Lezoko Hitza @lezo ?
Aktibo duela 2 egunak, 11 ordu-
Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Txerrimuñoko kolektiboak hausnarketa egin du, azken urteko gertaerak direla eta gunean duela 5 ordu, 38 minutu · Ikusi
Txerrimuñoko kolektiboak hausnarketa helarazi die lezoarrei. Izan ere, azken urtean gertatutako hainbat gertaeren harira egin dute hausnarketa. Txerrimuñon 28 urtean egindako lanaren filosofia azaltzen hasi dute hausnarketa: “Gizarte hau dominatzen duten balore negatiboei (konpetitibitatea, dirua, boterea, kontsumismoa, natura zein gizabanakoaren menpetasuna) aurre egiten saiatu gara”, adierazi dute. Horrela, “beste eredu alternatibo bat kontrajarri” nahi izan
-
Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazteen lokalen araudia prestatzen ari da udala gunean duela 6 ordu, 9 minutu · Ikusi
Lezoko Udala gazteen lokalak arautzeko ordenantza zirriborroa prestatzen ari da. Beste herri batzuetako zirriborroak hartu dituzte eredu. Ordenantzaren helburuak lokalen egoera arautzea eta hobetzea da. Martxoaren 7an bilera egingo dute gazteekin, euren ekarpenak jasotzeko eta adostasunetara iristeko asmoz. Udalaren zirriborroaren arabera, lokal horietan ezin izango da aisiarekin zerikusirik ez duten gauzarik egin. Beste hainbat baldintza
-
Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ulia-Jaizkibel eremuaren kudeaketa plana martxan jartzeko eskatu du Lezoko Natura 2000k gunean duela 2 egunak, 11 ordu · Ikusi
Lezoko Natura 2000 taldeak Ulia-Jaizkibel eremuko kudeaketa plana martxan jartzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Bioaniztasun eta Ingurumen Partaidetzako zuzendari German Alonsori. Eremu hori Europako Natura 2000 Sarean sartuta dago, eta Lezoko taldearen arabera, “kudeaketa planak abiatua behar zuen honezkero”. Adierazi dutenez, orain dela urtebete baino gehiago bukatu zuten kudeaketa plana ingurumen teknikariek, “eta plan horrek
-
Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ikasleak izan dira inauterien protagonista gunean duela 5 egunak, 9 ordu · Ikusi
Ikasleak izan dira inauterien protagonista goizean zehar. Lezo Herri Eskola eta Institutuko ikasleek askotariko kolorez eta gariz bete dute Bekoerrota kiroldegia. 10:30etan hasi eta goiz osoan zehar Bidai bat historian zehar emanaldiaren eskutik, egipziarrak, harriketarrak, hippiak, indio eta bakeroak igaro dira agertokitik. Gurutze Santuaren Plaza euskal inauterien doinuekin bete da, bestetik. Bertan Pasaia- Lezo [...] -
Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Liderra jasoko du gaur arratsaldean Allerru-Jaizkibel gunean duela 5 egunak, 11 ordu · Ikusi
Allerru-Jaizkibelek hasiera batean behintzat zaila izango den partida jokatuko du gaur iluntzean, Gure Txokoak bisitatuko baitu Bekoerrota. Sailkapeneko lehenengo postuan daude beratarrak. Partida 20:30ean hasiko da. Allerru saskibaloi taldeak etzi jokatuko du, Zumarragan, Aluminios Francisco Alberdi taldearen kontra, 17:00etan. Bi taldeek zortzina garaipen dituzte, eta igande arratsaldeko partidan berdintasun hori hautsiko da. Futbolean, berriz, Allerru
-
Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberri Txapelketako lehiak Bekoerrotan gunean duela 5 egunak, 11 ordu · Ikusi
Bihar, eskupilotako Udaberri Txapelketako lehiak jokatuko dituzte, 17:00etan, Bekoerrotan. Kadeteetan Allerru (Hernandez-Zubeldia) Gaztelekuren kontra ariko da, eta gazteetan Allerru 2 (Tatiegi-Saizar) Allerru 1en kontra (Telletxea-Iñarra).
-
Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Aiton Bordak batzar orokorra egingo du astelehenean gunean duela 5 egunak, 11 ordu · Ikusi
Aiton Borda Lezoko zaharren egoitzako bazkideak batzar orokorrera deituta daude. Batzarra astelehenean izango da, egoitzan bertan, 17:00etatik aurrera.
-
Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zabalera jokatu nahian, ilusioz gunean duela 6 egunak, 5 ordu · Ikusi
Denbora dezente zen Allerru pilota taldeak kirolari federaturik ez zuela. Pasa den urtera arte. Orduan, pilotari gazte koadrila bat hasi zen Allerrun jokatzen, eta aurtengoa dute euren bigarren denboraldia. Ilusio handiarekin ari dira jardunean. Eñaut Esnaola (Hernani, 1990) da Allerruko pilota taldeko entrenatzailea. Aurretik bere herriko haurrak entrenatu zituen, eta jokalaria ere bada. Hau du [...] -
Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Peña, Maia, Sarriegi eta Mendiluze, 25eko bertso saioan gunean duela 6 egunak, 6 ordu · Ikusi
Urtero bezala, aurten ere bertso saioa antolatu du Mañontzi Bertso Eskolak. Hilaren 25ean izango da, Gezala Auditoriumean. Lau bertsolari igoko dira taula gainera: Angel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi, Jon Maia eta Aitor Mendiluze. Gai jartzaileak Mañontziko kideak izango dira. Saioa 22:30ean hasiko da. Sarrerak zazpi euroan jarri dituzte salgai. Tiñelun eta Estankoan eros daitezke. Mañontzik
-
Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jon Gaintzak eta Amets Sarasuak urrea eskuratu dute Euskadiko lehian gunean duela 6 egunak, 6 ordu · Ikusi
Pasa den asteburuan jokatu zituzten Lezoko Bekoerrota kiroldegian judo maratoiko lehenengo txapelketak. Zehazki, zonaldeko alebinen txapelketa, Euskadiko Kadete Mailakoa eta Gipuzkoako 23 Urtez Azpiko Txapelketa jokatu zituzten pasa den asteburuan herrian. Horietan, Allerru judo taldeko kirolariez gain, beste bi lezoarrek ere eskuratu zuten lehenengo postua Euskadiko Txapelketan. Jon Gaintzak irabazi zuen urrea 55 kilogramotik beherako
-
Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Trapujale gaur jaitsiko da Martizkone baserritik Lezora gunean duela 6 egunak, 9 ordu · Ikusi
Gaur, ostegunzuriarekin batera helduko da Trapujale Lezora, eta berarekin inauteriak. Iristen lehena, Trapujale Txiki izango da, eta Lezo Herri Eskolan ongietorria egingo diote ikasle eta irakasleek arratsaldeko lauretan. Arratsaldeko zazpietan irtengo da, berriz, Trapujale Martizkone baserritik eta ondoan Alde Zaharreko joaldunak izango ditu. Pregoia eta arranpuilaren ostean, Trapujale Saria banatuko dute udal areto nagusian. Aurten,
-
Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Etxeko judokak bikain, Bekoerrotan jokatutako txapelketetan gunean duela 1 aste, 1 egun · Ikusi
Asteburu honetan jokatu dituzte Bekoerrota kiroldegian judo maratoiko lehenengo txapelketak. Zehazki, zonaldeko alebinen txapelketa, Euskadiko Kadete Mailakoa eta Gipuzkoako 23 Urtez Azpiko Txapelketa jokatu dituzte pasa den asteburuan. Larunbat arratsaldean jokatu zituzten Kadete Mailako norgehiagokak, eta ez zen sorpresarik izan. Izan ere, Usurbil Judo Taldeko Xabier Cazorla lezoarrak irabazi zuen. Nagusitasun handia erakutsi zuen. Horrela,
-
Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Allerru-Jaizkibel nagusitu da Euskaldunaren etxean, gol bakarragatik gunean duela 1 aste, 1 egun · Ikusi
Allerru-Jaizkibel areto futboleko taldeak beste garaipen bat lortu du asteburu honetan. Izan ere, Euskaldunari gol bakarreko errentagatik irabazi zion Andoainen: 3-4. Garaipen horrekin ez dira goiko postuetatik aparte geratuko. Izan ere, bederatzigarren postuan dago Allerru, 23 punturekin, andoaindarrengandik bi puntura. Gaur, derbia Allerru-Jaizkibelgoek, hala ere, sailkapenean postu bat gora egin dezakete gaur arratsaldean. Izan [...]
-
Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gutuna: Jakin dezaten gunean duela 1 aste, 1 egun · Ikusi
Lezoko alkate andereak, iazko urrian, zera iragarri zigun: «Udalaren diru sarrerak nabarmen jaitsi dira eta jaitsiko dira datozen urteetan ere. Ondorioz, ezinbestean, egoera berrira egokitzeko gastuak murriztu behar ditugu», 2012an gerrikoa estutu beharrean aurkituko ginela, alegia. Hori dela eta, Bilduk 2012rako onartu dituen aurrekontuetan, iazkoei dagokienez, %3,90 murriztu ditu gastu eta sarrera arruntak (- 288.078
-
Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Judoko hiru txapelketa jokatuko dituzte asteburuan Bekoerrotan gunean duela 1 aste, 5 egunak · Ikusi
Datozen bi hilabetetan Bekoerrota Euskal Herriko judoaren hiriburua izango da. Izan ere, hainbat txapelketa jokatuko dituzte bertan.
Lehenengoa Kadete Mailako Euskadiko txapelketa izango da, bihar, 15:30etik aurrera. Etzi zonaldeko alebinen eta Gipuzkoako 23 urtez azpikoen txapelketak izango dira, 10:00etatik aurrera. -
Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Allerruk 2-4 irabazi du Andoainen bertan behera utzi zuten lehia gunean duela 1 aste, 5 egunak · Ikusi
Herenegun arratsaldean jokatu zuen Erregional Preferenteko Allerruk pasa den larunbatean bertan behera gelditu zen partida. Herenegun ere hotz handia egin arren, zuri-berdeak ez ziren izoztu, eta 2-4 irabazi zioten Andoainen Euskalduna taldeari. Lortutako garaipenarekin Euskalduna taldea bera gainditu dute sailkapenean. Asteburu honetan, berriz, Usurbil jasoko dute Plazetan. Bihar izango da partida, 16:30etik aurrera. Allerru Bk
-
Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Astebetean hemen izango da Trapujale, festarekin gunean duela 1 aste, 6 egunak · Ikusi
Astebete eskas falta da Trapujale, eta ondorioz Inauteriak, Lezora irits daitezen. Ohi bezala, ostegunzurian etorriko da herrigunera Martizkone baserritik abiatuta (19:00etan aterako da bertatik). Tomas Garbizu Musika Eskolako bandak lagunduta jaitsiko da herriko Inauterietako pertsonaia nagusia. Aurten, gainera, Alde Zaharreko joaldunak ere joango dira segizioan. Herriko plaza nagusira iritsi eta zalapartari bide emango dion pregoia
-
Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Presoen aldeko kantu afaria egingo dute hilaren 18an gunean duela 1 aste, 6 egunak · Ikusi
Hilaren 18an, Inauterietako larunbatgorrian, urteroko presoen aldeko kantu afaria egingo dute. Tiñelu elkartean izango da, Iñaki Labaka lezoarrarekin. Jadanik bertara joateko izena eman daiteke, Tiñelun bertan. Hamabost euroren truke eros daiteke afariko txartela. Afariaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, toki mugatuak daude presoen aldeko kantu afarirako: 50 pertsonarentzako lekua egongo da. Hilaren 15a baino lehen Presoen [...]
-
Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hezkuntzaren alde gunean duela 2 aste · Ikusi
-
Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Elurretara irteera, Allerru mendi taldearekin gunean duela 2 aste · Ikusi
Allerru mendi taldeak irteera egingo du igande honetan Aralar aldera. Elurretako irteera izena jarri diote txangoari. Mendi taldeak jakinarazi duenez, egun osorako mendi irteera izango da. Hala, Ijurkoko kioskotik irtengo dira, 08:30etik aurrera. Aralarreko Guardetxera joango dira eta handik hasita ibilbidea egin ondoren, hasierako puntura itzuliko dira. Aldatzeko arropa eramatea aholkatu dute. Bihar da izena
- Gehiago kargatu


