Gurutze Izagirre @gurutze ?
Aktibo duela 2 ordu, 26 minutu-
Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 2 ordu, 23 minutu · Ikusi
Hondakinak atez ate biltzeko sistema hedatuko dute Gipuzkoan. Azaleko gai nagusia biharko Berrian. Zubietako errauste planta eraikitzearen aldekoek gero eta zailagoa dute justifikazioa. Udaberriko literatur uztaren aurrerapena ere ekarriko dugu azalera. Ramon Saizarbitoriaren ’Martutene’ eleberria, besteren artean.
-
Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 5 egunak, 2 ordu · Ikusi
Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak behar zuen txartela eman dio Madrilgo gobernuari Garoñaren jarduna 2019ra arte luzatzeko. Gai horrekin goaz azalean, bihar. Koldo Izagirrek azken nobelaren nondik norakoak, nolakoak eta zergatiak ere azaldu dizkigu elkarrizketa batean. Biharko alean jasoko dugu hori ere.
-
Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 6 egunak, 2 ordu · Ikusi
Eta grebarekin hirugarrengoz…baina oraingoan deialdiarekin irekiko dugu. Bi sindikatu nagusietako buruek aurreko egunetan horretan lanean ari zirela iragarri ostean, gaur jakin da noizko deituko duten greba orokorra. Azaleko gai nagusia horixe. Eta haur lapurtuen auzia ere ekarriko dugu azalera. Eusko Legebiltzarraren laguntza izango du elkarteak, eta batzorde bat osatuko dute. Nafarroako haur lapurtuen elkarteko egoera [...]
-
Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 aste · Ikusi
Testuinguru ekonomikoari erantzun beharraz dihardu Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak, LABekiko harremanak eta beste, zabal, Jakes Goikoetxeak egindako elkarrizketan. Biharko azaleko gai nagusia izango da. Emakume artistak artearen munduan badirela erakusteko egiten ari diren lana ere jaso dugu azalean. Erdiz erdiko gaia da.
-
Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 aste, 1 egun · Ikusi
Ainhoa Etxaideri egindako elkarrizketarekin irekiko dugu biharko egunkaria. Lan erreformari hemendik eman beharreko erantzunaz dihardu, besteak beste. Beste hainbat gai ere bai azalean. Honakoa, besteak beste: lau ikasletatik batek errepikatu egiten du derrigorrezko hezkuntzan. Emaitzak ez direla hobetzen uste dute gainera adituek. Luze eta zabal landutako erreportaia erdiko herrialdeetan. Eta inauteri usainean datoz azken orrialdeak. [...]
-
Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 aste, 2 egunak · Ikusi
Greziako egoera eramango dugu azalera biharko egunkarian. Orain arteko murrizketak nahikoa ez, eta gehiago eskatzen dio troikak Greziari. Eskaerak beteta ere, aseko ote dira?
-
Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 aste, 5 egunak · Ikusi
Lan erreforma orain, eta oraindik etorriko direnak. Biharko azaleko gai nagusia. Horrela segituz gero, azpian dagoen irudiaren parekoak ez dira urruti izango gurean. Grezian egin duten 48 orduko lanuzte eta protestetako irudietako bat jasoko dugu.
-
Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 aste, 6 egunak · Ikusi
Gurean nornahi izan ez den epaile batekin irekiko dugu bihar: Garzonekin. Irudirik ez berarentzat. Zerbitzu publikoen aldeko protestek izango dute irudi nagusia
-
Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 2 aste · updated 2 aste ago · Ikusi
Poliziaren biktimak erreparatzeko lehen egitasmoa aurkeztu du Jaurlaritzak. Hori izango da biharko azaleko gai nagusia ’Berria’n. Soka luzea ekarriko duen gaia.
-
Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 2 aste, 6 egunak · Ikusi
Heldutasunaren aldarrikapena egiten du biharko iritzi artikuluan Miren Alcedo Moneok, ’Heldutasunera iristearen plazerra’ izeneko ikastaroa egin ostean egindako gogoetan
-
Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 3 aste, 5 egunak · Ikusi
Gantzarainek biharko egunkarirako idatzi duen Jiran gogoeta polit batera gonbidatzen gaitu: ”Mundua euskaraz dakarren egunkari bat leitzea dauka orain” (bere amaz ari da).
-
Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 3 aste, 6 egunak · Ikusi
EAEko Arartekoa presoak gerturatzearen alde eta ’Parot doktrinaren’ aurka, ”garai berri bat” eraikitzearen alde. Bihar Berrian, iritzi artikulua
-
Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 hilabete, 2 aste · Ikusi
oraindik ordubete hasierarako eta etengabea da autonomiarako jende emaria. Euri tantak. Aix!
-
Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 hilabete, 2 aste · Ikusi
lainoek urdinguneak estali dituzte, baina eusteko itxura du. Jendetza kalean
-
Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 hilabete, 2 aste · Ikusi
urdinguneak nagusi Bilbon. Jendetza somatzen da. Ea arratsaldeak zer ematen duen
-
Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 2 hilabete · Ikusi
Gabonak hizpide Arantza San Sebastianek bihar, Berrian: ”Kaleak eta dendetako atariak argitzen dituzte, baina itzalpean uzten dituzte gure bihotzak”
-
Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 2 hilabete, 2 aste · Ikusi
Koldo Saratxagak ’Berria’-rako iritzi artikulu bat idatzi du. Biharko alean aterako da. Honakoa esanez amaitzen du:”Ereiten duguna gara”.
-
Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 2 hilabete, 3 aste · Ikusi
Euskararen egunaren harira Pako Aristik ere egin du gogoeta. Biharko Berrian, iritzi sailean aterako da artikulua. Hemen aipamen bat:”Euskara ahotik kendu zieten guztien errekonozimendu eta omenaldi eguna behar luke, kendu zigutena berriro ezarriko digun estrategia eraginkor baten abiapuntua. Hori gutxienez. Hortik beherakoa barre egitea da, eta barre egiten digutenei txalo jotzea”.
-
Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 2 hilabete, 3 aste · Ikusi
Euskararen egunaren harira, iritzi sailean hainbat iritzi izango dira gaur eta bihar. Hona hemen Iñaki Lasak, Kontseiluaren arlo instituzionaleko arduradunak eta euskaltzaleak idatzitakoaren lagin bat: ”Norberaren herrian, norberaren hizkuntza erabiltzeko mota guztietako zailtasunak edukitzea ez da kasualitatearen ondorioa, ez da onartu behar dugun zerbait, ez dugu naturaltzat jo behar”. Bihar osorik Berrian irakurriko ahal izango [...]
-
Gurutze Izagirre erabiltzaile erregistratu bat da orain duela 2 hilabete, 3 aste · Ikusi
- Gehiago kargatu

