Itzea Urkizu @itzeaurkizu ?

Aktibo duela 2 aste, 6 egunak
"Helduei plazako dantzak irakasteko helburuz, ikastaroa antolatu du Tolosako Udaberri dantza taldeak http://bit.ly/odR4Gz" · Ikusi
  • Itzea Urkizu-(e)k beste sarrera bat idatzi du Nikaraguako emakumeen aldeko merkatu txikia antolatu dute zortzigarrenez amaroztarrek gunean   duela 2 aste, 5 egunak · Ikusi

    Zortzigarren urtez, Amarozko auzo elkarteak merkatu txikia antolatu du Nikaraguako emakume zentro baten alde. Hain zuzen Xochilt Acalt du izena emakumeen zentroak, eta Malpaisillo herrian dago; herrialde hartako eremurik behartsuenetakoa da hau. Xochilt Acalt zentroak, emakume gazte, heldu nahiz zaharrak aritzen dira hezten. Alfabetatzearekin hasten dira, eta zentrotik pasatako hainbat emakume unibertsitatera ere heldu direla

  • Itzea Urkizu-(e)k beste sarrera bat idatzi du Elena Cal hil zuen gizona ‘persona non grata’ izendatzeko eskatuko dute gunean   duela 2 aste, 5 egunak · Ikusi

    Pablo Jorge Simao, 2010eko urtarrilean Elena Cal labankadaz erail zuen gizona, persona non grata izendatzeko eskatuko dute udalean mozio baten bidez, Tolosako Bilgune Feministak eta Berdinbide elkarteak. Pablo Jorge Simaori hasieratik egotzi zioten hilketa, eta espetxera bidali zuten. Epaiketa, ordea, ez zen urte eta erdi beranduagora arte egin; fiskalak hamalau urteko espetxe zigorra eskatu zuen

  • Itzea Urkizu-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gutuna: “8 urte Zuhaitz Eguna antolatzen!” gunean   duela 2 aste, 5 egunak · Ikusi

    Jadanik Gabonak ahaztuta dauzkagu, hurrengo helmuga Inauteriak dira, eta horrela urtea aurrera doa, etapak gainditzen. Baina 2012an Inauterietan murgildu baino lehenago urtero errepikatzen den beste zita garrantzitsu bat dugu: Zuhaitz Eguna. Tolosan otsailaren 4an ospatuko dugu, zuhaitz eta landareen azoka bereziarekin batera. Festa honetan pertsonaia berbera izaten da beti, omenaldia jasotzen duena: zuhaitza. Honetan ez

  • Itzea Urkizu-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gutuna: “Pausoka” gunean   duela 2 aste, 6 egunak · Ikusi

    Egun, historiaren irudi nahiko nahasia daukagu. Historiaz mintzatzen den edozein liburu hartuta uler dezakegu hori. Normalean, Historia idazterakoan gertakizun handiak jasotzen dira: gudak eta gerrateak, itunak, erakunde desberdinen sorrerak… Oso gutxitan idazten da historiaren beste gertakizunei buruz, gertakizun txikiei buruz. Adituen arabera, gure oroimen kolektiboa gordetzerakoan beharrezkoak dira beste metodologia eta paradigma batzuk. Garrantzitsua da,

  • Itzea Urkizu-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gutuna: “Pausoka” gunean   duela 2 aste, 6 egunak · Ikusi

    Egun, historiaren irudi nahiko nahasia daukagu. Historiaz mintzatzen den edozein liburu hartuta uler dezakegu hori. Normalean, Historia idazterakoan gertakizun handiak jasotzen dira: gudak eta gerrateak, itunak, erakunde desberdinen sorrerak… Oso gutxitan idazten da historiaren beste gertakizunei buruz, gertakizun txikiei buruz. Adituen arabera, gure oroimen kolektiboa gordetzerakoan beharrezkoak dira beste metodologia eta paradigma batzuk. Garrantzitsua da,

  • Itzea Urkizu-(e)k beste sarrera bat idatzi du Linazasoro: «Letek eta biok malenkonia eta ironia elkarbanatzen genuen» gunean   duela 2 aste, 6 egunak · Ikusi

    Karlos Linazasoro tolosarrak irabazi du, Gipuzkoako Foru Aldundiak iaz sortu zuen Xabier Lete Poesia Sariaren lehenengo sariketa, Ezer gehiago behar gabe lanagatik. Nazioarteko I. Xabier Lete Poesia Sariko epaimahaia Igor Estankonak, Joserra Garziak, Tere Irastorzak, Jose Angel Irigarayk eta Lourdes Otaegik osatu dute, eta Linazasororen lana beste 22 lanen artean aukeratua izan da, saria jasotzeko. [...]

  • Itzea Urkizu-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gaurko txupinazoarekin hasiko dira San Blas jaiak gunean   duela 2 aste, 6 egunak · Ikusi

    Ostiralean San Blas eguna ospatuko dute auzoko baselizan, baina gaur iluntzean hasiko dira jaiak. 18:00etan txupinazoa egingo dute, eta jarraian disko festa izango da. San Blas jaietako egunik nabarmenena, ordea, bihar izango da. 11:00etan meza nagusia egingo dute, eta hain tradiziozkoa den bertako produktuen bedeinkatzea egingo dute. 12:30ean, berriz, eta eguraldiak laguntzen badie, toka lehiaketa

  • Itzea Urkizu-(e)k beste sarrera bat idatzi du Lapurretak izan dira Tolosan asteartetik asteazkenerako gauean gunean   duela 2 aste, 6 egunak · Ikusi

    Asteartetik asteazkenerako gauean hiru lapurreta izan ziren Tolosan, horietako bat Tolosaldeko eta Leitzaldeko  Hitzako egoitzan. Egunkarian sartzeko ateko kristala puskatu zuten. Iturri ofizialek esandakoaren arabera, hala ere, ez zen lapurreta bakarra izan, izan ere, beste bi tokitan ere lapurtu dute; Berazubiko estadioan, eta Zabalarreta parkeko behealde batean. Hiruetan ateko kristala puskatuta sartu ziren lapurtzera. Ertzaintzak,

  • Itzea Urkizu-(e)k beste sarrera bat idatzi du Norvegiarren parkean 17 magnolia landatuko dituzte Zuhaitz eguna dela eta gunean   duela 2 aste, 6 egunak · Ikusi

    Iurre auzoko Norvegiarren parkea izango da aurtengo Zuhaitz eguneko guneetako bat; lore horidun 17 magnolia landatuko dituzte larunbat goizean. Horrez gain, urteroko azoka berezia izango da Trianguloa plazan. 08:00etan lehenengo postuak jartzen hasiko dira, eta eguerdiko 14:00ak bitarte izango da, zuhaitzak, zuhaixkak, bonsaiak nahiz landareak ikusteko aukera. Iaz bezala, landare ekologikoak ere eskuragarri izango dira

  • Itzea Urkizu-(e)k beste sarrera bat idatzi du Karlos Linazasorok Nazioarteko I. Xabier Lete Poesia Saria irabazi du gunean   duela 3 aste · Ikusi

    Gipuzkoako Foru Aldundiak iaz sortu zuen Xabier Lete poesia saria, eta Karlos Linazasoro tolosarrak irabazi du lehenengo sariketa hau, Ezer gehiago behar gabe lanagatik. Nazioarteko I. Xabier Lete Poesia Sariko epaimahaia Igor Estankonak, Joserra Garziak, Tere Irastorzak, Jose Angel Irigarayk eta Lourdes Otaegik osatu dute, eta Linazasororen lana beste 22 lanen artean aukeratua izan da, [...]

  • Itzea Urkizu-(e)k beste sarrera bat idatzi du Biharko txupinazoarekin hasiko dira Tolosako San Blas auzoko jaiak gunean   duela 3 aste · Ikusi

    Ostiralean San Blas eguna ospatuko dute auzoko baselizan, baina bihar iluntzean hasiko dira jaiak. 18:00etan txupinazoa egingo dute, eta jarraian disko festa izango da. San Blas jaien egun garrantzitsuena, ordea, ostirala izango da. 11:00etan meza nagusia egingo dute, eta hain tradiziozkoa den bertako produktuak bedeinkatu dituzte. 12:30ean, berriz, Toka lehiaketa izango da, bai auzotarrentzat, eta

  • Itzea Urkizu-(e)k beste sarrera bat idatzi du Astelehenean hasiko da Hirukideko Bake Astea, Ghandiren heriotzaren urtemuga probestuz gunean   duela 3 aste, 5 egunak · Ikusi

    Bake Astea ospatuko dute, datorren astean, Hirukide ikastetxean. Aurreko urteetan bezala, asteleheneko jarduerari eman diote garrantzia; eskolarteko bakearen eta biolentziaren aurkako eguna ospatuko dute, Ghandiren heriotzaren urtemuga probestuz. Trianguloa plazan bilduko dira Lehen Hezkuntzako 3. mailatik gorako ikasle eta irakasle guztiak: “Gure eguneroko bizitzan biolentziarik ez dugula nahi adieraziko dugu eta mundu guztian zehar desio

  • Itzea Urkizu-(e)k beste sarrera bat idatzi du Astelehenean hasiko da Hirukideko Bake Astea, Ghandiren heriotzaren urtemuga probestuz gunean   duela 3 aste, 5 egunak · Ikusi

    Bake Astea ospatuko dute, datorren astean, Hirukide ikastetxean. Aurreko urteetan bezala, asteleheneko jarduerari eman diote garrantzia; eskolarteko bakearen eta biolentziaren aurkako eguna ospatuko dute, Ghandiren heriotzaren urtemuga probestuz. Trianguloa plazan bilduko dira Lehen Hezkuntzako 3. mailatik gorako ikasle eta irakasle guztiak: “Gure eguneroko bizitzan biolentziarik ez dugula nahi adieraziko dugu eta mundu guztian zehar desio [...]

  • Koadro txikia Lodosako (Nafarroa) Ibaialde ikastolaren  egoera ekonomiko larria dela eta, Laskorain ikastolako ikasleek giza-katea egin zuten atzo, elkartasun egunaren barruan, eta hala nabarmendu zuen Beñat Azaldegi ikasleak:  «denon hondarrarekin sekulako hondartza egin daiteke». Lehen Hezkuntzako 3.mailatik Batxilergo 2.mailara bitarteko neska-mutil guztiek parte hartu zuten ekimenean, eta lepoan zapi gorria jantzi zuten, sinbolo moduan. Elkartasun egunaren [...]

  • Itzea Urkizu-(e)k beste sarrera bat idatzi du Tolosan bi lagun deitu dituzte deklaratzera ume lapurtuen auzia dela eta gunean   duela 3 aste, 5 egunak · Ikusi

    Tolosako epaitegiko epaile batek, bi lagun deitu ditu lekuko moduan deklaratzera, Tolosako osasun zentro batean ustez gertatutako ume lapurtuen kasu bat argitze aldera. Deklaratzera deitu dituztenetako bat medikua da, eta bestea, berriz, emagina.
    Otsaileko lehen hamabostaldian egin beharko dituzte euren adierazpenak, Tolosako epaitegian.

  • Itzea Urkizu-(e)k beste sarrera bat idatzi du Urteko museo europarra izateko izendapena jaso du Topic-ek gunean   duela 3 aste, 5 egunak · Ikusi

    Tolosako txotxongiloen nazioarteko zentroak, Topic-ek, 2012. urteko Museo Europarra izateko izendapena jaso berri du. Epaimahaiaren erabakia datorren maiatzean jakinaraziko dute, Portugalen.
    2011. urtean, Topic-ek 14.000 bisitari baino gehiago jaso zituen, eta Colorinen erakusketa aipagarrienetakoa izan da. Zentroak antolatutako tailer eta ikastaroek ere harrera ona izan dutela diote.

  • Koadro txikia Lodosako Ibaialde ikastolaren egoera ekonomiko larria dela eta, elkartasun eguna antolatu dute Laskorain ikastolan. Goizeko 10ak aldera, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik Batxilergo 2. mailara arteko neska-mutilek giza-katea osatu dute Usabaletik Sakramentinoetara, eta jarraian, Batxilergo 1. mailako ikasleek txistorra bokadiloak salgai jarri dituzte; era berean, dantza ikuskizuna eta bestelako jarduera antolatu dituzte goizerako. Arratsaldean, berriz, [...]

  • Itzea Urkizu-(e)k beste sarrera bat idatzi du Migel Zeberio: «Herrikideek egiten duzun lanari oniritzia ematea bezalakorik ez dago» gunean   duela 3 aste, 6 egunak · Ikusi

    Koadro txikia Migel Zeberiok (Tolosa, 1966) hamasei urte daramatza Et Incarnatus orkestran zuzendari lanetan. Bihar, Euskal Herriko hainbat txokotako musikariekin batera ariko dira Leidorreko oholtzan, Baigorriko gaiteroekin, Eñaut Elorrietarekin, Amaren Alabak taldearekin eta Lask Abesbatzarekin batera prestatu baitute kontzertua. Gainera, eskualdeko musikari eta dantzariak ere ariko dira; horren adibide dira, Itsaso Etxebeste, Jon Arruebarrena, Antton Telleria, [...]

  • Koadro txikia Et Incarnatus orkestrako zuzendaria da Migel Zeberio (Tolosa, 1966), eta datorren ostiralean, Leidorreko oholtza gainean ariko dira, Eñaut Elorrieta, Baigorriko Gaiteroak, Amaren Alabak, eta Lask abesbatza lagun dituztela. Elkarlanean sortutako emanaldi honen inguruan aritu da Tolosaldeko eta Leitzaldeko HITZA egunkariarekin. Biharko elkarrizketaren aurrerapena, jarraian. Zer ikusiko dute ostiralean Leidorrera bertaratzen direnek? Buf! Ba denetatik, gauza [...]

  • Itzea Urkizu-(e)k beste sarrera bat idatzi du Asuncion klinikak 4.046.403 euroko zorra duela salatu du TOPAk gunean   duela 4 aste · Ikusi

    Koadro txikia Asuncion klinika kudeatzen duen INVIZA enpresak, 2010ean 4.046.403 euroko zorra zuela salatu zuen Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde koordinakundeak, pasa den larunbatean Tolosako udaletxeko batzar aretoan antolatu zuten bilera irekian. Aretoa bete zuen bileran, Javi Arana medikua, Cristina Pelaez denbora bankuko kidea eta Mari Mujia LABeko arduraduna izan ziren hizlariak, eta hasieratik argi utzi nahi [...]

  • Gehiago kargatu