Iker Aranburu @ikeraranburu ?
Aktibo duela 5 ordu, 38 minutu-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 egun, 8 ordu · Ikusi
Atzo langabeei Laponiara joateko gonbidapena egin zien Jose Luis Feito CEOEko burukideak, eta gaur okurrentziarekin jarraitzen du. ”Bizarzuri han jaio zen, leku polita da eta oso ongi ordaintzen dituzte sasoiko lan batzuk”. Ez du uste, ordea, asko joango direnik, bere esanetan langabeen %80ak edo ezezkoa esaten diolako ”bere auzotik kanpora eskaintzen zaizkien lanei”. Sindikatuak eta [...]
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 2 egunak, 5 ordu · Ikusi
PPren gobernuaren lan erreformaren gordintasunak aukera eman dio PSOEri bere iragan gertuko ’bekatuak’ lurperatu eta dekretuaren oposizioaren lehen lerroan jartzeko. Jaurlaritza grebaren ”laguna” zela esan zuen ostiralean Pastorrek, eta orain Txarli Prietok nahi du lan erreformari buruzko erreferenduma egitea. Ez gara hasiko azken urteotako hemerotekak begiratzen…
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 aste, 1 egun · Ikusi
Bihar Jakes Goikoetxeak Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiari egindako elkarrizketa kaleratuko du Berriak; etzi, berriz, Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiari egindakoa. Gehiengo sindikalaren haustura zen hasiera batean gai nagusia, baina lan erreformari eman beharreko erantzunaz ere zabal aritu dira bata zein bestea. Igandeko Egitura gehigarrian, berriz, patronalari emango diogu hitza, Eduardo Zubiarre Adegiko presidenteari hain [...]
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 aste, 1 egun · Ikusi
Ez dirudi euroguneak bihar onartuko duenik Greziari bigarren erreskatea ematea. Biharko deituta zegoen goi bileraren ordez telekonferentziaren bidez hitz egingo dute finantza ministroek. ”Paper batzuk falta dira”, argudiatu du Jean Claude Juncker bileraren antolatzaileak.
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 2 aste, 1 egun · Ikusi
Espainiako Gobernuak eskatzen dituen erreserbak dagoeneko bete egiten dituela iragarri du Kutxabankek, CNMVri igorritako ohar baten bidez (http://bit.ly/AcnhAm). 3.100 milioi euroko erreserba edo zuzkidurak ditu BBK, Kutxa eta Vitalen bankuak: zalantzazko aktiboen %52 estalita ditu eta besteen %11 ere. Kapital eskaerak ere aise gainditzen dituela dio. Beste finantza erakundeek, ordea, diru gehiago baztertu beharko dute [...]
-
Iker Aranburu-(e)k ekintzan beste iruzkin bat bidali du: duela 2 aste, 2 egunak · Ikusi
Kolonialismoaren logika jarraitzen du Londresek, Gibraltarren bezalaxe. Malvinei autodeterminazio eskubidea aitortzen die, besteak beste, badakielako Erresuma Batuari lotuta jarraitu nahi dutela. Han bizi diren gehienak ingelesen eta
eskoziar kolonoen ondorengoak dira. Uharteak hutsik zeuden europarrak iritsi aurretik.Honi erantzunez: - Joseba Casillas-(e)k Eskoziako erreferenduma gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: Ez zaizue bitxia iruditzen Inglaterraren jokaera? Irlanda eta Eskoziaren autodeterminazio eskubidea onartzen du, baina pikutan galduta dauden Malvinas irletara guda itsasontziak eta militarrez jantzitako printzea eta guzti bidaltzen dituzte, Inglaterrako zati banaezina direlakoan!!! Logikaren bat izan behar, baina nik ez dut ulertzen. · Ikusi -
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 2 aste, 2 egunak · Ikusi
Spanair joan da Loiuko aireportutik, baina Ryanair badator. Bihar Bizkaiko aireportuan izango da Michael O’Leary Ryanairreko presidentea, udatik aurrera eskaini behar dituzten hegaldien berri emateko. Miarritzen aritzen da Ryanair, eta aldi labur batez Forondan ere izan zen.
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 3 aste · Ikusi
Nafarroako Gobernuak ez du bere diru kontuak txukuntzeko estrategietan amore ematen. Miranda Ekonomia sailburuak iragarri du %1,2ko defizita izan zutela iaz, baina kopuru horretan ez du sartu Piriniotako Autobian egindako ehun milioiko gastua. Horrekin %1,7ko defizita izango luke, Estatuak baimendutako %1,3koaren gainetik. Kontua da iaz saiatu zela Nafarroa gastu hori bere kontuetatik ateratzen, eta Espainiako [...]
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 3 aste · Ikusi
Espainiako Gobernuak etzi jakinaraziko du zein baldintza bete beharko dituzten haren kontrolpean dauden finantza erakundeek. Aurreratzen ari diren informazioen arabera (http://bit.ly/zSwr4I), diru gehiago baztertu beharko dute etxegintzarekin lotutako balizko galerei aurre egiteko. Nahiko dirurik ez dutenei diru publiko gehiago utziko die. Bat-egite gehiago etorriko dira eta horietan erosle gisa ageri da Kutxabank. CANen Banca Civicari [...]
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 3 aste, 1 egun · Ikusi
Ahaztu subprime hipotekak, etxegintza basatiari emandako bultzada, arrisku neurrigabeak eta horrelakoak. Krisiaren errudunak bilatzen hasiz gero ez begiratu Santander bankuari, Emilio Botin haren buruaren arabera, ”ez baitu erru handirik”. Gauzak ongi omen ditu, beste batzuek ez bezala, ez duelako ”diru publikorik jaso”. Politikoak, ordea, horiek bai, salbuespenik gabe, krisiaren errudun: ”Errua duenari bota behar zaio, [...]
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 3 aste, 5 egunak · Ikusi
Spanair aire konpainia katalana ixtekotan dago. Qatar Airlinesek dirua jarriko ez zuela zabaldu bezain pronto Generalitateak iragarri du konpainia diruz laguntzeari utziko diola, eta horri gabe ezin dio eutsi. Euskal Herrian Loiuko aireportua soilik erabiltzen du, Bartzelonara, Madrilera eta Munichera joateko.
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 hilabete · Ikusi
Euskal Herrian diseinatu eta fabrikatuko den Hiriko auto elektrikoaren aurkezpena egingo dute gaur, Bruselan. Han izango dira proiektuaren bultzatzaileak, Arabako agintariak eta Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko lehendakaria. Lehen autoak Gasteizen dira ikustekoak, udazken honetan, eta 2013an hasiko da kate ekoizpena.
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 hilabete · Ikusi
Otsailaren 4ean manifestazioa egingo dute Bilbon, gizarte gastuen murrizketaren aurkako protesta egiteko. Antolatzaileen artean daude sindikatuak (ELA, LAB, CGT, ESK, Hiru eta EHNE), gizarte eskubideen aldeko elkarteak (Elkartzen, Besarkatuz-La Posada de los Abrazos, Argilan…) eta langabeen hainbat batzar.
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 hilabete · Ikusi
Aurrekontuak betetzen ez dituztenei zigor penalak ezartzeko aukera ”absurdoa” iruditu zaio Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariari. Neurri horren bidez Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak ”PP erdia kartzelera bidali nahi al du?”, galdetu du, ironikoki, Lopezek, ETBri eskainitako elkarrizketan. ”Bere alderdian bada udala 7.000 milioi euroko zuloarekin utzi duenik”, gogorarazi du. Seguraski Alberto Ruiz Gallardoni buruz [...]
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 hilabete · Ikusi
Nazioarteko Diru Funtsak 400.000 milioi euro inguru eskatu dizkie bere bazkideei, Europak datozen hilabeteotan izan ditzakeen finantzaketa arazoei aurre egiteko. Deia batik-bat Txinari eta gorabidean dauden beste estatuei egin die Christine Legardek, eurogunekoek jada agindu dutelako 150.000 milioi jarriko dituztela. Ez dirudi AEBek parte hartuko dutenik, hauteskunde giroan europarrei laguntzeak ez baitu boto askorik ematen.
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 hilabete, 1 aste · Ikusi
Nafarroa Espainiako erkidegoak baino hobeto dagoela esatean puztu egin ohi dira Iruñeko agintariek. Eta hori erakusteko, Yolanda Barcinak nabarmendu du Moody’s agentziak mehatxu egin duela hainbat erkidegoren eta foru diputazioen zorraren kalifikazioa bi puntu jaistearekin. ”Nafarroari, ordea, ez”. Konparaketa ona izango litzateke baldin eta Moody’sek Nafarroaren zorra kalifikatuko balu…Standard & Poor’sek egiten du.
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 hilabete, 1 aste · Ikusi
Lan merkatuaren erreforma Espainiako Gobernuak berak egingo duela dirudi. CCOO, UGT eta CEOEk denbora gehiago eskatu diote Madrili ados ez dauden puntuetan (kaleratzeen kostua, soldatak eta lanaldi partziala) akordioak lortzeko. Fatima Bañez Lan ministroak erantzun die ”aste hau” daukatela. Ezer gutxi, alegia.
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 hilabete, 1 aste · Ikusi
Gai nagusiei buruz ez, baina honako gaiei buruz akordioa lortu dute CCOOk, UGTk eta CEOEk: aldez aurreko erretiroak, gatazkak epaitegietatik kanpo konpontzeko sistemak, lan absentismoa, mutualitatea, lanbide heziketa eta jai egunak.
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 hilabete, 1 aste · Ikusi
CCOO eta UGT sindikatuek eta CEOE patronalak denbora gehiago eskatu diote Espainiako Gobernuari lan merkatuaren erreforma negoziatzeko. Soldatei, lanaldi partzialeko kontratazioari eta kaleratzeei buruz artean adostasunik ez dutela diote. Gai garrantzitsuenei buruz, alegia. Ikusiko da zer erantzuten duen Madrilen gobernuak. Gaur bertan, Efe agentziari eskainitako elkarrizketan, Rajoyk ohartarazi die akordiorik ez badago berak onartuko duela [...]
-
Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 hilabete, 2 aste · Ikusi
Bilduta dago uneotan Espainiako Gobernua. Uste denez, enpresa eta erakunde publikoen murrizketa du hizpide nagusia. Baina badu beste proiektu bat esku artean, agian martxora arte onartuko ez duena: bere buruari eskumena ematea autonomia erkidegoen aurrekontuak gainbegiratzeko eta beharrezkoa bada, atzera botatzeko. EBk estatukideekin egin nahi duena, baina Espainiara eramanda. Kolpe handia da erkidegoen finantza autonomientzat. [...]
- Gehiago kargatu

