Mikel Goñi @mikelgoni ?

Aktibo duela 5 ordu, 43 minutu
  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Galdona ‘saltseroa’ omenduko dute Ibaetako jaietan gunean   duela 12 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaIbaetako Jai Batzordeko lehendakaria izango dute protagonista festek; asteburu honetan hasi eta hurrengoan bukatuko dira. Martxoaren lehenaren inguruan antolatzen dituzte ibaetarrek auzoko festak. Eginkizun horretan nabarmena izan da urteetan Juanjo Galdonak egindako lana, eta Ibaetako Jai Batzordeak horregatik omenduko du aurten, sei eguneko egitarauaren barruko ekitaldian. Ibaetako Jai Batzordeko lehendakariari, hau da, Galdonari, egingo diote [...]

  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Material berritzaile baten aurkikuntzan parte hartu dute DIPC-ek eta CFM-ek gunean   duela 11 ordu, 24 minutu · Ikusi

    Gainazalean eroale baina bolumenean isolatzaile den material baten aurkitzaileetako bi dira Donostia International Physics Center DIPC eta Materialen Fisika Zentroa (CFM). Nazioarteko ikertzaile taldean parte hartu dute Donostian egoitza duten bi erakunde hauek. Aurkitutako materialak, bere ezaugarriak direla eta, konputazio kuantikoan baliagarria izan daitekeela iragarri dute erakunde hauen partaide den Euskal Herriko Unibertsitatetik. Izan ere,

  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Maider Lopezek ‘Polder Cup’ ekimenaren argazkiak ikusgai jarri ditu New Yorken gunean   duela 1 egun, 11 ordu · Ikusi

    Maider Lopez artista donostiarrak erakusketa du ikusgai New York-eko (Ameriketako Estatu Batuak) ISCP (International Studio & Curatorial Program) entzutetsuaren galerian. Erakusketan Lopezek erakusgai jarri du Rotterdamen (Herbehereak) egin zuen Polder Cup arte ekitaldiaren argazki eta bideo dokumentazioa. Artista donostiarrak Polder Cup izenpean futbol txapelketa antolatu zuen; alabaina, ekitaldia berezi egin zuen partidak jokatu ziren zelaietan ubideak [...]

  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Lehen, betea; orain, litroka gunean   duela 2 egunak · Ikusi

    Koadro txikia Krisiak eta erregaien salneurrien igoerak donostiarren kontsumo ohiturak aldatu dituzte. Gidarien ohiturak aldatzen ari dira, erregaien prezioak gora egiten jarraitzen duelako. Gasolindegietako arduradun batzuek diotenez, jendeak kopuru txikiagoak jartzen ditu, batez ere hilabete bukaeretan. Erosleak, krisiagatik, prezioari begiratzen hasi direla adierazten dute. Joan den astean goia jo zuen gasolinaren bataz besteko prezioak; izan ere, 1,392 [...]

  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Surfrider Fundazioak itsasbazterra garbitzeko kanpaina antolatu du gunean   duela 2 egunak, 9 ordu · Ikusi

    Surfrider Fundazioak hondartza, laku, erreka eta itsas hondoen garbiketak antolatu ditu. Ekimena martxoaren 22an, 23an, 24an eta 25an egingo dute; mundu osoko hainbat tokitan ur guneak garbitzeko egingo diren hitzorduetan. Ia bostehun garbiketa antolatu ditu elkarteak, ekimenarekin bat egiten duten laguntzaileekin elkarlanean. Saio horietatik 25 bat Donostiako hondartzetan izango dira, egun eta ordu ezberdinetan. Informazio

  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ikasbideko haurrek Loiolako Erriberara eraman dituzte inauteriak gunean   duela 5 egunak, 7 ordu · Ikusi

    Koadro txikia Auzo osora hedatu dituzte inauteriak Ikasbide ikastetxeko haurrek. Euskal inauteri tradizionala oinarritzat hartuta, Loiolako Erriberako eskolako ikasleek mozorroaren jaia dela gogorazi diete inguruko herritarrei. Gurasoen eta paseoan zebiltzanen gozagarri izan da inauteriaren adierazpen hau. Jai eguna ez izanik, arratsaldez ari dira egiten Ostiral Mehearen ospakizunak. Horren adibidea da Ikasbideko ikasleen inauterietako kale jira.

  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mozorrotzeko ordua da gunean   duela 5 egunak, 12 ordu · Ikusi

    Koadro txikia Udalak antolatutako egitarauaz haratago, auzo elkarteek, Piratek eta bestelako eragileek hiria girotzera deitu dute. Mozorroaren festazaleek aitzakiarik ez dute izango egunotaz ez gozatzeko. Ekimen zerrendei begiratzea besterik ez dago hiriaren itxura aldatzen ari direla ikusteko. Momo Jainkosaren iritsierak, errepideetan gertatzen diren aldaketek, Piraten mozorro proposamenek; eta, nola ez, azkeneko unean janzteko zerbaiten bila dabiltzan donostiarrek [...]

  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du DYA-k sorosle ikastaro irekia antolatu du gunean   duela 5 egunak, 12 ordu · Ikusi

    DYA elkarteak sorosle ikastaroa antolatu du datozen asteetarako. Otsailaren 27an hasiko dira eskolak, eta martxoaren 16an izango da azken saioa; hori dela eta, izena emateko epea zabalik da dagoeneko. Horretarako 943-46 46 22 telefonora deitu edo http://www.dyagipuzkoa.com webgunea bisitatu beharko da. Ikastaroan parte hartzeko 100 euro ordaindu beharko dira, eta Aldakonea kaleko Nazaret zentroan egingo [...]

  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Lan erreformaren aurkako protesta egingo du Equo alderdi ekologistak gunean   duela 6 egunak, 11 ordu · Ikusi

    Equo alderdi ekologistak herritarrak lan erreformaren kontra kalera irtetera deitu ditu. Igandean, 13:00etan, Alderdi Ederren eta Bulebarrean egingo duten protestan parte hartzeko deia zabaldu du. Alderdi ekologistaren ustez, Espainiako gobernuak iragarri berri duen lan merkatuaren erreformara “iraultza industrialetik langileen kontra egindako erasorik larriena” da. Espainiako gorteen onespena jasotzeko zain dagoen bitartean, aipatu erreformari aldaketak egin

  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Lur, itsaso eta zeru birtualen gunea gunean   duela 6 egunak, 23 ordu · Ikusi

    Koadro txikia Miramongo Eureka! Zientzia Museoak hiru simulagailu berri ditu; larunbatean jarriko dituzte abian publikoarentzat. Hegazkinean hegan egitea, Ferrari bat Alemaniako Nurburgring zirkuituan gidatzea eta itsas azpiko batean ibiltzea askoren ametsa izan daitezke. Eureka! Zientzia Museoaren simulagailu gela berriak horiek gauzatzea jarri du donostiarren eskura. Tresna berriek jolas forma hartzen duten edukiak ere barneratzen dituzte tramankuluek. Miramongo [...]

  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Eureka! Zientzia Museoak hiru simulatzaile berri ditu gunean   duela 1 aste · Ikusi

    Hiru simulagailu berri izango dira erabilgarri larunbatetik aurrera Miramongo Eureka! Zientzia Museoan . Orain arte abian zeuden bi errusiar mendiei hegazkina, 1 Formula eta ur azpiko itsasontziarenak egiten dituzten hiru tramankulu berri gehitu dizkiete. Zientzia museoaren barruan egonagatik, aparteko sarrera erosi, eta, planetariumarekin gertatzen den moduan, bere horretan gozatu daiteke. Simulagailu hauen helburua, jolaserako tresna [...]

  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Sex Valentin’ eguneko oparirik onena gunean   duela 1 aste, 2 egunak · Ikusi

    Koadro txikiaMaitasunaren eguna ez ezik, Sexua eta Ugalkortasun Eskubideen Nazioarteko Eguna ere bada otsailaren 14a. Euskarari buruz ari zen Anje Duhalde Maita nazazu gutxiago/ goza nazazu gehiago abesten zuenean. Hala ere, asko dira gaurko egunez, San Valentin egunean alegia, gauza bera pentsatzen duten bikotekideak. Sexu eta Ugalkortasun Eskubideen Eguna ere bada, eta maitasunaz gain, bere adierazpide [...]

  • Mikel Goñi-(e)k AbatarraFotokazetaritza gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 1 aste, 3 egunak · Ikusi

  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Trumoia denean, Santa Barbara gunean   duela 2 aste · Ikusi

    Koadro txikia Eguraldia petraltzearekin batera, gogoratzen dira donostiarrak arropa beroak eta beharrezko auto osagarriak erosteaz. Egun hauetako  tenperaturaren jaitsierak, neguko arropa eta zapatak erabiltzeko beharra gogorarazi die donostiar askori. Elurretan irrist ez egiteko tresnak, gizakien oinetan ez ezik, kotxeen gurpiletan ere egokitzen dira, baina hauek guztiak azkeneko unean eskuratzen dira. Krisiaren edo orain arteko eguraldi epelaren eraginez, [...]

  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kalderero familiek etorkizuna dute hirian gunean   duela 2 aste, 2 egunak · Ikusi

    Koadro txikiaEgunotan auzoetan azaltzen diren ‘tribuek’ adin guztietako kideak dituzte, eta gero eta gehiago mintzatzen dira euskaraz. Zartagin hotsek eta kaldereroen kantuek jarraipena izango dute datozen urteetan; izan ere, konpartsa hauetan haurren eta gazteen presentzia handia izaten baita, Parte Zaharrean gauean antolatzen duten kanpamenduan izan ezik. Bitxia gertatzen da kaldereroen jaia. Horrela uste du, bederen, Amarakaldeko [...]

  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kaldereroak, kazkabarra baino ozenago gunean   duela 2 aste, 4 egunak · Ikusi

    Koadro txikia

    Ehun bat lagun bildu ditu Amara Zaharreko kaldereroen konpartsak. Hainbat unetan kazkabarrak sortutako zalapartarekin lehiatu behar izan dira zartaginen hotsak. Honetan ere, haurrek, gazteek eta helduek abestu dituzte Hungariako kantarien doinuak.

  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kaldereroen sua, Amara berotuz gunean   duela 2 aste, 4 egunak · Ikusi

    Koadro txikia

    Amarakalde konpartsako kaldereroen doinu alai eta beroek aurre egin diote arratsalde hotzari. Arratsaldeko 18:00etan abiatu dira Armeria plazatik, eta gau partean Olaeta plazako kanpamendura iritsiko dira.

  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kalderero txiki, hotzik ez gunean   duela 2 aste, 4 egunak · Ikusi

    Koadro txikia

    Parte Zaharreko auzotar txikienek hasi dute kaldereroen jaia. Auzoko hainbat elkartek antolatuta, haurren konpartsak ibilbidea hasi du Trinitate plazan. Kalez kale eraman dituzte inauterien iragarle diren doinuak.

  • Mikel Goñi-(e)k AbatarraFotokazetaritza gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du:   duela 2 aste, 4 egunak · Ikusi

    UEU-k argazkigintza dokumentalari buruzko ikastaroa antolatu du. Iaz ere antolatu zuen eta aurtengoa iazkoaren segida-edo da. Interesgarria izan zen lehen zatia, eta martxoan hasiko denak ere horrela izango dela ematen du:
    http://www.ueu.org/ikasi/ikastaroa-ikusi/410/Argazkigintza%2Bdokumentala.%2BProiektu%2Bpertsonala

  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Plazarik plaza, ohitura zaharra berritzeko gunean   duela 2 aste, 6 egunak · Ikusi

    Koadro txikiaSanta Ageda bezperan eskean ibiltzeko tradizioari eutsi nahi diote hainbat tokitan; Loiolako Erriberan, tartean. Lehiakide eta aurkari gogorrak izango dituzte Santa Ageda bezperan kantari irteten direnek. Entzuleen arreta bereganatzen kalderero tribuekin arituko dira norgehiagoka bizian, bihar. Kontra, ordea, meteorologia zerbitzuek iragarritako eguraldi petrala edukiko dute. Besteak beste, Loiolako Erriberan entzungo dira eskean dabiltzanen koplak eta [...]

  • Gehiago kargatu