Larraitz Ibaibarriaga @larraitzibaibarriaga ?
Aktibo duela 1 hilabete-
Larraitz Ibaibarriaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Auto istripua gertatu da BI 633 errepidean, Urberuaga eta Plazakola artean gunean duela 1 hilabete · Ikusi
Auto istripua gertatu da BI 633 errepidean, Urberuaga eta Plazakola artean, Berriatuko noranzkoan. 17:50ean izan da istripua. Renault Megan autoa iraulita geratu da errepidean, Plazakolarako beheranzko malda hasten den bihurgunearen parean. Orain momentuan autoak bertan jarraitzen du. Ertzainak ari dira, hortaz, zirkulazioa arautzen. Ez da zauriturik egon.
-
Larraitz Ibaibarriaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kamioi batek Nasa kaleko etxebizitzak eusten dituen aldamioa mugitu du gunean duela 1 hilabete · Ikusi
Nasa kaleko etxebizitzak eusten dituen aldamioa jo du Lea-Artibai Amankomunazgoko kamioi batek 08:15ea. Aldamioa mugitu egin da, eta orain, teknikoak etorri behar dira etxebizitzen egituran kalterik egon den aztertu eta hamendik aurrera hartu behar diren neurriak zehaztera.
-
Larraitz Ibaibarriaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mutriku 2022’ garapen egitasmoa aurkeztuko da bihar gunean duela 1 hilabete · Ikusi
Mutriku 2022 garapen iraunkorrerako estrategiak proiektua prest dauka Mutrikuko Udalak, azken hilabeteetan herriaren garapen sozio-ekonomikoaren gaineko lanketa sakona egin ondoren. Aurkezpen ekitaldia etzi izango da, Zabiel Kultur Etxean, 19:00etan. Diagnostiko adostutik abiatuta – herriaren egoera sozio-ekonomiko larria–, zortzi lan talde eratu direla jakin eragin du udalak: nekazaritza, merkataritza-ostalaritza, industria, artisau arrantza, akuakultura, itsas turismoa eta [...]
-
Larraitz Ibaibarriaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udalak alde zaharreko zirkulazio araua betearaziko du gunean duela 1 hilabete · Ikusi
Ibilgailuek, eta batez ere motorrek, 13:00etatik aurrera alde zaharreko kaleetatik ez ibiltzeko araua ez dutela betetzen ikusita, Mutrikuko Udalak neurriak hartuko ditu hemendik aurrera. Hori horrela, udaltzainek eta ertzainek zirkulazio araua zorrotz betearaziko dituzte. Horrez gain, udalak alde zaharrean motorra ez erabiltzeko seinaleak jarriko ditu, bai eta motorra aparkatzeko tokiak ere. Zarata, kontrolpean «Motorrek udalean [...]
-
Larraitz Ibaibarriaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Nagore Osoro, Orkatz Beitia eta arraun elkarteko mutil nagusiak dira 2011ko kirolari onenak gunean duela 1 hilabete · Ikusi
2011 urteko kirolaririk onenek badaukate izena. Nagore Osoro Zumaia Arraun Taldeko patroia eta Orkatz Beitia atleta dira urteko kirolari onenak, eta Ondarroako Arraun Ekarteko nagusien mailako mutilen taldea kirol talderik onena. Kirol sariek, gainera, aipamen berezia egin diote Elena Fernandez Ondarru Igeri Taldearen sortzaileari, «kirol arloan urteetan egindako beharragatik». Nagore Osorok ez du aurkaririk eduki [...]
-
Larraitz Ibaibarriaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Janari bilketak ipini du martxan Sahararen aldeko astea Ondarroan gunean duela 1 hilabete · Ikusi
Astelehenean hasi zuen ibilbidea Sahararen aldeko elkartasun asteak , ikastetxeetan, jateko dendetan, gaztelekuan eta udaletxean martxan dagoen janari bilketagaz. Jatekoa hilaren 28ra arte batuko da, gero saharar errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko. Urtero egiten den ekimen horri lotuta, aurten, Sahararen aldeko astea antolatu nahi izan dute Txirrimorraskik, Sahelak, Errebala Txikine gaztelekuak, Antiguako Ama erretiratuen elkarteak eta udal aniztasun [...]
-
Larraitz Ibaibarriaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskara eta gazteria batzordeak ez direla batu salatu du Mutrikuko EAJk gunean duela 1 hilabete, 1 aste · Ikusi
Mutrikuko EAJk mozioa aurkeztu du hurrengo udalbatzarrerako. Bertan, Mutrikuko Udalari -Bildu- eskatu dio euskara eta gazteria batzordeak kultura batzordearen baitan sartzeko eta, era berean, turismo batzordea sortzeko. Jeltzaleen bozeramaile Joseba Antxustegik adierazi duenez, «Euskara eta gazteria batzordeek ez dute bilerarik egin legealdia hasi zenetik. Orduan azaldu genuen bi batzorde horiek kultura batzordearen baitan egon behar
-
Larraitz Ibaibarriaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Aurten egingo dira Zaldupe futbol zelaian beharrezkoak diren barrikuntza lanak gunean duela 1 hilabete, 1 aste · Ikusi
Erreforma integrala egingo da aurten Zaldupe futbol zelaian. Prozedura negoziatuagaz atera du Ondarroako Udalak egitasmoa lehiaketara, eta hiru enpresari eskatu zaie egitasmoaren idazlana, 70.800 euroko aurrekontuagaz. Bi hilabeteko epea edukiko dute enpresek eskaria egiteko. Udalak jakitera emon duenez, Aurrera Kirol Elkarteagaz bilerak egin dituzte, futbol zelaiaren benetako premiak ezagutzeko. Egitasmoak, hasiera batean, bedar artifiziala ipintzea
-
Larraitz Ibaibarriaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du I. Mamarru Sariak esku pelota partiduak eroango ditu kantxara gunean duela 1 hilabete, 1 aste · Ikusi
Isidro Garalde Mamarru-ren koadrilak I. Mamarru Saria antolatu du biharko, preso politikoaren urtebetetze egunaren bueltan. Sariketa esku pelotakoa izango da, kanporaketekin, eta 12:30ean hasiko da frontoian. Txosna be egongo da ipinita bertan frontoian, eta antolatzaileek esan dutenez, «giro onik ez da faltako». Kalejiran frontoiraino Partiduak hasi baino ordu erdi lehenago, 12:00etan, txarangak urtengo du Kofradia [...]
-
Larraitz Ibaibarriaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Apirilerako hasiko dira Kamiñazpiko bidegurutzean biribilgunea egiten gunean duela 1 hilabete, 1 aste · Ikusi
Herriko zeharbidearen bosgarren faseko beharrak martxan daude. Iturribarri 1 eta 15 zenbakien artean egingo dira obrak –bigarren azpifasea–. Lasuen enpresari esleitu dizkio Ondarroako Udalak lanak. Hasierako aurrekontua 943.557,02 eurokoa zen, eta %15,77ko beherakada onartuta, 794.758,07 eurotan geratu da azkan zenbatekoa. Udalak jakitera emon duenez, bost hileko epea egongo da beharrok amaitzeko, otsailean hasita. Orain, Txomin
-
Larraitz Ibaibarriaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zatozteko tabernek zotz egindako zenbaki saritu bat ez da oraindik agertu gunean duela 1 hilabete, 1 aste · Ikusi
Gabonetako kanpainaren barruan Zatozteko tabernek zozketatutako bost sarietatik lau baino ez dira oraingoz agertu. Hilaren 21ean Fuenmayorreko bodega eta mahasti batera joatea da saria. 5.850 izan da lehen saria, 1.638 bigarrena –ez da irabazlerik agertu–, 1.564 hirugarrena, 7.203 laugarrena eta 9.954 bosgarrena –1.509 bigarren zenbaki ordezkoa agertu da–. Bigarren zenbaki sarituaren ordezkoak hurrengoak dira: 11.724
-
Larraitz Ibaibarriaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jon Antxustegi (MRK): «Taldeen maila eta jendearen erantzuna inoizkorik onena izan da Abendurocken» gunean duela 1 hilabete, 1 aste · Ikusi
Abenduko egunak musikaz betetze aldera egin zen joan den hilabetean Abendurock. Jon Antxustegi (Mutriku, 1986) Kraussk taldeko baxua eta MRK-ko kidea poz-pozik dago emaitzagaz, gainerako kideak bezala. Ondo joan da Abendurock, ezta? Bai, oso ondo joan da, eta oso gustura geratu gara emaitzagaz, taldeen mailari dagokionean eta publikoaren aldetik. Maila inoizkorik onena izan da, eta jendearen erantzuna ere [...]
-
Larraitz Ibaibarriaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kakatzan 2011, Aitor Agirre eta Iñigo Zabala: «Nahi dugu kanpotarrek ondo pasatzea, ze guk ondo pasatzen dugu» gunean duela 1 hilabete, 2 aste · Ikusi
Bodegakoa Aitor Agirre (Ondarroa, 1967) eta Oiloen koadrilakoa Iñigo Zabala (Ondarroa,1963). Alkar zirikatzen ondo pasatzen badute be, bista-bistakoa da alkarregaz egotea gustukoa dutela. Gauza bat argi daukate: Kakatzan behin egiten duenak, errepikatu egiten du. Zelan joan da proba? Iñigo Zabala. Sekulakoa izan da gaur (abenduak 31) zeuden baldintzekin inork minik ez hartzea. Aitor Agirre. Batek hartu du buelta. [...] -
Larraitz Ibaibarriaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Ostiralak Debegesan’ jardunaldiek jarraipena edukiko dute 2012an gunean duela 2 hilabete · Ikusi
Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak profesionalei zuzendutako jardunaldiak antolatzen jarraituko du 2012 urtean, Ostiralak Debegesan izeneko ekimenaren baitan. Hartara, datorren urtarriletik aurrera eskainiko diren jardunaldien egutegia prestatzen ari dira egunotan. 2011 urteak emaitzak onak utzi ditu garapen agentziak jakitera eman duenez: Debegesak 23 jardunaldi antolatu ditu, eta 465 lagunek hartu dute parte guztira. Saioz saio,
-
Larraitz Ibaibarriaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Lehengo eta oraingo Ondarroa, 108 orritan gunean duela 2 hilabete · Ikusi
Hondarroa 2011 urtekaria kalean dago. Kofradia Zaharrean egin zuen aurkezpena OHZk herenegun arratsaldean, aldizkarian parte hartu dutenen aurrean. OHZko Mari Kruz Lekunberri eta Naiara Arrizabalagak emon zieten ikus-entzuleei edukiaren barri. Aurten, historiari lotutako gaiez gain, herrian orain momentuan beharrean dauden talde eta elkarteei eskaini die urtekariak tartea. Tarte zabala. Hori igarria da lehen begiradan. Arina, [...]
-
Larraitz Ibaibarriaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Munitibarko Udalak Pakistanen gaineko erakusketa eta hitzaldi gidatua antolatu ditu gunean duela 2 hilabete · Ikusi
Munitibarko Euskara Zerbitzuak bultzatuta, Felix Baltistan Fundazioaren hitzaldi gidatua egingo da udaletxeko hirugarren solairuan abenduaren 29an, 19:30ean. «Egunotan berton ikus daiteke Pakistani buruzko erakusketa, baina oraingoan, bisita gidatu bat proposatzen diegu entzule eta parte hartzaile guztiei», azaldu du Udal Euskara Zerbitzuak. Bisita gidatuan Felix Baltistan Fundazioak Karakorumeko Hushe bailaran egiten duen beharra egongo da entzungai,
-
Larraitz Ibaibarriaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mutriku-Sasiolako proiektua defendatzea eskatu dio EAJk Bilduri gunean duela 2 hilabete · Ikusi
Mutriku-Sasiola errepidearen gaineko parte hartze prozesua zabaltzeko, eta horretarako, herri partaidetzari buruzko uztailaren 8ko 1/2010 foru arauak tokiko erakundeei ematen dien ahalmenak erabiltzeko eskatu dio Udalari Mutrikuko EAJk mozioan. Egueneko udalbatzarrean eztabaidatuko den mozioan – osoko bilkura 19:00etan izango da– Mutriku-Sasiola proiektua bultzatzen eta egiten jarraitzeko eskatuko dio EAJk Foru Aldundiari, «azken hogei urteetan egindako
-
Larraitz Ibaibarriaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bi urteko behin-behineko espetxealdia ezarri die Fiskaltzak Bedialauneta, Alkorta, Martin eta Badiolari
gunean duela 2 hilabete · IkusiZunbeltz Bedialauneta, Urtza Alkorta, Asier Badiola eta Igor Martin preso politikoei beste bi urteko behin-behineko espetxealdia ezarri die Fiskaltzak, legea muturreraino eroanaz.
Atzo goizean emon zieten jakitera erabakia presoei eta euren abokatuari Espainiako Entzutegi Nazionalean (Madril). -
Larraitz Ibaibarriaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Otsailaren 3a orduko emon behar da izena Ibaiondoko aparkalekuen zerrendetan gunean duela 2 hilabete · Ikusi
Ibaiondoko aparkalekuan lekua lortzeko zerrendak zabaldu ditu Udalak, horiek eskuratzeko dagoen interesa ezagutzea helburu. Aparkalekua eskuratu nahi dutenek otsailaren 3a baino lehen emon beharko dute izena Alamedako udal bulegoetan. Gaia aztertu ostean, Astilleruko aparkalekuaren erabilera eredua egokia dela iritzi du Udalak, eta eredu bera ezartzea erabaki du horrenbestez: 30 urterako lagapena edukiko dute, 12.000 euroko
-
Larraitz Ibaibarriaga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kortazar, Illarramendi eta Romero omentzea erabaki du Udal Kirol Batzordeak gunean duela 2 hilabete, 1 aste · Ikusi
Kirol Batzordeak atzo izandako bileran erabaki zuen biharko Gipuzkoako Zesta punta Txapelketako finalen aurretik, herriko hiru kirolariri omenaldia egitea. Oihana Kortazarri mendi lasterkaria, Asier Illarramendi Realeko futbolaria eta Igor Romero Caja Rulareko txirrindulariaizango dira omenduak. Omenaldian bertan, Oihana Kortazar da egotekoa, Igor Romero eta Asier Illarramendi euren taldeekin kanpoan egongo dira eta. Hortaz, Kortazarrri merezitako aitortza egingo zaio [...]
- Gehiago kargatu

