-
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Abstentzioak balioko du gunean duela 1 egun, 13 ordu · Ikusi
Pasaiako Udalak 2012ko udal aurrekontuak onartuko ditu gaurko ezohiko osoko bilkuran, Bilduk eta Ezker Anitzak adostutako akordioari esker. Udal gobernuak Pasaiako Ezkerra udal taldeak proposatuttako zenbait aldaketa jasoko ditu testuan, eta Xabier Pombo taldeko zinegotzi bakarra abstenitu egingo da bozketan , aurrekontuen onarpena baimenduz. Bilkura 19:30ean hasiko da. Amaia Agirregabiria Pasaiako alkatea oso pozik agertu [...]
-
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Elkarretaratzea egin dute bi emakume erasotu dituztela salatzeko gunean duela 1 egun, 14 ordu · Ikusi
Atzo arratsaldean elkarretaratzea egin zuten igande goizaldean San Pedron emakume bat bortxatu zutela eta Trintxerpen beste bat jipoitu zutela salatzeko. Herenegun emakume batek ertzain etxean salaketa jarri zuen, igande goizaldean San Pedron bi gizonek bortxatu zutela esanez. Herrizaingo Sailetik esan dutenez, ustezko bi erasotzaileak atxilotu zituzten, baina ukatu egin zuten erasoa beraiek egin izana. Ertzaintza
-
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Arrantzale bat hilda agertu da Pasaiako portuan gunean duela 1 egun, 14 ordu · Ikusi
Atzo goizean Pasaiako portua garbitzen duen ontziak hildako gizon baten gorpua aurkitu zuen Trintxerpeko ontziralekuaren ondoan. Guardia Zibilak emandako datuen arabera, Farillon ontziko arrantzalea da hildakoa. Galiziako Celeiro (Lugo) herrikoa da ontzi hori. Hala, indar gehien hartu duen hipotesia izan da arrantzaleak ontzira sartu nahi zuenean uretara erori zela, eta ito egin zela. Atzo goizaldean [...]
-
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gaur elkarretaratuko dira bi emakumeren kontrako erasoak salatzeko gunean duela 2 egunak, 7 ordu · Ikusi
Gaur elkarretaratzea egingo dute asteburuan San Pedron emakume bat bortxatu eta Trintxerpen beste bat jipoitu zituztela salatzeko. 20:00etan deitu dute bilkura; pilotalekuan edo ondoko biribilgunean izango da. Bi erasoak larunbat goizaldean gertatu ziren. Emakume batek komisaldegian salaketa jarri zuen, igande goizaldean San Pedron bi gizonezkok bortxatu zutelako. Herrizaingo Sailetik esan dutenez ustezko bi erasotzaileak atxilotu zituzten,
-
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jaizkibelen mus txapelketa, 27tik aurrera gunean duela 2 egunak, 11 ordu · Ikusi
Jaizkibel Mendizale Taldeak antolatuta, mus txapelketa egingo dute datorren astelehenetik aurrera, Antxon. Aurrena izena emandako bikoteekin ligaxka bat prestatuko dute, eta ondoren finalerdiak eta finala; astelehenetik ostiralera jokatuko dituzte ligaxkako partidak, 20:00etan hasita. Izena emateko interesdunek elkartean egin behar dute, asteazkenean edo ostiralean, 19:30etik aurrera. Bikote bakoitzak 10 euro jarri behar ditu. Lehen lau bikoteentzako
-
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Pasaiak sailkapeneko lehen biak menderatu ditu bi astetan gunean duela 2 egunak, 11 ordu · Ikusi
Joan den asteburuan Anaitasuna liderra menderatu eta gero, sailkapeneko bigarren zegoen Berio taldearen kontra sekulako garaipena lortu zuen Pasaiak larunbatean, Donostian (1-2). Horrenbestez, Beriorekin hirugarren postuan berdinduta dago Pasaia, 41 punturekin, Tolosak baino puntu bat gutxiagorekin eta Anaitasuna liderrak baino sei gutxiagorekin; baina Pasaiak eta Tolosak beste biek baino partida bat gutxiago jokatu dute. Datorren
-
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Lasaiatasunerako garaipena lortu du Trintxerpek gunean duela 2 egunak, 11 ordu · Ikusi
Gora egiteko hiru puntu izan ziren Ohorezko Mailako Trintxerpek larunbat arratsaldean lortu zituenak. Sailkapeneko lasaitasun eremuan kokatuta dagoen Bergararen aurkako lehia zuten, Don Boscon, eta etxekoak nagusitu ziren (3-2), partida borrokatu baten ondoren. Garaipenak arnasa hartzeko balio izan die, eta Bergararen atzetik jartzeko, lasaitasun eremu horretan. 22. jardunaldia bukatuta, jaitsiera postuetatik urrundu eta Urola aurreratzea [...]
-
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zuberoako Biraren laugarren etapa, igandean gunean duela 2 egunak, 13 ordu · Ikusi
Jaizkibel Mendizale Taldeak Zuberoako Biraren laugarren etapa antolatu du datorren iganderako, hilaren 26rako. Eskiula eta Montori herrien arteko bidea egingo dute, 18 kilometroko luzerakoa eta malda gutxi dituena. Interesa dutenek mendi elkarteak Antxon duen egoitzan izena eman dezakete (Oarso kaleko 4 zenbakia), asteazken eta ostiralean , 19:30etik aurrera. Informazio gehiago behar duenak telefonoz dei dezake, edo [...] -
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Iñaki Rudi pasaitarrarentzat ONCEko saltzaile onenaren saria gunean duela 2 egunak, 13 ordu · Ikusi
Sariak jaso baino nahiago ditu sariak banatu, baina oraingoan berari egokitu zaio saridun izatea. Joan den astean Iñaki Rudi ONCEko kupoi saltzaile pasaitarrak 2011ko Euskadiko saltzaile onenaren saria jaso zuen Madriden , itsuen elkarteak antolatutako ekitaldiaren barruan. Goizez, Rudik Oiartzungo Carrefour merkatalguneko saltokian egiten du lan, eta, Oiartzun eta Errenteria-Oreretan aritzen da, arratsaldez, ilusioa banatzen. [...]
-
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Yola elkarteak bilerara deitu du biharko gunean duela 4 egunak, 7 ordu · Ikusi
Urteroko bilera egingo du bihar Yola elkarteak, 11:ooetan. Bilera horretan eginkizunen banaketa egingo dute; hori dela eta, ahalik eta bazkide gehien joateko eskatu dute.
-
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sentipenak adierazteko marrazketa tailerra antolatu du Bekoz Bekok gunean duela 4 egunak, 8 ordu · Ikusi
Action Painting deritzon tailerra antolatu du Bekoz Beko elkarteak. Martxoaren 10ean eta 17an egingo dute marrazketa mota horren tailerraren saioak, Kexaldin elkartean (Antxo). Helduei eta haurrei zuzenduta dago. Interesa duenak 679 33 24 11 (Izaskun) edo 619 66 00 64 (Cris) telefono zenbakietara dei dezake edo bekozbeko@bekozbeko.com helbidera idatzi. Facebooken ere informazioa aurki daiteke (bekoz beko [...]
-
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bergararen bisita jasoko du Trintxerpek bihar arratsaldean gunean duela 5 egunak, 8 ordu · Ikusi
Partida interesgarriak dituzte aurrean asteburu honetan Pasaiako Erregional Ohorezko Mailako taldeek. Trintxerpek bihar jokatuko du, Don Boscon (15:45ean hasiko da lehia) Bergararen kontra. Behin betiko jaitsiera postuetatik ihes egiteko beharrezkoa dute garaipena zuri-urdinek. Pasaiak Berio bigarrenaren etxean jokatuko du, bihar, 18:00etatik aurrera. Sailkapenean laugarren dira pasaitarrak, eta irabaziz gero, 41 puntutan berdinduta geratuko lirateke bi
-
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hasiberrien mailarako tokia dago Antxoko AEKn gunean duela 5 egunak, 12 ordu · Ikusi
Txirrita AEK euskaltegiko arduradunek jakinarazi dute ikasturtearen bigarren lauhilekorako, hasiberrien mailan, euskara ikasteko tokiak dituztela. Maila horretako eskolak astelehen, astearte eta asteazkenetan ematen dituzte, 19:30etik 21:30era. Norbaitek izena eman nahi badu edo informazioa lortu nahi badu euskaltegitik pasatu behar du. Bestela, 943 52 55 45 telefono zenbakira deituta lor daiteke informazioa.
-
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sorospen eta emergentzia jardunaldia, portuan gunean duela 5 egunak, 12 ordu · Ikusi
Pasaiako Portu Agintaritzan sorospen eta emergentzien gaineko jardunaldia egin zuten herenegun goizean, Prevencilanek antolatua. Bertan, portuan zeregin horretan hartzen dituzten neurrien berri emateaz gain, gai horien gaineko zehaztasunak eman zituzten hainbat adituk. Prevencilaneko, Osakidetzako, Osalaneko eta Osatu erakundeetako kideek eman zituzten argibideak Agintaritzaren egoitza nagusian izan zirenei. -
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udal ludoteketan izena emateko aukera dago gunean duela 5 egunak, 12 ordu · Ikusi
Trintxerpe-San Pedro, Donibane eta Antxoko udal ludoteketan ikasturtearen bigarren zatirako izena emateko epea hilaren 29an bukatuko da. 24,95 eurokoa da kuota. Hala, izena eman nahi dutenek, tokian tokiko ludotekara joan behar dute matrikula egitera, ludoteka orduetan.
-
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bihar hasiko dira Pasaiako inauteriak gunean duela 6 egunak, 7 ordu · Ikusi
Bihar goizean, inauterietako egitaraua txikienen eskutik helduko da Antxo eta San Pedrora. Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek euskal inauterietako dantza eta doinuak eramango dituzte bi barrutietara. Arratsaldean, berriz, piratek abordatuko dute San Pedro. Inauterien barruan eta Itsas Gelak antolatuta, 17:30ean hasi eta bi orduz, Haur Piraten Festa egingo dute Mater ontzian. Sei eta hamalau urte arteko haurrei
-
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Larunbatean lehiara itzuliko da Pasaiako Trintxer hockey taldea gunean duela 6 egunak, 7 ordu · Ikusi
Neguko oporraldia eta gero, larunbatean lehiara itzuliko da Ipar Ligako 1. multzoan jokatzen duen Pasaiako Trintxer belar hockey taldea. Azaroaren 18an jokatu zuten ligako azken partida , eta larunbatean zazpigarren jardunaldiko partida jokatuko dute Andonaegin, 15:30etik aurrera. Trintxerrekoek Zaragozaren kontra jokatuko dute lehen itzuliko azkenengo partida. Orain arte jokatutako seietatik bakarra irabazi dute pasaitarrek, beste [...]
-
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hugoenean bisitari bezala egondako idazle baten atxiloketa salatu du udalak gunean duela 6 egunak, 7 ordu · Ikusi
Pasaiako Udal Gobernuak Mizgin Arslan idazle, kazetari eta zinemagile kurduaren atxiloketa salatu du prentsa ohar bidez. Arslan Hugoenean izan zen, eraikina kanpoko idazleentzat egokitu zutenean. Astelehenean atxilotu zuten Mizgin Turkian, bete 100 pertsona ingururekin batera, denak modu batera edo bestera herrialde kurduarekiko atxekimendua erakutsi izandakoak. Pasaiako Udal Gobernuak salatu du 2012an “1300 bat lagun atxilotu
-
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Zizt!’, Antxoko gazteen ziztada gunean duela 6 egunak, 14 ordu · Ikusi
Antxoko gazte asanbladako kideak zer egiten duten, eta barrutia eta mundua nola ikusten duten zabaltzeko hedabidea egiten hasi dira. Hilabetekaria da, eta paperean eta Interneten banatzen dute. Pasai Antxoko gaztetxeko kideek hedabidea sortu dute, Zizt! Ohiko euskarria, paperekoa, eta teknologia berriekin lotura duena, Internetekoa, erabili dute hedabide berria zabaltzeko. Papereko aldizkaria herriko toki publikoetan utzi [...] -
Pasaiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du PSE-EErentzat aurrekontu proposamenerako Bilduk diru sarrerak “puztu” ditu gunean duela 1 aste · Ikusi
Pasaiako Udaleko PSE-EEren udal taldeak osoko zuzenketa aurkeztu die udal gobernuak proposatutako 2012ko kontuei. Sozialisten ustez Bilduren proposamenak zehaztapen falta du: “Aurrera egiteko tresna direla diote, baina aurrekontuetan ez dute esaten eta ez dute zehazten zein norabidean egin nahi duten aurrera”. PSE-EEk kritikatu du Bilduk aurrekontu testuaren “zati garrantzitsu bat munduaren kontra egiteko” erabili duela,
- Gehiago kargatu

