren zirriborroa aurkeztuko du ostegunean, 19:00etan, Zestoako kultur etxean. Ordubete inguru iraungo du aurkezpenak. Bileraren helburua, zirriborroa aurkezteaz gainera, jendearen iritzia jaso eta araudia herritarrekin batera lantzen hastea da. Leire Etxeberria Zestoako alkatearen arabera, Zestoako Udalak aspalditik ditu martxan herritarrek parte hartzeko hainbat tresna, baina orain horiek denak araudi

  • Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zestoako Udalak etzi parte hartze araudiaren zirriborroa aurkeztuko du gunean   duela 3 aste, 1 egun · Ikusi

    Zestoako Udalak herritarren eta eragileen parte-hartze araudiaren zirriborroa aurkeztuko du ostegunean, 19:00etan, Zestoako kultur etxean. Ordubete inguru iraungo du aurkezpenak. Bileraren helburua, zirriborroa aurkezteaz gainera, jendearen iritzia jaso eta araudia herritarrekin batera lantzen hastea da. Leire Etxeberria Zestoako alkatearen arabera, Zestoako Udalak aspalditik ditu martxan herritarrek parte hartzeko hainbat tresna, baina orain horiek denak araudi [...]

  • Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Parte hartze handia izan dute Iraetako santainesek gunean   duela 3 aste, 2 egunak · Ikusi

    Koadro txikia Iraetako Santa Ines festen balorazio oso ona egin dute antolatzaileek. Iban narbaiza «gustura» agertu da festez hitz egiterakoan. Igandean, haurren egunarekin amaitu ziren aurtengoak. Ostiralean mus txapelketa jokatu zuten, eta 85 bikotek hartu zuten parte. Narbaizak jakinarazi duenez, iaz 97 bikote lehiatu ziren. «Baina hala ere gustura gaude, kopuru handia baita, eta gastu [...]

  • Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Aizarnazabalgo olatu artifiziala saritu dute gunean   duela 3 aste, 6 egunak · Ikusi

    Instant Sport enpresa Aizarnazabalen garatzen ari den olatu artifizialak sari bat jaso du Alemanian, Municheko azoka batean. Wavegarden teknologia du oinarrian olatuak. Enpresako kudeatzaile Igor Barandiaranek zera adierazi du sariaren harira: «Konfirmazioa da hau. Lan eta lan ari gara Aizarnazabalen, eta ongi egindako lana berrestea izan da saria». Hawaii, Israel eta Portugalek proiektuaren inguruko interesa

  • Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jagoba Astiazaranek Donostiako Orfeoia- UPV/EHU saria irabazi du gunean   duela 3 aste, 6 egunak · Ikusi

    Koadro txikia Jagoba Astiazaranek jaso du aurtengo Donostiako Orfeoia-UPV/EHU saria. Zestoarrarekin batera, Tolosako CIT ere saritu dute. Astiazaran Vaticano II. Kontzilioa eta euskal musika eta instrumentu tradizionalak izeneko lanagatik sarituko dute. Ez zuela gehiegi espero jakinarazi du Astiazaranek berak. «Sarirako hautagaitza bildaltzen en unetik izaten da esperantza, egia da hori. Baina lehiaketa horretan tesiek irabazten dute [...]

  • Zestoako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Aimar Irigoienek irabazi du Iraetako Errota Harria txapelketa gunean   duela 4 aste, 1 egun · Ikusi

    Koadro txikia Aurten ere Aimar Irigoien harri-jasotzaileak irabazi du Iraetako Errota Harria harri-jasotze txapelketa. Herenegun Zestoako auzoko frontoian jokatu zuten lehia, Iraetako Auzo Elkarteak antolatuta. Hamar harri-jasotzailek hartu zuten parte norgehiagokan, eta errezildarrak 74 altxaldi eginda, txapela eskuratu zuen. Lehenbizi harri-jasotzaileek bost minutuko txanda bana egin zuten, 108 kilo inguruko bola irregularrarekin. Txanda horretan jasoaldi gehien [...]

  • Gehiago kargatu