-
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Amaitu da bost eguneko jaia gunean duela 18 ordu, 19 minutu · Ikusi
Suzko zezenarekin bukatu ziren atzo iluntzean aurtengo Azpeitiko inauteriak. Ostiralean hasi, eta atzora bitartean festa giro bikaina izan da nagusi Azpeitian. Ohi bezala, mozorroak eta sokamuturra izan dira inauterietako protagonistak. Udaleko festa arduradunak gustura daude aurten inauteriek izandako emaitzarekin, eta jendearen parte hartzearekin. «Herritar askok hartu du parte festan; gainera, ikusi besterik ez dago [...] -
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Plastikozko poltsak gutxiago erabil daitezen, kanpaina jarri dute martxan Zestoan gunean duela 18 ordu, 20 minutu · Ikusi
Zestoako Udalak eta Zestoan Merkatarien Elkarteak herrian plastikozko poltsen erabilera murrizteko kanpaina jarri dute martxan, elkarlanean. Erosketetarako oihalezko poltsak erabiltzera bultzatu nahi dituzte herritarrak, Ni ere ez naiz plastikozkoa izenburua duen ekimenarekin. Herriko 33 dendak eta tabernak hartuko dute parte ekimenean, Zestoako Udaleko Ingurumen Sailarekin batera. Herritarrek erosketetarako plastikozko poltsak gutxiago erabiltzea da kanpainarekin [...] -
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Lagun Onak-eko beteranoak gunean duela 1 aste, 5 egunak · updated 1 aste, 5 egunak ago · Ikusi
Iraurgi Cup Kirol Klubak martxoaren 17rako antolatu duen futbol hiruko txapelketa bat aitzakia hartuta, Lagun Onak Futbol Klubean ibilitako futbolariak biltzen hasi dira. Urteak aurrera, baina oraindik ere sasoiko, joan den asteartean egin zuten aurreneko entrenamendua Garmendipeko belar artifizialeko futbol zelaian. Entrenatzaileak Juan Ramon Olalde Kinttela eta Joseba Aranguren izango dira, eta laguntzen Aitor Zulaikak [...] -
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Pistak bizikletan jarraitzeko asko balio izan dit» gunean duela 2 aste · Ikusi
Txirrindularitza afizionatuen mailan seigarren denboraldia du Unai Iparragirrek (Azpeitia, 1988). Bidelan taldean dabil. Profesionaletarako jauzia emateko ahalegin batzuk egin ditu, baina zaila dagoela dio. Pistan ari da lehiatzen, eta asteburu honetan errepidean hasiko da, Ipar Euskal Herriko Essor Basqueko bi lasterketetan hartuko du parte. Afizionatuen mailan hasi duzu denboraldia. Azkena izango al da? Afizionatuetan ibiltzeko [...] -
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Dagoeneko eman daiteke izena Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian lehiatzeko gunean duela 2 aste, 1 egun · Ikusi
XIX. Azkoitia-Azpeitia Diego Garciaren oroimenezko maratoi erdian izena emateko aukera guztiak zabaldu ditu Xeye Atletismo Taldeak. Martxoaren 31n izango da, 16:30ean, Azkoititik abiatuta. Aurten arte lasterketaren webgunean eta Kirolprobak.com atarian eman zitekeen izena probarako. Gaurtik aurrera, berriz, zenbait dendatan ere eman ahalko da izena. Ondorengoetan, hain zuzen: Azpeitian, Aradi Kirolak eta Aitzaki Kirolak dendetan; Azkoitian,
-
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Parte-hartze araudia aurkeztu dute gunean duela 2 aste, 1 egun · Ikusi
Parte-hartze araudia osatzen ari da Zestoako Udala, herritarren parte-hartze demokratikoa eta erakundearen gardentasuna bultzatzeko helburuekin. Joan den ostegunean zirriborroa aurkeztu zuen herritarren aurrean, eta orain ekarpenak jasotzen ari da. Hil honetako ohiko udalbatzarrean onartu nahi dute udal ordezkariek; hala azaldu du Leire Etxeberriak (Bildu), Zestoako alkateak. Araudiaren zirriborroa egin dute, eta jendaurrean azaldu ondoren, [...] -
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Foru aldundiari milioi euro inguru itzuli beharko diola aurreikusi du udalak gunean duela 2 aste, 1 egun · Ikusi
Azpeitiko Udalak aurreikusten duenaren arabera, 2011. urteko likidazioaren ondorioz, milioi bat euro itzuli beharko dio Gipuzkoako Foru Aldundiari. Itzuli beharreko diru kopuru zehatza hil honen bukaeran ezagutuko du udalak. «Milioi euro pasatxo izango da; buelta horretan ibiliko da», azaldu du Manuel Unanuek (Bildu), Azpeitiko Udaleko ogasun zinegotziak. Ostiralean egin zuten agerraldia. Diputaziora itzulitako dirua [...] -
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian izena emateko aukera denak zabaldu dituzte gunean duela 2 aste, 2 egunak · Ikusi
XIX. Azkoitia-Azpeitia Diego Garciaren oroimenezko maratoi erdian izena emateko aukera guztiak zabaldu ditu Xeye Atletismo Taldeak . Martxoaren 31n izango da, 16:30ean Azkoititik irtenda . Lehendik lasterketaren webgunean eta Kirolprobak.com-en izena emateko aukera zegoen. Gaurtik aurrera, berriz, zenbait dendatan ere eman daiteke izena. Hauek dira izena emateko tokiak: Azpeitian, Aradi kirolak eta Aitzaki Kirolak dendetan; Azkoitian, Plaza Berri Sporten; Oiartzunen, Intersport-Extreme Ciclos [...]
-
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Aurreikuspena: milioi bat euro bueltan gunean duela 2 aste, 5 egunak · Ikusi
Azpeitiko Udalak aurreikusten duenaren arabera, 2011. urteko likidazioaren ondorioz, milioi bat euro itzuli beharko dizkio Gipuzkoako Foru Aldundiari . Itzulitako dirua foru fondoa finantziatzeko izango da. Baina ez da hori bakarrik aurten diputazioari itzuli beharreko kopurua. Izan ere, 2009an 1.953.955,73 euro itzultzea egokitu zitzaion Azpeitiko Udalari, eta orduan dirua hiru zatitan itzultzea hitzartu zuten bi erakundeek: dirua hiru [...]
-
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Eguraldiagatik, atzeratu egin dute Benjaminen Atletismo Txapelketa gunean duela 2 aste, 5 egunak · Ikusi
Benjaminen Atletismo Txapelketa atzeratu egin du Zestoako Atletismo Taldeak, “datozen orduetako eguraldiaren iragarpena dela-eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren gomendioa kontutan hartuz probak atzeratu ditugu”. Txapelketa jokatzeko egun berria oraindik erabaki gabe dute, baina hil honetan bertan edo martxoan jokatuko dela aurreikusi dute.
-
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zestoako santa eske taldearen 20 urteak bildu dituzte liburu batean gunean duela 2 aste, 5 egunak · Ikusi
Aurtengo saioa berezia izango da Zestoako santa eske taldearentzat. Elkarteko kide Xabier Unanuek Zestoako taldearen 1992tik 2011ra bitarteko koplak bildu ditu Santa Ageda koplak Zestoan liburuan, eta DVD batekin lagunduta argitaratu du. Gaur aurkeztuko dute DVDa, kultur etxean antolatu duten emanaldian, 19:30ean. Bertan, gainera, taldean poltsero ibilitako Luis Mendizabal Gexala-ri esker ona azalduko diote. [...] -
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Festa Herrikoien Batzordeak eztabaida estrategikoa abiatuko du gunean duela 2 aste, 6 egunak · Ikusi
Azpeitiko Festa Herrikoien Batzordeak eztabaida estrategikoa hasiko du hil honetan. Festekin lotutako gaien inguruko hainbat eztabaida saio egingo dute. Aurrenekoa biharko deitu dute, 17:30ean, Azpeitiko gaztetxean. Lehen eztabaida honetan Parte-hartzea gai hartuta jardungo dute. Saninazio festetako parte hartzeaz gainera, herriko eta auzoetako gainontzeko jaien inguruan ere ariko dira bihar hizketan. Saninazioak ez beste herriko festak
-
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Elkarlanaren emaitza izango da aurtengo Kaldereroen konpartsa gunean duela 2 aste, 6 egunak · Ikusi
Kaldereroen konpartsa elkarlanean antolatzea erabaki dute eragileek eta Azpeitiko Udalak. Festa Batzordeak deituta, kaldereroak antolatu edo ez erabakitzeko bilera egin zen joan den astelehenean udaletxean. Kalejira urtetik urtera indarra galtzen joan dela, eta festak duen kostua kontutan izanda deitu zuten batzarra festetako arduradunek. Asteleheneko batzarrean, herriko hainbat eragiletako ordezkariak eta banakoak bildu ziren. Elkarlanean [...] -
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Aurteneche Lan Mobel ISB partidarako autobusa antolatu dute gunean duela 2 aste, 6 egunak · Ikusi
Espainiako saskibaloiko Zilarrezko Adecco Ligako Lan Mobel Iraurgik aste honetan ere etxetik kanpo jokatu beharko du. Arabako Aurtenecheren kontra ariko da Iraurgiko gizonezkoen lehen taldea larunbatean, 19:45ean, Gasteizen. Iraurgi Saskibaloi Elkarteak Gasteizera saskibaloi partida ikustera joateko autobusa antolatu du. Lan Mobel ISBren partida ikustera joan nahi dutenek lehenbailehen txartela erosi beharko dute Azpeitiko Iraurgi saskibaloi
-
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Benjaminen atletismo txapelketa jokatuko dute Zestoan gunean duela 3 aste · Ikusi
Zestoako Atletismo Taldeak antolatuta, Benjaminen I. Atletismo Txapelketa jokatu da larunbatean. Zestoako Udal Kiroldegian izango da lehia, 10:00etan hasita. Han parte hartuko dutenak Zestoako Herri Eskola, Zumaiako Herri Eskola, Mª eta Jose Ikastetxea (Zumaia), Aizarnazabalgo Herri Eskola eta Aizarnako eskola. izango dira. Goizean bost laguneko taldeetan banatu eta txandaka bost proba egin beharko dituzte parte-hartzaileek: altuera,
-
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bildu, eta lehen pausoa eman dute zine klubek gunean duela 3 aste · Ikusi
Joan den larunbatean, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, Gipuzkoako zine klub taldeetako ordezkariak bildu ziren, Azpeitiko Ta3. zine klub taldekoen ekimenez. Deialdiak izandako erantzunarekin gustura gelditu dira azpeitiarrak. «22 lagun bildu ginen, Tolosakoak kenduta beste zine klub taldeetako ordezkariak elkartu ginen: Azkoitikoak, Zumarragakoak, Urretxukoak, Legazpikoak, Eibarkoak, Beasaingoak, Mutrikukoak, Zumaiakoak eta Azpeitikoak», dio Ihintza Agirretxe Ta3. zine klub
-
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gizonezko batek bikotekideari bortizki eraso egin izana salatu du Udalak gunean duela 3 aste · updated 3 aste ago · Ikusi
Larunbatetik igandera bitarteko gauean Azpeitiko gizonezko bat atxilotu zuten, bere bikotekideari bortizki eraso egin izana egotzita. Azpeitiko Udalak gertaera «irmoki salatzen eta gaitzesten» duela adierazi du, atzo hedabideetara gertaeraren eta gaitzespenaren berri emanez bidalitako ohar baten bidez. Azpeitiko Udaleko Parekidetasun zinegotzi Leire Etxanizek zera adierazi du: «Udal honek gaitzetsi egiten ditu era horretako gertaerak, eta
Biolentzia matxistari aurre egin behar diogu, denen artean. Oinarrizkoa da arazoa, eta badugu nahikoa lan, baita erakundeek ere….
Nik esango nuke giza bortitzkeriari egin behar diogula aurre, nahiz eta telebistan ez atera 60 gizon galtzen dute bizia urtero emakumeengandik jasandako bortitzkeriarengatik, baina gehienak ez dira albistetan ateratzen. Hau hezkuntzarekin bakarrik gainditu dezakegu, umeak diranetik irakatsiz inor ez dala gehio emakume edo gizona izateagatik. Bakarrik legeak egiten badira emakumeak mesedezteko e da ezer konpontzen, gorroto gehio zor ditzake onak diran gizonak ikusterakoan legeak emakumeak mesedeten dituela emakumeak izateagatik.
Ea ez dan hilabete batzutan libre egoten askotso bezala, gauza bat dela zigorrak izugarri haundiak ez izatea eta beste bat zigorrik ez jartzea.
-
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Azpeitia Zero Zaborren ustez, «hondakinak biltzeko sistemak aldaketa sakona behar du» gunean duela 3 aste · Ikusi
Azpeitia Zero Zabor taldekoek hainbat tokitako hondakinak biltzeko sistemak ezagutzeko bisitak egin dituzte. Besteak beste, Usurbilera, Hernanira eta Azpeitiko Lapatx zabortegira egin dituzte bisitak. Esperientzia desberdinen berri zuzenean jaso ondoren, Azpeitiko zaborraren bilketa ssistemak «aldaketa sakona» behar duela uste dute. Bilketa sistema aldatuta, jasotakoaren %80 baino gehiago hondakina izatea litzateke haien helburua, «era horretan [...] -
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zestoako Udalak parte-hartze araudiaren zirriborroa aurkeztuko du gunean duela 3 aste, 2 egunak · Ikusi
Otsailaren 2an (osteguna) Zestoako Udalak parte-hartze araudiaren zirriborroa aurkeztuko du herritarren eta herriko elkarteen aurrean. 19:00etarako deitu dute bilera, Zestoako Kultur Etxean. Batzar horretan herritarren iritzia jaso nahi dute udaleko arduradunek, horregatik herritarrak han parte hartzera deitu ditu Leire Etxeberria Zestoako alkateak, “bilera garrantzitsua delako”.
-
Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Energia subiranotasuna helburu, kontsumoa aztertuko dute Urola Erdian gunean duela 3 aste, 5 egunak · Ikusi
Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan, Urola Erdian, energiaren inpaktu ekonomikoa aztertuko dute, Energia adimentsua izenburua duen proiektuan. Ikerketarako 400 norbanako boluntario behar dituzte, inkesta egin dezaten, eta, horrez gain, Urola Erdiko 300 bat enpresetara ere joko dute ikertzaileek. Energiaren azterketaren proiektua bailarako erakundeen artean landu dute, elkarlanean. Azterketa egin ondoren, energiaren arloan eskualderako plangintza egin [...] - Gehiago kargatu

