-
Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 42 gramo heroina izateagatik, atxilotua gunean duela 7 ordu, 11 minutu · Ikusi
53 urteko gizon bat atxilotu zuen pasa den ostiralean Ertzaintzak, 42 gramo heroina gainean eramateagatik. Herrizaingo Sailaren arabera, 15:30ak aldera atxilotu zuten gizona AP-8ko gasolindegian, ertzainek jarrera susmagarria zuela ikusi eta gero. Hasieran gizonak ukatu egin zuen gainean drogarik zuenik, baina gero 42 gramo heroina atzeman zizkioten. Bertan atxilotu zuen. Osasun publikoaren aurkako delitua egotzi
-
Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bi emakume kirolari, protagonista irratian gunean duela 12 ordu, 11 minutu · Ikusi
Oiartzun Irratiko Gaurko Kirolez blai! saioan emakume kirolariak izango dira protagonista. Bi gonbidatu izango ditu Joxe Migel Lopez kirol esatariak: Maitane Azpeitia eta Oiana Blanco. Azpeitia atleta oiartzuarra da, eta Blanco judoka oriotarra. Saioa, ohi bezala, 13:15ean izango da FM107an, eta errepikapena ilunabarreko 20:30ean emango dute.
-
Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Asteburuan ez dago saskibaloi jardunaldirik gunean duela 5 egunak, 6 ordu · Ikusi
Pasa den asteburuan atsedena egokitu zitzaion Saskilagunaken helduen taldeari, eta asteburu honetan ez dago saskibaloi jardunaldirik. Hala, Saskilagunakeko hiru taldeek ez dute partidarik. Helduek Alde Zaharraren kontra jokatuko dute hurrengoan, eta gazteek Easo Ekaitza eta Luberri-Askatuak izango dituzte aurrean.
-
Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du DPO Baobab taldeak atsedena du asteburuan gunean duela 5 egunak, 7 ordu · Ikusi
Hirugarren Mailako DPO Baobab taldeak atsedena du asteburu honetan. Bestalde, Azpeitikoren kontra jokatuko du Oiartzunek, bihar 16:45ean, Azpeitian dagoen izen bereko kiroldegian. Power Rangersek Ceramicas Nogales izango du gaur aurrean, 20:30ean, Elorsoro kiroldegian.
-
Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Atsedenaren ondoren, Gasteizko Aurrera aurkari gunean duela 5 egunak, 8 ordu · Ikusi
Atsedena izan zuten pasa den asteburuan Bigarren Mailako neskek, eta asteburu honetan Gasteizko Aurreraren kontra jokatuko dute. Bihar dute partida, 16:30ean, Gasteizko Olaranbe zelaian. Bi taldeek partida bat gutxiago jokatu dute denboraldi honetan, duela bi asteko eguraldia dela eta ez zutelako partidarik izan.
-
Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Urolaren kontra jokatuko du Oiartzunek bihar gunean duela 5 egunak, 9 ordu · Ikusi
Ohorezko Erregional Mailako Oiartzunek Urolaren kontrako norgehiagoka du bihar, 16:00etan, Zumarragako Argixao zelaian. Urolarrak oiartzuarrak baino sei postu beherako daude sailkapenean (oiartzuarrak bosgarren, eta Urolakoak hamaikagarren). Bi taldeek denboraldiko partida bat gutxiago jokatu dute, duela bi asteko eguraldiagatik ez zutelako partida bat jokatu.
-
Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du AISA etorkinentzako programan izena emateko epea irekita dago gunean duela 5 egunak, 12 ordu · Ikusi
Etorkinak euskararekin eta euskal kulturarekin harremanetan jartzeko harrera ikastaroa antolatu du udalak Etorkinentzako AISA harrera ikastaroa antolatu du aurten ere udalak, etorkinak euskararekin eta euskal kulturarekin harremanetan jar daitezen. Izena emateko epea irekita dago. Udaletik nabarmendu duenez, «ikastaroa oso egokia da Oiartzunera eta Euskal Herrira iritsi berri diren etorkinek euskararen ikaskuntzan lehen urratsak emateko eta
-
Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Pala partidak eta joko garbiko finalak gunean duela 6 egunak, 6 ordu · Ikusi
Madalensoro pilotalekuan bi pala partida izango dira bihar arratsean. 20:15ean hasita bi esku pilota partida izango dira, eta horien ondoren hirugarren partida Udaberri Txapelketakoa izango da (pala motza): Txost 1-Euskal Jolas 2. Laugarren partida, berriz, Txost 2 eta Urnieta 3ren artekoa izango da. Joko garbiari dagokionez, Txosteko pilotariak Nagusien Mailan eta Haur Mailan Gipuzkoako finalerako
-
Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Emanaldi berezia antolatu du Pagoak etzirako gunean duela 6 egunak, 7 ordu · Ikusi
Etzi, gainontzeko larunbatak baino bereziagoa izatea nahi dute Pagoako arduradunek. Horretarako techno emanaldi berezia antolatu dute. Larunbata gauean honako musika jartzaileak izango dira bertan: Hobo (Minus, Canada), Blondish (Canada), Sm aka Soulack &Mikel_e, Oliver Dmx, Weï eta Fe.
-
Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ostegun gizena ospatuko dute Petra Lekuonan gunean duela 6 egunak, 8 ordu · Ikusi
Ostegun gizena ospatuko dute gaur Petra Lekuona Zaharren egoitzan. Hala, Maya erleaz mozorrotuko dira eta txokolate jatea izango dute, 16:30etik aurrera. Asteburuan ez dute inauterietako ospakizun berezirik egingo, baina bihar izango dute inauteriekin lotutako berezitasun bat: postrean torradak jango dituzte.
-
Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Inauteriak ospatuko dituzte kale ekintzan ere gunean duela 6 egunak, 9 ordu · Ikusi
Inauteriak iritsiko dira asteburu honetan herrira, eta kale ekintzan ere ospatuko dituzte. Hala, Ttak-ek —kale ekintzaren arduradunak—, mozorro desfilea egin nahi du herriko haurrekin. 16:30ean elkartuko dira Doneztebe plazan, mozorrotuta. Jantziekin desfilatu, eta ondoren merienda egingo dute.
-
Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Torturarekin bukatzeko eskaera gunean duela 6 egunak, 14 ordu · Ikusi
Astelehena, otsailaren 13a, Torturaren Aurkako Eguna zen. Herrian, elkarretaratzea egin zuten 20:00etan, Doneztebe plazan. 52 pertsona bildu ziren pankartaren atzean, Torturari Stop! Baldintza demokratikoak lelopean. Torturarekin bukatzeko eskatu zuten: «Egungo egoera politikoak ez digu halako gehiago gertatuko ez denik ziurtatzen eta horregatik, mezu garbi eta irmoa egin nahi diogu Espainiar Gobernuari: behingoz, errepresiorako politika alboratu [...] -
Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Presoen aldeko herri bilgunea sortu nahi dute gunean duela 1 aste · Ikusi
Herrira izenarekin, presoen eta iheslarien alde lanean aritzeko herri bilgunea edo plataforma sortu nahi dute. Hori dela eta, bilera deitu dute etzirako, 19:30ean, Manuel Lekuona Bibliotekako beheko aretoan. Herritarrei agertzeko deia egin diete antolatzaileek, denen laguntza beharrezkoa izango delako: «Lan egiteko prest bazaude eta gogoa baduzu, azaldu!».
-
Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Eskaiolazko karetak egingo dituzte Abaraxkan gunean duela 1 aste · Ikusi
Abaraxka Udal Ludotekan eskaiolazko karetak egingo dituzte gaur arratsaldean, Ttirukik antolatuta (Ttiruki da ludotekaren arduraduna). 16:30etik 19:30era dago irekita Abaraxka, eta bertako bazkideek eskaiolarekin gozatzeko aukera izango dute. Ludotekari buruzko informazio gehiago Gazte Informazio Bulegoan (Mendiburu kalea, 5) eska dezakete interesa dutenek.
-
Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 23an Lur Kortak ipuinak kontatuko dizkie haurrei gunean duela 1 aste · Ikusi
Otsailari dagokion ipuin kontaketa hilaren 23an —datorren asteko ostegunean— izango da, Manuel Lekuona Bibliotekan. 17:30etik aurrera, Lur Kortak ipuinak kontatuko dizkie 2-3 urteko haurrei. Beti bezala, adin tarte hori errespetatzeko eskatu dute Manuel Lekuona Bibliotekatik, Kortak haur horiei zuzendutako ipuinak prestatuko baititu. Oiartzungo Udalak antolatzen ditu hilero ipuin kontaketak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.
-
Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Etzi, Miren Amuriza, Oiartzun Irratian gunean duela 1 aste · Ikusi
Etzi, Asteko pertsonaia atalean, bertsolaritza hartuko dute hizpide Oiartzun Irratian. Bertan, Miren Amuriza bertsolari berriztarra izango dute. Bere bertso ibilbideaz, Bertsolari filmaz eta beste hainbat kontuz ariko da solasean. Elkarrizketa, eguerdian izango da, 13:15etik aurrera FM107an.
-
Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 377 euri litro urtarrilean gunean duela 1 aste, 1 egun · Ikusi
Joxe Kruz Sarasolak Pikoketan duen publiometroak metro koadroko 377 euri litro jaso zituen urtarrilean. 2011ko hilabete berean 220 euri litro jaso zituen Sarasolak. Beraz, 2012ko urtarrilean 2011koan baino 157 euri litro gehiago bota zituen.
-
Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Goi mailako futbolaz ariko dira ‘Kirolez blai!’-n gunean duela 1 aste, 1 egun · Ikusi
Goi mailako futbola izango dute hizpide bihar eguerdian, Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan. Joxe Migel Lopez esatariak ondoan izango ditu bi gonbidatu: Mikel Aranburu Realeko kapitaina eta Iker Sarriegi Realeko jokalari ohia. Horrez gain, telefonoz beste gonbidatu bat ere izango du kirol esatariak: Mikel Labaka Realeko jokalari ohia, eta gaur egun Rayo Vallecano taldean jokatzen [...]
-
Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Juan Telleriaren egurrezko erlojuak, Petra Lekuonan gunean duela 1 aste, 1 egun · Ikusi
Oiartzungo Petra Lekuona Zaharren Egoitzan erakusketa berria dute. Oiartzuar batek —Juan Telleriak— egindako egurrezko erlojuak ikusi ahal izango dituzte bertara hurbiltzen direnek. Honako ordutegian bisita daiteke erakusketa: 09:30etik 13:00etara goizez, eta 16:00etatik 20:00etara arratsaldez. Martxoaren 30era arte egongo dira erlojuak jarrita.
-
Oiartzungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Odol erauzketa saioa egingo dute gaur gunean duela 1 aste, 1 egun · Ikusi
Otsailari dagokion odol erauzketa gaur egingo dute anbulatorioan, 18:00etatik 20:00etara (edo bukatu arte). Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko Oiartzungo arduradun Angel Mendizabalek gogorarazi duenez, jende gehiago behar da herrian odola emateko. Hala, gazteei bereziki, elkartasun keinua egiteko deia egin die. Odola eman ondoren askaria izango da, ohi bezala.
- Gehiago kargatu

