Zarauzko Hitza @zarautz ?

Aktibo duela 12 ordu, 7 minutu
  • Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Iritsi da ‘Tximas’ herrira gunean   duela 15 ordu, 47 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Heldu da Iraitz Gesalaga Tximas herrira. 07:00ak aldera iritsi  da eta Putzuzulon egin du lehenbiziko geldialdia.  Bitartean, Musika Plazan herritar ugari bildu da hari ongietorria egiteko. Autotik jaitsi orduko, Ongi etorri eta Gora Tximas oihukatu dute bertaratu direnek, eta txalo artean jaso dute. Arrano tabernaren atarian aurreskua dantzatu diote zarauztar gazteari eta baita bertsoa bota ere.  [...]

  • Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Tximas absolbitu egin dute gunean   duela 1 egun, 2 ordu · Ikusi

    Iraitz Gesalaga Tximas  absolbitu egin dute. Ostiralean epaitu zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean, ETArekin kolaboratzea leporatuta. Kalean da dagoeneko zarauztarra, eta goizaldera helduko da herrira.

     

  • Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du EHEk Euskaraz Bizi Egun Txikia antolatu du martxoaren 3rako gunean   duela 1 egun, 13 ordu · Ikusi

    Koadro txikia Donostian egingo dute aurten Euskaraz Bizi Eguna, martxoaren 17an, hain justu. Lehenengo bi ekitaldiak Etxarri-Aranatzen (Nafarroa) eta Gernika-Lumon (Bizkaia) egin ondoren, hiriburu batean egiten den lehen Euskaraz Bizi Eguna izango da aurtengoa. Martxoaren 3an, berriz, Euskaraz Bizi Egun Txikia izango da Zarautzen. Hizkuntz Eskubideen Egunetik Euskaraz Bizi Egunera Euskaraz Bizi Eguna baino lehen, Hizkuntz Eskubideen [...]

  • Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jokin Aranburu txapeldun IV Goal proban gunean   duela 1 egun, 13 ordu · Ikusi

    Koadro txikia Joan den asteburuan pistako IV Goal Txapelketa jokatu zuten Tafallan (Nafarroa). Bi egunetan zehar hainbat proba izan ziren, scracht, japonesa, keirin, abiadura, eliminazioa, eta puntuazioa, hain zuzen. Parte hartu zuten txirrindularien artean nabarmentzekoak izan ziren Zarauztarra taldeko mutilek lortutako emaitzak. Kadete zein junior mailan zarauztarrak izan ziren nagusi. Kadete mailan Jokin Aranburu sailkapen orokorreko [...]

  • Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Saharako errepublika aldarrikatuko du Leok’k taldeak, kontzertu baten bidez, larunbatean gunean   duela 2 egunak, 11 ordu · Ikusi

    Koadro txikia Saharako Errepublika Demokratiko Arabiarra aldarrikatu zuteneko 36. urteurrena da otsailaren 27an, astelehenean. Horren harira, Zestoako Leok’k musika taldeak elkartasun kontzertua eskainiko du hilaren 25ean, ostiralean, Zarauzko Musika Plazan, 19:30ean. Saharautz taldeak antolatu du ekimena. Taldeak Saharako Errepublika Demokratiko Arabiarra aldarrikatzeaz gain, Saharautzen Saemel proiektuari bultzada emango diote; emakume sahararrei elkartasuna adieraztea du helburu. Luis [...]

  • Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Denboraldi berriko taldeak aurkeztuko ditu igandean Zarauztarra txirrindulari elkarteak gunean   duela 2 egunak, 11 ordu · Ikusi

    Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak alebin, infantil, kadete eta junior mailatako taldeak aurkeztuko ditu igandean, otsailaren 26an, Arrosategi parkean, 12:00etan.

    Hastekoa den denboraldian errepide, pista, ziklo-kross eta BTT modalitateetan lehiatuko dira.

    Aurkezpenaren ostean, eguraldiak laguntzen badu, Getariako itzulia egingo dute guztiek. Eta ondoren, bazkaria egingo dute Itsasmendiko Elkartean.

  • Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Lehen sorospen ikastaroa, martxoaren 5ean gunean   duela 2 egunak, 11 ordu · Ikusi

    Martxoaren 5ean lehen sorospen ikastaro bat hasiko du DYA Gipuzkoak. Hiru aste iraungo du, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko zazpietatik bederatzietara. DYAren Zarauzko ordezkaritzan izango dira saioak (Iturribidea, 12-14, behea). Ikastaroa jasotzeko ez da beharrezkoa gaiaren inguruko ezagutzak izatea. Egunerokotasuneko osasun arriskuei aurre egiten irakatsiko dute; hala, bihotz eta birikak suspertzen, eta zauriak, hausturak eta erredurak artatzen

  • Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Urola Kostako Hitza’-k 8 urte, gaur gunean   duela 2 egunak, 12 ordu · Ikusi

    Koadro txikia

    Zortzi urte igaro dira UROLA KOSTAKO HITZAk lehen zenbakia argitaratu zuenetik. Makina bat aldaketa izan ditu egunkariak 2004ko otsailaren 20tik. Paperetik webgunera egin zuen jauzi, eta iazko azarotik eskualdeko webguneez gain, Azkoitikoa, Getariakoa, Zarauzkoa eta Zestoakoa daude sarean. Egun, asteartetik ostiralera da irakurgai paperean, eta egunero webguneetan eta sare sozialetan.

  • Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gesalagak errugabetzat jo du bere burua gunean   duela 5 egunak, 5 ordu · Ikusi

    Iraitz Gesalaga ‘Tximas’-ek errugabetzat jo du bere burua. Gaur goizean deklaratu du zarauztarrak Espainiako Auzitegi Nazionalean, Madrilen. Informatikaz “ezer gutxi” dakiela adierazi du, eta ez duela ETArekin loturarik.Fiskaltzak hamar urteko espetxe zigorra eskatu du Gesalagarentzat, ETArekin kolaboratzea egotzita.

  • Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Inauteriak Salbatore Mitxelenan gunean   duela 5 egunak, 12 ordu · Ikusi

    Koadro txikiaSalbatore Mitxelena ikastolan hasi dira Inauteriak ospatzen.

  • Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Piano kontzertua izango da gaur gauean, Lizardi antzokian gunean   duela 5 egunak, 17 ordu · Ikusi

    Sorlekutik egitasmoaren baitan, piano kontzertua izango da gaur. Aurtengo Andoaingo VII. Piano Jaialdian parte hartu duten 27 piano- jotzaile zarauztarrak izango dira Lizardi antzokiko oholtza gainean;, Helena Agirre, Nora Barathova, Iñigo Altuna, Naiara Azkue, Kian Barghuthi, Sara Barghuthi, Raquel Arano, Rebeca Barrena, Blanca Basanez, Maria Basanez, Ane Basanez, Mikele Reato, Aitana Reato, Garazi Bengoetxea, Nicola

  • Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Aurten ez dute Extremadura Eguna ospatuko Zarautzen gunean   duela 5 egunak, 17 ordu · Ikusi

    Koadro txikia Aurten Iñurritzako zelaiak ez du Extremadura itxura hartuko; ez da txitxi-burruntzi ez miga usainik izango San Pelaion, ezta dantza tipikoen emanaldirik ere. Izan ere, Francisco Zurbaran elkarteko batzordeak aurten Extremadura Eguna ez antolatzea erabaki du. Gehiengoz hartu du erabakia. Jakinarazi dutenez, duela 8-10 urtetik gaur arte egoera aldatu egin da: «Lehen festa antolatzen zutenak egun [...]

  • Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bihar jokatuko dituzte Neguko Eskuzko Pilota Txapelketako lehenbiziko partidak gunean   duela 6 egunak, 7 ordu · Ikusi

    Zarautz Kirol Elkarteko Pilota sailak Neguko Eskuzko Pilota Txapelketa antolatu du. Herriko infantil eta kadete mailako zortzi pilotarik hartuko dute parte bertan. Bihar izango da lehenengo jardunaldia, Zinema pilotalekuan 17:30ean. Otsailak 24ean, martxoaren 2an, 16an eta 23an izango dira gainontzeko ekitaldiak. Egun bakoitzean bi partida jokatuko dituzte. Sarrera doan izango da.

  • Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Lilatoira joateko autobusa antolatu du kiroldegiak gunean   duela 6 egunak, 7 ordu · Ikusi

    Lilatoira joateko autobusa antolatu du Zarauzko kiroldegiak. Martxoaren 4an izango da proba, baina autobuserako izen-ematea zabalik dago, hilaren 29ra arte. Bazkideek bi euro ordaindu beharko dute, eta ez direnek 5. Autobusa goizeko bederatzietan abiatuko da Donostiarantz, martxoaren 4an, kiroldegi aurretik. Itzulera autobusean bertan adostuko dute.

  • Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Arranon ere inauteriak gunean   duela 6 egunak, 7 ordu · Ikusi

    Arrano tabernak inauteriak ospatuko ditu aurten ere. Horretarako, playback saioa antolatu du larunbaterako. 23:00etatik aurrera izango da. Bertan parte hartu nahi dutenek, barran eman beharko dute izen, zein abesti kantatu nahi duten adieraziz. Gerora, Titanlux disko jartzaileak girotuko du taberna.

  • Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hamar urteko espetxe zigorra eskatu du Fiskaltzak Azkueren kasuan auzipetuarentzat gunean   duela 6 egunak, 8 ordu · Ikusi

    Gipuzkoako Fiskaltzak hamar urteko kartzela zigorra eskatu du Amaia Azkueren kasuan auzipetuarentzat. Hilketa gertatu zenean atxilotua adin txikikoa bazen ere, fiskalak adinez nagusi direnen zigor bera ezartzeko eskatu du harentzat, espetxealdia, alegia.

  • Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Antzerki tailerrerako izena eman daiteke oraindik gunean   duela 1 aste · Ikusi

    Parekidetasun Sailak bi ikastaro berri antolatu ditu, Emakumeen Jabetze Eskolaren baitan:  Heldutasunera iristearen plazerra eta Emakumeak antzezlekuan . Jakinarazi dutenez, antzerki tailerreko  zenbait plaza libre daude oraindik. Interesa dutenek  ostirala baino lehen eman beharko dute izena Parekidetasun Sailaren egoitzan (Zigordia kalea, 33) ,  943-00 51 17 telefonora deitu, berdintasunazarautz@blogspot.com edo berdintasuna@zarautz.org edo  helbideetara mezua

  • Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Matxurak herrian emango du estreinako kontzertua gunean   duela 1 aste · Ikusi

    Matxura taldeak Zarautzen bertan emango du bere lehenengo zuzenekoa, Gurekin Jai festa batzordearentzat laguntzak lortzeko antolatutako jaialdiaren baitan. 22:30ean izango da emanaldia, Putzuzulon. Aurrez, La servidumbre moderna dokumentala proiektatuko dute. Kontzertuaren ondoren, berriz, Juanan disko jartzaileak girotuko du gaztetxea. Jakinarazi dutenez, irabaziak epaiketen gastuak ordaintzeko baliatuko dituzte. Sarrerak bost euro balioko du.

  • Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Zaporra’ Zarautzen, semea bisitatzen gunean   duela 1 aste · Ikusi

    Koadro txikia Haritz Gartxotenea ‘Zaporra’ euskal presoa Zarautzen izan zen atzo arratsaldean, jaio berri den Ekhi semea ezagutzeko. Bi ordu eman zituen herrian, eta etxekoekin eta senideekin egoteko aukera izan zuen. Herritarren babesa eta maitasuna ere jaso zuen, haren etxe atarian. Ertzaintza ere bertan izan zen, eta bertaratu zirenek poliziak kolpeka jardun zutela salatu dute. ARGAZKIAK: [...]

  • Zarauzko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ostiralean epaituko dute Tximas Espainiako Auzitegi Nazionalean gunean   duela 1 aste, 2 egunak · Ikusi

    Koadro txikia Ostiralean hasiko da Iraitz Gesalaga Tximas-en aurkako epaiketa, 10:00etan, Espainiako Auzitegi Nazionalean, Madrilen. Angela Murillo epaile polemikoaren aurretik igaroko da zarauztarra. Fiskalak hamar urteko kartzela zigorra eskatu du Gesalagarentzat. Madrilerako autobusa antolatu dute, zarauztarrari elkartasuna agertzera joateko. Asteazkena izango da izena emateko azken eguna. Arrano tabernara jo behar da horretarako. Autobusa goizeko hiruretan aterako da [...]

  • Gehiago kargatu