Ibarraldeko Hitza @ibarraldea ?

Aktibo duela 1 aste
  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hobariak eta salbuespenak izango dira udalaren hainbat tasatan gunean   duela 3 egunak, 15 ordu · Ikusi

    Ibarrako Udalak adierazi duenez, hobariak eta kenketak izango dira udaleko hainbat tasa eta zergetan familia ugarientzako edota lanbidearteko gutxieneko soldata baino gutxiagoko diru sarrerak dituztenentzako. 2012. urterako indarrean dagoen lanbidearteko gutxieneko soldata (641,40 euro) baino gutxiagoko diru sarrerak egiaztatzen dituzten pertsonak, esaterako, salbuetsita daude zabor bilketagatiko tasa ordaintzetik, eta uraren kontsumoagatiko eta estolderia erabiltzeagatiko tasan

  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Xabi Fernandez, zazpitik bost gunean   duela 3 egunak, 19 ordu · Ikusi

    Koadro txikia Volvo Ocean Race estropadan Xabi Fernandezen ontziak bosgarren garaipena lortu du Txinako uretan. Guztira zazpi etapa jokatu dira, eta Telefonicak bost irabazi ditu. Sailkapen nagusian lehen postuan aurkitzen dira, sendo, 114 puntutatik 111 eskuratuta. Laugarren etapa luzea, tartean laburrak jokatzen baitira, bihar hasiko da. Sanyatik (Txina) abiatuko dira, Aucklandera (Zeelanda Berria) iristeko asmoz. Horretarako, [...]

  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bost milioi euroko aurrekontua onartu du Ibarrako Udalbatzak gunean   duela 1 aste · Ikusi

    Koadro txikia Atzo eginiko osoko bilkuran 2012. urterako aurrekontua onartu zen Bilduko zinegotzien aldeko bozkekin. 5.086.000 euroko aurrekontua izango du, bada, Udalak, pasa den urtean baino 500.000 euro gutxiago. 2010eko datuei erreparatuz gero, berriz, 6.961.500 euroko aurrekontua zuen Udalak urte hartan. Bi urtetan ia bi milioi murriztu da, beraz, aurrekontu orokorra.   Inbertsioetara bideratutako gastua da [...]

  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Erosteagatik sarituak gunean   duela 1 aste, 1 egun · Ikusi

    Koadro txikia Iragan astean egin zuten Ibarrako merkatarien elkarteko Gabonetako zozketaren sarin banaketa. Hiru sari zozketatu dira: 300 euro,  200 euro eta 100 euroko txekeak elkarteko dendetan erosteko. 200 euroko txekearen irabazlea agertu ez denez saria eman gabe geratu da. Manoli Berasategi (300 euro) eta Gema Jauregi (100 euro), biak ibartarrak, lortu dituzte beste bi txekeak. [...]

  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal Herria Eguna antolatzeko batzarra gunean   duela 1 aste, 1 egun · Ikusi

    Algortan irailean egingo duten Euskal Herria Eguna antolatzeko bilera izango da martxoaren 10ean. Bilera honetara senidetuta dauden Ibarrako, Lizarrako eta Algortako  elkarteak eta herritarrak daude deituta. Goizean batzarra egingo dute, eta ondoren, Hernanin bazkalduko dute sagardotegian. Parte hartzeko Subegin eman beharko da izena.

  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Aingirak eta angulak gunean   duela 1 aste, 2 egunak · Ikusi

    Jon Ander Galarraga Biologoa Nahiz eta arrain itxurarik ez izan, arrain bat da; nahiz eta bere kumeak erreketan harrapatzen ditugun, itsasoan jaiotzen da; eta nahiz eta bere kumeen kiloa mila eurotik gora ordaintzen den, urtero ederki saltzen da… Benetan animalia xelebrea dugu gure aingira eta bere kumetxoa: angula. Behin jan ditut angulak, gaztea nintzela, beraien [...]

  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Manipulados del Araxes lantegiko langileen egoera salatu dute ELAk eta LABek gunean   duela 1 aste, 2 egunak · Ikusi

    Koadro txikia Lizartzako Manipulados del Araxes lantegiko zuzendaritzak bost langile kaleratzeko erabakia hartu du, eta «hori eta langileen egungo egoera orokorra salatzeko» ELA eta LAB sindikatuek deituta elkarretaratzea egin dute Tolosako Trianguloan. Bi sindikatuek adierazitakoaren arabera, Lizartzako lantegiak dituen 14 langiletik 5 kaleratzeko erabakia hartu du zuzendaritzak.  «Azken hamabost hilabeteetan lan erregulazio txostena aurkeztuta, egoera honetan [...]

  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gutxigatik irabazi du partida Mikel Goñik gunean   duela 1 aste, 2 egunak · Ikusi

    Larunbatean Mikel Goñi pilotari Nafarrak pilota partida jokatu zuen Ibarrako pilotalekuan. Iñaki Errazkin eta Julen Urruzola bikotearen aurka aritu zen nor baino nor, eta 22. tantora iristea lortu zuen. Tolosaldeko bikoteak 21 tanto egin zituen.

    Pilotalekua bete egin zen hiru pilotarien arteko lehia ikusteko.

  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kaleak alaituz inauterietan dabiltza, Berastegin eta Lizartzan gunean   duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi

    Berastegi eta Lizartzara iritsi dira inauteriak. Tolosakoei aurre hartuta, dagoeneko mozorroak atera dituzte kalera. Berastegin, txikienek mozorroak jantzi eta dantza emanaldia egin dute. Ondoren, txokolate beroa hartu dute. 19:00etatik aurrera triki-poteoa, eta eguna bukatzeko afaria izango dute. Lizartzan goizean goiz hasi dira baserri eta kaleak girotzen. Gorputza mugituz, hotzari aurre egin diote. Besteak beste, bazkaria

  • ELA eta LAB sindikatuek Lizartzako Manipulados del Araxes enpresako zuzendaritzak 14 langiletik 5 kaleratzeko erabakia hartu duela salatu dute, 15 hilabete EREan egon ostean. “Gainontzeko langileek EREan jarraituko dute zuzendaritzaren asmoak betetzen badira”, esan dute sindikatuek. Manipulados del Araxes urte luzeetan grafikagintzara dedikatu den enpresa da. “Urte oparoak izan direnean irabazi horiek ez dira bertako

  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udalak aurrekontuak aurkeztuko ditu jendaurrean astelehenean gunean   duela 1 aste, 5 egunak · Ikusi

    Ibarrako Udalak jakinarazi duenez, 2012ko aurrekontuak onartu aurretik, herritarren aurrean aurkeztu nahi ditu. Astelehenean, hilak 13, egingo dute, 19:30etik aurrera, udaletxeko pleno aretoan. Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu bileran parte hartzera. Bertan aurrekontuen inguruko informazioa azalduko dute eta herritarrek dituzten zalantzak edo kezkak argitzen eta erantzuten saiatuko direla esan dute.

  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal presoekiko jazarpenarekin amaitzeko eskatu dute gunean   duela 1 aste, 6 egunak · Ikusi

    Euskal presoen eskubideen alde lan egiten duen Ibarrako taldeak Frantziako Poitiers-Vivonneko kartzelara joateko deia egin du. Herritar talde batek antolatu du irteera bertan dauden euskal presoei, tartean Ibarrako Maite Aranalderi, elkartasuna azaltzeko, eta era berean, bizi duten egoera salatzeko. Izan ere, beste hainbat debekurekin batera, bisita bikoitzak egiteko aukera kendu diete, eta beraz, senitarteko eta

  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Inauteriak izango dituzte Berastegin eta Lizartzan, asteburu honetan gunean   duela 2 aste · Ikusi

    Koadro txikia Leitzakoak izan ziren goiztiarrenak, eta euren lekukoa aresoarrek hartu zuten. Orain, Berastegi eta Lizartzaren txanda heldu da. Tolosan Inauteriak gertu direla iragartzen duten kaldereroak ospatuko dituzten bitartean, berastegiarrak eta lizartzarrak mozorroen festan murgilduko dira asteburuan. Lizartzan, dena den, iragan asteburuan ere izan zen zer ospatua. Izan ere, inauterien hasieraz ohartarazten duen diana etzi entzungo [...]

  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udal gehienetan egin dute bat biharko lanuztearekin gunean   duela 2 aste · Ikusi

    ELA, LAB, eta STEE/EILAS sindikatuek sektore publikoko 100.000 langile lau orduko lanuztera deitu dituzte biharko, Euskal Autonomia Erkidegoan, sektore publikoan egiten ari diren murrizketen aurka egiteko. Bada, eskualdean ere eragina izango du deialdiak, hainbat udal edota ikastetxetan bat egin baitute deialdiarekin. Lau orduko lanuztea 11:00etatik 18:00etara bitarteko ordutegian egingo da, sektore bakoitzean lan txanden arabera.

  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bukaera polita eman diote XII. kultur asteari gunean   duela 2 aste, 1 egun · Ikusi

    Koadro txikia Asteburuan bukatu zen Uzturpe ikastolaren kultur astea, ekitaldi ugarirekin. Larunbatean, Jokuak eta jolasak tailerrari amaiera emateaz gain, haur festa egin zuten. Etxeko txikienek ederki gozatu zuten puzgarrietan, eta gurasoek prestaturiko txokolate goxoa ere dastatu zuten. Festari Alurr dantza taldeko gaztetxoek eman zioten amaiera. Ordubeteko emanaldian dantzariek «dakiten guztia» erakutsi zuten, «antolaketa eta trebetasun handiz», [...]

  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udalak Ibarrako sokatira taldea zoriondu du gunean   duela 2 aste, 1 egun · Ikusi

    Ibarrako sokatira taldea zoriondu du Ibarrako Udalak Euskal Herriko Txapelketa irabazi izanagatik: «Ez da nolanahiko garaipena, lan handia egiten ari zarete eta hori fruituak ematen ari da. Segi horrela zuen lanean eta Munduko Txapelketan emaitza onak lortu».

  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Erlo mendia ezagutzeko aukera dute ibartarrek larunbatean gunean   duela 2 aste, 1 egun · Ikusi

    Azkoitia inguruan dagoen Erlo mendia ezagutu ahalko da larunbat honetan, hilaren 11n, Haitzetan Raju eta Ibarrako Bai Euskal Herriari ekimenaren bidez. Izan ere, egun pasa antolatu dute mendi honetara, eta animatzen den orok izango du parte hartzeko aukera. 08:30ean irtengo dira Ibarrako plazatik, eta antolatzaileen esanetan, ura eta ogitartekoa baino ez du eman beharko norberak.

  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Xabi Fernandezen ontziak hirugarren etapa lehen postuan amaitu du gunean   duela 2 aste, 1 egun · Ikusi

    Koadro txikia Volvo Ocean Race lasterketaren hirugarren etapa Txinan amaitu zen iragan larunbatean. Xabi Fernandez ibartarraren ontziak, Telefonicak, lehen postua lortu zuen 12 eguneko ibilaldiaren ostean. Etapa oso parekatua izan zen, izan ere, bigarren iritsi zen Groupama ontzia bi ordu baino gutxiagora helmugaratu zen. Xabi Fernandezek Trimmer lanak egiten ditu Telefonican, eta Txinan oina jarri orduko [...]

  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ibarrak irabazi du Euskal Herriko Sokatira Txapelketa gunean   duela 2 aste, 2 egunak · Ikusi

    Ibarrak Goma Gaineko Euskal Herriko Sokatira Txapelketaren finala irabazi du Durangon, 640 kilotan.

  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hasi da festa Lizartzan gunean   duela 2 aste, 4 egunak · Ikusi

    Ekin diete inauteriei Lizartzan. Duela urte asko jazotako gertakari bat gogoratuz hasten dituzte jaiak urtero. Txekor bat jokoan jarri zuten musean, eta antza tranpa egin zuten jabeen aurkakoek. Eztabaidari irtenbidea emate aldera, epaileak txekorra herri osoarentzat banatzea erabaki zuen, txekor jate batean. Pasadizo horixe da, hain zuzen eguerdian egin duten antzerkian irudikatzen dutena. Antzerkiaren

  • Gehiago kargatu