Nagore Vega @nagorevega ?

Aktibo duela 2 hilabete
" Ikusi dituzue ON aldizkariaren ale guztiak Interneten? http://boga.hitza.info/on-pdfak/" · Ikusi
  • Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Anarkherria’ liburua aurkeztuko dute gaur, eta bihar gaiari buruzko DVD bat gunean   duela 8 ordu, 19 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaArditurriko Minak Ingurugiro Elkarteak antolatu ditu ekimenak; 25 urte dira liburua publikatu zutela  Arditurriko Minak Ingurugiro Elkarteak liburu aurkezpen bat antolatu du gaurko, eta biharko DVD baten aurkezpena. Gaur Anarkherria liburua aurkeztuko dute, 19:00etan, Manuel Lekuona Bibliotekan. Helburua liburuaren 25. urteurrena ospatzena da, duela 25 urte kaleratu baitzuten lehen aldiz. Mark Legassek eta Jakue Paskualek idatzitako [...]

  • Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du Herritik Arantzara joateko hiru aukera, Giriziarekin gunean   duela 13 ordu, 18 minutu · Ikusi

    Iganderako antolatu dute ibilaldia; bide osoa oinez, Eskasetik abiatu, edota bizikletaz egin, norberak aukeratuko du Girizia Mendi Elkarteak Oiartzun-Arantza irteera antolatu du iganderako (hilak 26). Animatzen direnek hiru aukera izango dituzte ibilaldi bera egiteko. Lehenengo aukera bide guztia oinez egitea da. Ibilbide osoa egin nahi dutenek, 06:30ean egon behar dute Haurtzaro Ikastolako aparkalekuan. Zazpi ordu [...]

  • Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du Elurretxe-Irustako urjauzia-Ibarla, Haurtzarorekin gunean   duela 14 ordu, 18 minutu · Ikusi

    Igandean egingo dute eta ikastolan apuntatu behar da; aldatzeko arropa eramatea gomendatu dute Haurtzaro Ikastolako Mendi Taldearen hurrengoa irteera, hilaren 26an izango da (igandean): Elurretxe-Irustako urjauzia-Ibarla egingo dute, 08:00etan Haurtzarotik aterata. Parte hartzeko interesa dutenek, ikastolako idazkaritzan eman behar dute izena. Mendi Taldeko kideek, bestalde, hainbat ohar eman dituzte. Batetik, aldatzeko arropa eramatea komenigarria dela [...]

  • Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kirol emaitzak gunean   duela 2 egunak, 7 ordu · Ikusi

    FUTBOLA Ohorezko Erregional Maila. Urola-Oiartzun: 0-2. Estatuko Bigarren Maila. Aurrera-Oiartzun: 0-2. ARETO FUTBOLA Gipuzkoako Lehen Maila.  Azpeitiko-Oiartzun: 1-4. Bigarren Maila.   Power Rangers-Ceramicas Nogales: 8-1. Hirugarren Maila. DPO Baobab-Umore Ona: 2-2. PILOTA EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA Gazteak, banaka. Oiarpe-Agurain: 22-11. Gazteak, binaka.  Oiarpe-Markina: 22-6. UDABERRI TXAPELKETA Helduak, binaka.  Oiarpe-Azpeitia: 13-22. ORTUELLAKO TXAPELKETA Gazteak, binaka. Oiarpe-Markina: [...]

  • Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du Irrien Lagunen egitasmoa ostegunean aurkeztuko dute herrian gunean   duela 2 egunak, 8 ordu · Ikusi

    Irrien Lagunak klubaren ekimenez, Oarsoaldeko herrietan umeentzat aisialdi proiektu “hezitzaile, euskaldun, herritar eta parte hartzaile bat” abian jarri nahi dute. Horretarako bilerak egingo dituzte eskualdeko lau herrietan. Herrikoa ostegunean izango da, 17:30ean, udaletxeko areto nagusian. Bilera irekia da eta edozenork parte har dezake. Herrigintza sarea indartzea, euskal komunitatea trinkotzea, kultura sustatzea, parte hartze eta berdintasun

  • Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du Karmele Mitxelena Iparragirre Saria jaso du gunean   duela 2 egunak, 12 ordu · Ikusi

    Asteburuan banatu dituzte Iparragirre Sariak 2011 Urretxuko udaletxean. Karmele Mitxelena oiartzuarrak euskarazko narratibako lehen saria jaso du, Eskutik lanagatik.

    Eskualdeko beste sarituak Iñigo Legorburu eta Aitor Albistur izan dira. Bertso paperen atalean gailendu dira errenteriarrak, eta Albisturrek euskarazko poesiako lehen saria ere jaso du.

  • Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ospatu dituzte inauteriak Elizalden eta Haurtzaron gunean   duela 5 egunak, 6 ordu · Ikusi

    Koadro txikiaHerriko bi ikastetxeek ospatu dituzte inauteriak. Elizalden atzo inauteri tailerrak egin zituzten. Eta gaur, goizean ospatu dute festa handia. 10:·30ean desfilea egin dute eskola inguruan, eta 11:00etan Madalensoron elkartu dira ikasleak, irakasleak eta gurasoak. Ekitaldi koloretsua egin dute. Arratsaldea lasaiagoa izan dute aurten. Ikasleak tutoreekin egon dira ikasgeletan. Haurtzaron, goizean desfilea egin dute eta torradak [...]

  • Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du Interneten lan bila: LinkedIn sarea gunean   duela 5 egunak, 11 ordu · Ikusi

    Koadro txikia Langabe kopuruak gora egiten du egunero, eta askok sarera jotzen dute lan aukera bila. Lan horretan laguntzeko aukera bat da LinkedIn, profil profesionalentzako sare soziala. Harremanak eta kontaktuak sortzeko balio du. LinkedInen norberak bere curriculuma sor dezake. Sareko curriculuma da. Sarean egonik, etengabe eguneratu dezake erabiltzaileak. Horrez gain, pribatutasun arau zehatzak eta zorrotzak ditu [...]

  • Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du Elikagai Bankuak hitzarmena sinatu du Aldundiarekin gunean   duela 5 egunak, 13 ordu · Ikusi

    Gipuzkoako Elikagai Bankuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu dute. Aste honetan sinatu dute ituna Juan Karlos Alduntzin Ingurumen eta Lurralde Antolamendu diputatuak, eta Juan Mari Garitano bankuko presidenteak, Bergaran Elikagai Bankuak duen egoitzan. Hitzarmenean 2012rako aldundiak bankuari emango dion laguntza zehaztu dute. Laguntza horrekin Elikagai Bankuak kudeaketa gastuei aurre egin ahal izango die. Izan

  • Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Gaztiak bagatoz!’ afaria eta poteoa, hilaren 25ean gunean   duela 5 egunak, 14 ordu · Ikusi

    ‘Oiartzungo gaztian ordua iritsi da!’ ekimena jarriko dute martxan, herriko gazte bizitza indartzeko asmoz Herriko gazteak kezkatuta daude, herriko gazte bizitzarekin, gazte mugimenduarekin, eta gazteak lokaletan sartuta egotearekin. Hala, Gaztiak bagatoz! ospakizuna antolatu dute hilaren 25erako, Oiartzungo gaztian ordua iritsi da! ekimenaren barruan. Honela azaldu dute hainbat gaztek duten ardura: «Ez al zaudete nazkatuak beti lokalean [...]

  • Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du Europako Kenpo Txapelketara gunean   duela 5 egunak, 15 ordu · Ikusi

    Koadro txikiaAlain Basasoro eta Alain Isasa oiartzuarrak aukeratu ditu Espainiako Estatuko federazioak txapelketan lehiatzeko. Frantzian jokatuko dute martxoaren 31n Bi oiartzuar hautatu dituzte Europako Kenpo Japoniar (Nippon Kenpo) Txapelketarako. Alain Basasoro eta Alain Isasa dira bi kirolari oiartzuarrak. Espainiako Estatuko Kenpo Departamenduak (Espainiako Karate Federazioaren barnean dago) hautatu ditu biak. Martxoaren 31n lehiatuko dira Sainte Margueriten [...]

  • Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ohitura onen nazioarteko lehian parte hartzen ari da Ekolapiko gunean   duela 6 egunak, 12 ordu · Ikusi

    Haurtzaro Ikastolan martxan dago egitasmo hori; haurren elikadura eta nekazaritza ekologikoa dira ardatzak NBE Nazio Batuen Erakundeak antolatutako Ohitura Onen Nazioarteko IX. Txapelketan parte hartzen ari da Ekolapiko proiektua. Haurtzaro Ikastolan martxan dago egitasmo hori. Ekolapiko proiektuaren helburua, «Gipuzkoako haur eskoletan eta Haur eta Lehen hezkuntzetan elikadura ekologikoa, osasuntsua eta orekatua» barneratzea da. Haurren elikadura [...]

  • Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du Skakeitan eta Ingo al deu? taldeen kontzertua, etzi gunean   duela 6 egunak, 13 ordu · Ikusi

    Koadro txikiaGazte Foruko kide diren gazteek antolatu dute emanaldia; 21:00etatik aurrera izango da, Doneztebe plazan Oiartzungo gazte talde batek (12-16 urte bitartekoak, Gazte Foruko kideak) kontzertu bat antolatu du asteburu honetarako: Skakeitan eta Ingo al deu? taldeek joko dute, Doneztebe plazan. Taula gainera igotzen lehenengo taldea Skakeitan izango da. 21:00etan hasiko du emanaldia. Ondoren, 22:30ean, Ingo [...]

  • Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du Beste hamar ikastaro emango dituzte KZgunean gunean   duela 1 aste · Ikusi

    Hiru ikastaro eman dituzte otsaila hasi zenetik, eta beste bat martxan dago hilaren 24ra arte Otsailerako hainbat ikastaro antolatuta ditu KZguneak. Dagoeneko batzuk eman dituzte, eta beste bat martxan dago, baina oraindik beste hamar prest dituzte hilabete bukaerara arte. Hilabete hasieratik hiru ikastaro izan dira Madalensoron dagoen KZgunean: Ubuntu, Metaposta I eta II, eta Picnik. [...]

  • Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du Abaraxka ludotekan astelehenean ospatuko dituzte inauteriak gunean   duela 1 aste · Ikusi

    Abaraxka Udal Ludotekara joaten diren haurrek etzi ospatuko dituzte inauteriak ikastetxeetan. Hori horrela izanik, ludotekako inauteri festa astelehenera —hilaren 20ra— atzeratu dute.

    Arratsaldean, 16:30etik 19:00etara, inauterietako osagaiekin osatutako festaz gozatuko dute Abaraxkako arduradunek eta haurrek, astelehenari kolorea emateko.

  • Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Carnaval Remenber’ festa egingo dute etzi Pagoan gunean   duela 1 aste · Ikusi

    Pagoa dantzalekuan ere inauterietako festa egingo dute etzi: Carnaval Remenber. Lau disko jartzailek jarriko dute giroa ostiraletik larunbaterako gauean: Danger, Thomas Totton, Jesus Varela eta Dj Iñakik.

    00:00etan hasiko da festa eta Pagoako arduradunek jakinarazi dutenez, house estiloko musika egongo da. Sarrerak 15 euro balio du.

  • Koadro txikiaIkastetxeetako haurrak etzi aterako dira kalera; asteburuan plaza inguruko tabernak girotuko dituzte Ihoteak pasatu berritan, inauteriak datoz. Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Herri Eskolan etzi ospatuko dituzte. Plaza inguruko tabernek ere ospatuko dituzte, eta mozorrotu egingo dira asteburuan. Etzi, urteroko Inaute festa  ospatuko dute ikastolan. Haurtzaroko ikasle, langile eta gurasoek kolorez, musikaz eta dantzaz jantziko dute ikastolaren ingurua. [...]

  • Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ihoteak 2012: zenbait bideo gunean   duela 1 aste, 2 egunak · Ikusi

    Intxixuak eta sorginak:

    Kuestazioa:

  • Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du Xabier Silveirak azken liburua aurkeztu du Makutxon gunean   duela 1 aste, 2 egunak · Ikusi

    Koadro txikiaPasa den ostegunean, Xabier Silveiraren azken liburua —A las nueve en el Faisán— aurkezteko bertso aurkezpena prestatu zuten Makutxo tabernan. Hiru bertsolari ziren parte hartzekoak, Silveiraz gain: Ander Lizarralde, Jokin Uranga eta Unai Muñoa. Azkenean, Lizarralderen ordez Alaia Martinek parte hartu zuen aurkezpenean. Giro polita izan zen tabernan.

  • Nagore Vega-(e)k beste sarrera bat idatzi du Soinuenea fundazioaren argazkiak, Garmendin gunean   duela 1 aste, 6 egunak · Ikusi

    Koadro txikiaHerri Musikaren Txokoaren hamargarren urteurrenaren harira osatu dute txokolategian jarritako erakusketa Soinueneak, Herri Musikaren Txokoak, argazki erakusketa antolatu du euskal herri musikan erabiltzen diren soinu-tresnen argazkiekin. Oiartzungo Mendiburu kalean dagoen Garmendi txokolategian dago jarritaBertara hurbiltzen den edonork ikusteko jarria egongo da otsailak irauten duen artean. Ekimen hori Soinueneak 10 urte bete dituela ospatzeko antolatuko dituen [...]

  • Gehiago kargatu