Urola Kostako Hitza @urolakosta ?

Aktibo duela 5 ordu, 49 minutu
  • Pasa zen azaroaren 5ean eta 6ean izan ziren uholdeek kalte materialak eragin zituen Urola Kosta eskualdeko hainbat herritan; Aia, Aizarnazabal, Errezil, eta Zestoa izan ziren udalerri kaltetuenak, eta horiek dirua eskatu ahal izango diote Gipuzkoako Foru Aldundiari hurrengo astetik aurrera. Garbiñe Errekondo Gipuzkoako Foru Aldundiko Funtzio Publikoko diputatuak azaldu duenez, Diputatuen Kontseiluak uholdeengatik kaltetutakoei laguntzak

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ttinttori elkartasuna, eta hainbat eskaera gunean   duela 18 ordu, 15 minutu · Ikusi

    Eskutitza. Gaur goizaldera bi lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak. Tartean gure lankidea den Inaxio Otaño, Ttintto. Berria Taldeko langileok berri kezkagarri honen aurrean ondorengoa adierazi nahi dugu: Euskal prentsako langileoi ez zaizkigu ezezagunak egiten gisa honetako berri mikatzak. Ezagunak zaizkigu salaketa larriak egotzita egindako lankideen atxiloketak. Gerora, salaketa horien faltsutasuna epaileek aitortu izanak, ez du inolaz [...]

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Larunbatean Arraun Eguna ospatuko dute Orion gunean   duela 1 egun, 12 ordu · Ikusi

    Koadro txikia Orioko Arraun Elkarteak Arraun Eguna antolatu du lehenengo aldiz larunbat honetarako. Egun osorako egitaraua prestatu dute antolatzaileek, baina, ohikoa den moduan, Oria ibaiko XXVIII. jaitsierak hartuko du tarte berezia; 17:00etan hasiko da proba, eta 55 traineru lehiatuko dira; Ibon Huegun elkarteko lehendakariak adierazi du Euskal Herriko traineru gehienak arituko dira bertan, baina kanpoko herrialdeetako [...]

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Orioko hamabi tabernarik pintxo txikiteoa berreskuratuko dute etzi gunean   duela 1 egun, 14 ordu · Ikusi

    Orioko tabernariek eta udaleko ordezkariek pintxo txikiteoari ekingo diote berriro ere, etzitik aurrera. Ekimenaren bitartez, herritarrei kalera irteteko aitzakia jarri nahi diete ostegunero, herriko ostalaritzari bultzada emateko asmoz. Orioko hamabi tabernek hartuko dute parte pintxo txikiteoan: Antilla, Arkaitz, Aterpe, Bordatxo, Gabon, Gure Txoko, Koasta, Kolon Txiki, Salatxo, Sarasua eta Tragoxka; hala ere, aurrerantzean beste taberna

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Urola Kosta, besteren azalean gunean   duela 1 egun, 18 ordu · Ikusi

    Koadro txikiaAzpeitiarrak ez dira izan trapu zaharrak nahiz berriak soinean jarri, eta besteren baten papera hartu duten bakarrak. Eskualdeko herrietan irudimena martxan jarri dute, eta ikusgarria izan da emaitza. Zarauzko Santa Ana egoitzako adinekoek eta langileek ezkontza bat irudikatu zuten herenegun herriko kaleetan (Argazkia: Lorentxo Portularrume). Beizamako umeak mozorrotuta (Argazkia: Beizamako Haurreskola). Zumaian, Egipton baleude bezala. [...]

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Argazkiak: inauteriak Azpeitian gunean   duela 2 egunak, 8 ordu · Ikusi

    Koadro txikiaKolorez bete dira kalean egunotan Azpeitian. Kolorez eta irudimenez. Hemen atzoko Elegante Eguneko eta gaur goizeko irudi batzuk.

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Goikoetxea eta Lopezek irabazi dute Orlandoko RB Challenge txapelketa gunean   duela 2 egunak, 12 ordu · Ikusi

    Koadro txikia Iñaki Osa Goikoetxea eta Imanol Lopez zumaiarrek Orlandoko (AEB) RB Challenge txapelketa irabazi egin dute pasa zen asteburuan; Miami Jai Alai enpresa ordezkatzen dute bi zumaiarrak ziren probako faboritoak, eta profesionalki bikote ona egiten dutela berretsi zuten beste behin; izan ere, partida hasieran Angel eta Cisneros mexikarrak nagusitu ziren, baina lehiaren erdialdean zumaiarrek buelta [...]

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Urola Kostako Hitza’-k 8 urte, gaur gunean   duela 2 egunak, 12 ordu · Ikusi

    Koadro txikia

    Zortzi urte igaro dira UROLA KOSTAKO HITZAk lehen zenbakia argitaratu zuenetik. Makina bat aldaketa izan ditu egunkariak 2004ko otsailaren 20tik. Paperetik webgunera egin zuen jauzi, eta iazko azarotik eskualdeko webguneez gain, Azkoitikoa, Getariakoa, Zarauzkoa eta Zestoakoa daude sarean. Egun, asteartetik ostiralera da irakurgai paperean, eta egunero webguneetan eta sare sozialetan.

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Orioko plazako igogailua konpondu dute gunean   duela 5 egunak, 10 ordu · Ikusi

    Orioko plazatik eliza pareraino doan igogailua konpontu dute dagoeneko, baina Udalak gauez itxita edukitzea erabaki du; izan ere, pasan ziren sanikolasetan hondatu egin zuten igogailua, eta aurrerantzean berriro ez hondatzeko hartu dute neurria. Hori hala, egunean zehar egongo da irekita; 07:45ean zabalduko dute igogailua, eta udaltzainek 20:45ean itxiko dute. Udalak gogoratu du Goiko Kalera joateko

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Giranice taldeak kontzertua eskainiko du Orioko Kalakari tabernan gunean   duela 5 egunak, 12 ordu · Ikusi

    Giranice talde oriotarrak kontzertua eskainiko du hilaren 25ean, Orioko Kalakari tabernan. Taldeak popa eta rock istrumentala jorratzen du. 22:30ean hasiko da emanaldia.

    Pasa zen arazoan Bilbao Hiria 23. Pop-Rock Txapelketako finalera sailkatu ziren taldeko kideak. Hona jaialdian eskaini zuen emanaldia:

     

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zumaiako Udalak antzerki ikastaroa antolatu du gazteentzat gunean   duela 5 egunak, 13 ordu · Ikusi

    Esti Curiel zumaiarrak antzerki ikastaroa eskainiko du hamabi eta hamazazpi urte bitarteko gazteentzat. Zumaiako Udalak antolatu du ekimena, eta eskolak larunbatetan izango dira, 10:30etatik 12:30ak bitartean.

    Bertan aritzeko izena emateko epea otsailaren 29an amaituko da; horretarako, Alondegira jo behar da. Ikastaroak 10 euroko prezioa du.

     

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Orioko Udalak idazkera tailerra antolatu du gunean   duela 5 egunak, 13 ordu · Ikusi

    Orioko Udaleko Kultura, Euskara, Hezkuntza eta Festetako batzordeak idazkera lantzeko tailerra antolatu du; “euskara maila ona izanda, ofizioz nahiz afizioz, idazteko premia eta gogoa” duen edozeinek jaso ditzakete eskolak; hau da, antolatzaileek adierazi dutenez, ikastaroa “ez dago pentsatuta hizkuntz perfil jakin bat landu nahi dutenentzat”; beraz, “euskaraz hobeto komunikatu eta egokiago idatzi nahi dutenenentzat” zuzendu dute. Martxoan

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Enparan kalera iritsi, eta hamar minutu soilik igaro direla sentitzen da» gunean   duela 5 egunak, 17 ordu · Ikusi

    Koadro txikia Etxetik datorkio zezenekiko zaletasuna Aitor Iriarte Txato-ri (Azpeitia, 1976). Gogoan du, haurra zela amak zezena ukitu zuela-eta eskua gerturatzen ziola usaintzeko. «Txikitako oroitzapen hori ondo gogoan dut». Gaur egun sokamutilen artean beteranoena da, baina asteartean azkenengo aldiz irtengo du sokan. Nolatan hasi zinen sokamutil? Aitor Unanuek, besteren artean, komentatu zidan sokamutil jardun nahi al nuen. Ustekabean [...]

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Aiako Udalak 221.401,91 euro itzuli beharko dizkio Gipuzkoako Foru Aldundiari gunean   duela 5 egunak, 18 ordu · Ikusi

    Aiako Udalak jakinarazi duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiari 221.401,91 euro itzuli beharko dizkio aurten. Iazko likidazioa eta 2009. urteko foru funtsa direla medio ordaindu beharko du udalak kopuru hori. Izan ere, 2011ko likidazioaren ondorioz, 140. 267,14 euro itzuli behar dizkio diputazioari. Aldi berean, ordea, dirua jasoko du Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, Opor fiskalen auzia -rekin lotutakoa. Hala [...]

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Dantza egiteko moduko kontzertua antolatu du biharko musika bandak gunean   duela 5 egunak, 18 ordu · Ikusi

    Azpeitiko Musika Bandak Inauterien baitan ekimen berria jarriko du martxan bihar. 22:00etatik aurrera kontzertu berezia joko du Sanagustin kulturgunean. Dantzarako moduko doinuak joko dituzte, eta hainbat kantutan Olatz Prat eta Felipe Murillo azpeitiar kantariek hartuko dute parte. Orain dela urte batzuk, tankera horretako kontzertuak udan jotzen zituen Azpeitiko Musika Bandak, baina jendea ez zen dantza

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Auzoetan bilerak egingo ditu Aizarnazabalgo Udalak gunean   duela 5 egunak, 18 ordu · Ikusi

    Aizarnazabalgo Udalak Etxabe auzoko bizilagunak bilerara deitu ditu. Astelehenean elkartuko dira, 19:00etan, Lauburu guneko bilera gela batean. «Aurrerantzean auzoetako jendearekin bilduko gara», jakinarazi du Alvaro Villar alkateak. Auzotarren behar zehatzak ezagutu nahi dituzte udal ordezkariek. Horrez gain, egitekoak dituzten lanak ere azalduko dituzte. «Udalean sartu ginenetik, zein lan egin ditugun azalduko dugu, eta auzotarrek zein

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Tabernariek pintxo poteoa egingo dute bihar gunean   duela 6 egunak, 7 ordu · Ikusi

    Getariako Taxco, Itxaspe, Harralde, Giroa, Xaku eta Sokoa tabernetan pintxo poteoa izango da bihar, 18:30eatik 22:00etara bitartean, eta bertaratzen direnek kriantza ardoa eta ardo gorria, txuria edo zuritoa eta pintxoa bi eurotan eskuratuko dute. Ostalariek astero aldatuko dituzte pintxoak; pasa zen astean hasi zen ekimena.

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Panderoa jotzen ikasteko gaur eman daiteke izena gunean   duela 6 egunak, 7 ordu · Ikusi

    Getariako Musika Eskolak pandero ikastaroa antolatu du.Hamasei urtetik gorako gaztetxoei zuzenduta dago,eta taldeka egingo da. Hiru hilabete iraungo du,martxotik maiatzera bitartean. Interesa dutenek gaur bitartean eman beharko dute izena, 13:00-14:00 artean, musika eskolaren bulegoan edo 943-140337 telefono zenbakira deituta.

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kubaren inguruko filma izango da ikusgai gaur gunean   duela 6 egunak, 7 ordu · Ikusi

    ELAN-Euskadik antolatuta, Jose Marti: El ojo del canario filma izango da ikusgai gaur, Alondegian 19:00etan. Fernando Perez zuzendutako Kubaren inguruko luzemetraia da honakoa. Bestalde, otsailaren 13rako aurreikusi zuten Lucio filmaren emanaldia hilaren 20ra atzeratu du Getariako Gazte Asanbladak. Gaztetxean bertan izango da, 19:30ean.

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Aiako Udalak 140.267 euro itzuli beharko dizkio Gipuzkoako Foru Aldundiari gunean   duela 6 egunak, 8 ordu · Ikusi

    Aiako Udalak jakinarazi duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiari 221.401,91 euro itzuli beharko dizkio aurten; kopuru hori, iazko likidazioaren eta 2009. urteko foru funtsaren eraginez ordaindu beharko du Udalak. Izan ere, 2011ko likidazioaren ondorioz, 140. 267,14 euro itzuli behar dizkio Gipuzkoako erakundeari. Aldi berean, ordea, zerga bat jasoko dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik; Opor fiskalen auziaren eraginez, Igor [...]

  • Gehiago kargatu