-
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal Herriko historia ezagutzeko hitzaldietan izena eman behar da gunean duela 1 aste · Ikusi
Amasa-Villabonako Aljibean aurkeztu zituzten, Euskal Herriko Historia Ezagutu hitzaldi sortak. Bai Euskal Herriari ekimeneko partaideek, udal ordezkariekin batera antolatu dituzten hitzaldiak dira. Euskal Herriko historia ezagutzera emateko hitzaldiak martxoko lau astelehenetan 19:00etatik 21:00etara izango dira, Tolosako kultur etxean. Izena eman beharko da hitzaldietara joateko. Izena eman nahi duenak: tolosaldea@baieuskalherriari.org helbidera idatziz edo 652 715 800 telefonora [...] -
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Joxe Arregi gogoan izan dute gunean duela 1 aste, 1 egun · Ikusi
Atzo izan zen Torturaren Aurkako Eguna. Ekitaldi nagusia Zizurkilen egin zen igandean, Joxe Arregiren heriotzaren urteurrenean. Zizurkildarra 1981ean hil zen Carabanchelgo ospitalean, jasandako torturen ondorioz. Mendi martxa egin zuten lehenik, eta ondoren ekitaldi nagusia izan zen Joxe Arregi plazan. Atzo, Zizurkilgo hilerrian lore eskaintza egin zuten, eta Villabonako udaletxeko erabilera anitzeko gelan Garzonen protokoloa. Tortura
-
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bederatzi hilabeteko zigorra laguntzen saiatu zen udaltzain bat kolpatzeagatik gunean duela 1 aste, 2 egunak · Ikusi
Bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote emakume bati, laguntzen saiatu zen Zizurkilgo udaltzain bati genitaletan jotzeagatik. Gertakaria 2010eko azaroaren 25ean izan zen. Udaltzaingoak laguntza eskaini zion aipatu emakumeari etxera joateko, izan ere, emakumea herriko plazan zegoen, udaltzaingoaren hitzetan “alkoholdun edariak hartu izanaren eraginpean” eta 10 hilabeteko haurra zuen berarekin. Udaltzainak laguntza eskaini zion, eta emakumean
-
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Herritarrei deia eginez, Zizurkilgo Zero Zabor taldea aurkeztu dute gunean duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi
Zizurkilgo Zero Zabor taldea aurkeztu dute gaur eguerdian Zizurkil Goian. Hondakinen arazo larriari aurre egin nahi dion lan talde bat elkartu da. Talde berria da. Hondakinen arazoa zertan datzan jakitera eman nahi dute. Honen aurrean, konponbidea ematea nahi dute, eta zero zabor programa bat aplikatzea: «irtenbide alternatibo bat bilatu nahi dugu, eta zizurkildar guztiak [...] -
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Helena Barquillaren bost erritmoen ikastaroan izena eman daiteke gunean duela 2 aste, 1 egun · Ikusi
Asvinenea Arte Eszenikoen eskolak, bost erritmoen ikastaroa antolatu du. Hilaren 12an, igandean, eskainiko dute. Irakaslea Helena Barquilla izango da, eta ikastaroan txalapartariak zuzenean ariko dira. Ikastaroa 10:00etan hasiko da, eta 18:00ak arte luzatuko da. Bost erritmoen ikastaroan izena eman nahi dutenek, ez dute zertan dantzaren ezagutza izan beharrik. Edonork parte hartu dezake. Izena hilaren 8a,
-
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Luberri bisitatu dute ikasleek gunean duela 2 aste, 2 egunak · Ikusi
Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza Ikastolako 1.mailako ikasleak Luberrira joan ziren, hau da, Oiartzungo Ikasgune Geologikora. Bertan, denboraren makinan bidaiatu zuten ikasle eta irakasleek. Euskal Herriko Geologiaren historia ezagutu ahal izan zuten. Euskal Herriko nahiz beste jatorri batzuetako arrokak, mineralak eta fosilak ikusi zituzten. Gainera, garai hartan bizi izan ziren animaliak ezagutzeko aukera ere izan -
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Azparren, Zarikieta eta Agoitz bisitatzeko aukera izango da igandean gunean duela 2 aste, 2 egunak · Ikusi
Hilaren 12an, igandean, Aizkardi Mendi Elkartekoek otsaileko lehen irteera egingo dute. Azparren-Zarikieta-Agoitz mendi ibilaldia burutuko dute, Nafarroako lurretan. Azparrendik (800 metro) abiatuko dira, eta Mendigañara igoko dira (1.110metro). Zarikieta zeharkatuko dute (1.051 metro) eta ondoren, Agoitzera jaitsiko dira (510 metro). Ibilaldian zehar, mendizaleek Itoizko urtegia eskuinetara utziko dute, eta Salazar bailara ezkerraldean izango dute. Ibilaldia, [...] -
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jesusen Bihotza ikastolako DBH3ko ikasleen emanaldia, DVDan gunean duela 2 aste, 5 egunak · Ikusi
Villabonako Jesusen Bihotza ikastolak salgai jarri du DBH 3ko ikasleek pasa den asteartean Gurean eskainitako emanaldiaren DVDa. 4 euroren truke eskuratu daiteke, eta ikastolako arduradunek azaldu dutenez, “oso polita geratu da”. “Biltzen dugun dirua ikasleek beren ikastaldi amaierako bidaia finantzatzeko erabiliko dute”, argitu dute. Interesa duenak, zentroko idazkaritzan eskuratu ahal du DVDa. Era berean, kultur
-
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jesusen Bihotza ikastolak antolatutako mendi ibilaldia, bertan behera gunean duela 2 aste, 5 egunak · Ikusi
Villabonako Jesusen Bihotza ikastolak bigarren aldiz atzeratu behar izan du kultur astea amaitzeko antolatutako mendi ibilaldia. Eguraldi txarra egingo duela diote adituek, eta horregatik erabaki dute udaberrian egitea.
-
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hondakinen gaiarekin alkatea «tranpa» egiten ari dela dio PSE-EEk gunean duela 3 aste · Ikusi
Maria Luisa Arija Amasa-Villabonako PSE-EEko zinegotziak, hondakinen gaiaren inguruan Galder Azkue alkatea «tranpa» egiten ari dela salatu du. «Gipuzkoar bakoitzak 1.600 gramo hondakin sortzen ditu, eta guztira urtean 400.000 tona zabor. %43,31 birziklatzen da, eta Gipuzkoa gehien birziklatzen den herrialdeetako bat da», gaineratu du zinegotziak. Amasa-Villabonako alkateak, sortzen den hondakinen %90a birziklatu daitekeela esan duela
-
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Guztira 350 ume baino gehiago pasa dira Gabonetako Haur parketik gunean duela 3 aste · Ikusi
Amasa-Villabonako Udalak eta Oria merkatarien elkarteak «bihotz-bihotzez» eskertu die Gabonetako Haur Parkearen antolakuntzan aktiboki parte hartu duten hainbat komertzioei eta taldeei. «Guztira 350 ume baino gehiago pasa dira parketik, eta benetan kopuru aparta da», adierazi dute. «Eskerrik asko eta ia hurrengo batean denon artean beste ekimen bat aurrera ateratzen dugun, Villabona bizirik baitago», nabarmendu dute
-
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zero Zabor taldeko kideek «kontzientziazioa eta inplikazioa» eskatu dituzte gunean duela 3 aste, 1 egun · Ikusi
Amasa-Villabonako Zero Zabor taldea aurkeztu zuten ostiralean Villabonako Berdura plazan. Talde berria da, eta hondakinen arazo larriari aurre egin nahi dion lan talde bat direla argitu zuten. Hondakinen arazoa zertan datzan jakitera eman nahi dute. Honen aurrean, konponbidea ematea nahi dute, eta zero zabor programa bat aplikatzea: «irtenbide alternatibo bat bilatu nahi dugu, eta billabonatar [...] -
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kultur astean ere gauzak ikasiz gunean duela 3 aste, 1 egun · Ikusi
Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza Ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleek, ospatzen ari diren Kultur Astearen barruan, atzo, Kutxako Gaztetxoen Klubak eskaintzen dituen kontzertu didaktikoetan parte hartzeko aukera izan zuten. Xabier Lizaso piano jolearen eskutik. Pianoaren soinua entzuteaz gain, abestu eta jolastu ere egin zuten. «Primeran pasa dute eta aldi berean gauza pila ikasi: pianoaren sorrera, zenbait piano [...] -
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Atxulondo Kultur Etxea aste osoan itxita egongo da gunean duela 3 aste, 2 egunak · Ikusi
Zizurkilgo Udalak, herritarrei eta bereziki Atxulondo Kultur Etxeko erabiltzaile guztiei gaurtik hasi eta otsailaren 3ra bitartean (biak barne) Atxulondo Kultur Etxea itxita egongo dela jakinarazi nahi die.
Plazako obrak direla eta, sarrera birmoldatzeko lanetan hasiko dira, eta horrek eragin du itxiera.
-
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Amasa-Villabonako Zero Zabor taldea aurkeztu dute gunean duela 3 aste, 5 egunak · Ikusi
Amasa-Villabonako Zero Zabor taldea aurkeztu dute, gaur Villabonako Berdura plazan. Talde berria da, eta hondakinen arazo larriari aurre egin nahi dion lan talde bat direla argitu dute. Hondakinen arazoa zertan datzan jakitera eman nahi dute. Honen aurrean, konponbidea ematea nahi dute, eta zero zabor programa bat aplikatzea: “irtenbide alternatibo bat bilatu nahi dugu, eta billabonatar [...] -
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jesusen Bihotza ikastolak antolatutako ibilaldia aste betez atzeratuko dute gunean duela 3 aste, 5 egunak · Ikusi
Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolak igandean egiteakoak ziren mendi ibilaldia atzeratzea erabaki du. Eguraldi txarra egingo duela-eta erabaki dute aste betez atzeratzea, eta beraz, otsailaren 5ean egingo dute. Mendi ibilaldia kultur astearen azken ekitaldia zen.
-
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Katillukadak txotxongiloan emanaldia 16:30ean izango da gunean duela 4 aste · Ikusi
Amasa-Villabonako Udaleko hil honetako kultura programazioa akats batekin atera da. Igandeko txotxongilo emanaldia ez da 12:30ean izango. 16:30ean hasiko da, eta Gurea Antzokian izango da. Obraren izena Katillukadak da, eta 4 eta 14 urte arteko haurrentzat pentsatuta dago. Doan izango da.
-
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ontzi berrerabilgarrien lehen zozketa egin dute gunean duela 4 aste · Ikusi
Villabonako Udalak eta Kutxa Ekoguneak, herriko arraindegi eta harategien laguntzarekin, hondakinen prebentzioaren inguruan ontzi berrerabilgarriak erabiltzearen aldeko kanpaina martxan jarri zuen. Sei hilabetez luzatuko da kanpaina, eta lehen zozketa egin dute. Bezeroak, ontzi berrerabilgarria arrandegi eta harategietan erabiltzen duen bakoitzean, hilero zozketatuko den 20 euroko bonoa irabazteko aukera izango du. Bonoa arrandegi edota harategian bertan [...] -
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Alwin y las Ardillas 3’ eta ‘Metodo Peligroso’, filmak Gurean gunean duela 1 hilabete · Ikusi
Villabonako Gurea zineman, bi film izango dira asteburuan. Larunbatean, 19:30ean eta 22:15ean, Metodo Peligroso filma eskainiko dute. Igandean, berriz, 16:30ean, Alwin y las Ardillas 3 filma izango da, eta 19:30ean, Metodo Peligroso ikusi ahalko da. Astelehenean, berriro, 21:30ean, Metodo Peligroso eskainiko dute
-
Villabona-Aiztondoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Lagun bat larri zauritu da Adunan, bi autok talka eginda gunean duela 1 hilabete · Ikusi
Adunan bi autoren arteko istripua izan da, eta lagun bat larri zaurituta eraman dute Donostiako Ospitalera.
- Gehiago kargatu

