Eskoziako erreferenduma
Gai publikoa Aktibo duela 6 ordu, 58 minutuEskoziako erreferendumaz hitz egiteko tartea. Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak urtarrilaren 25ean emango du Edinburgon galdeketaren zehaztasunen berri, eta Jon Fernandez BERRIAko kazetaria han izango da.
-
Jon Fernandez-(e)k
Eskoziako erreferenduma gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 6 ordu, 58 minutu · IkusiDavid Cameronek gaur SNPri, Londresko legebiltzarrean: ”Eskozian independentziari buruzko erreferenduma egiteko aukera eman bezain laster ihesean atera zarete”.
Zer eskumen bueltatzeko prest dagoen galdetu dio lehenago Angus MacNeil SNPko diputatuak.
http://www.scotsman.com/news/politics/scottish_independence_david_cameron_accuses_snp_of_running_away_from_referendum_1_2132108 -
Araitz Muguruza-(e)k bat egin du
Eskoziako erreferenduma gaiarekin duela 9 ordu, 21 minutu · Ikusi -
Jon Fernandez-(e)k
Eskoziako erreferenduma gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 1 aste, 2 egunak · IkusiEskoziako Gobernuak Londresekin zuzenean negoziatu nahi ditu erreferendumaren baldintzak, baina Downing Streetek ezetz dio, Moorekin negozioatzeko. David Cameron Londresko gobernuburua Salmondekin bilduko da ostegunean Edinburgon, baina aurreratu du ez dutela galdeketaz hitz egingo. ”Kortesiazko bilera soila” izango omen da Cameronena:
http://www.scotsman.com/news/politics/scottish_independence_david_cameron_set_to_snub_alex_salmond_s_separation_talks_bid_1_2113646 -
Jon Fernandez-(e)k
Eskoziako erreferenduma gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 1 aste, 2 egunak · Ikusi”Aurrerapen txikiak” egin dituzte Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak eta Michael Moore Erresuma Batuak Eskozian duen ordezkariak gaur goizean egindako bileran. Hala ere, erreferendumaren desadostasun puntuek bere horretan diraute: galdera bat ala bi egin, 16-17 urtekoek bozkatu ala ez, eta 2014an ala ”lehenbailehen” bozkatu.
Array-news/salmond-says-modest-progress-made-in-referendum-talks.1329138499 -
Aritz Branton-(e)k
Eskoziako erreferenduma gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 1 aste, 5 egunak · IkusiJoseba, uste dut gaia nahiko garbia dela: biztanleek zer nahi dute? Malvasinekoek, Erresuma Batukoak izan nahi dute, antza denez. Eskoziakoek … ikusiko dugu. Eskubidea da kontua eta, noski, biztaneleen nahia. Egokia, ezta?
-
Aritz Branton-(e)k bat egin du
Eskoziako erreferenduma gaiarekin duela 1 aste, 5 egunak · Ikusi -
Joseba Casillas-(e)k
Eskoziako erreferenduma gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 2 aste, 3 egunak · updated 2 aste, 2 egunak ago · IkusiEz zaizue bitxia iruditzen Inglaterraren jokaera? Irlanda eta Eskoziaren autodeterminazio eskubidea onartzen du, baina pikutan galduta dauden Malvinas irletara guda itsasontziak eta militarrez jantzitako printzea eta guzti bidaltzen dituzte, Inglaterrako zati banaezina direlakoan!!!
Logikaren bat izan behar, baina nik ez dut ulertzen.
Kolonialismoaren logika jarraitzen du Londresek, Gibraltarren bezalaxe. Malvinei autodeterminazio eskubidea aitortzen die, besteak beste, badakielako Erresuma Batuari lotuta jarraitu nahi dutela. Han bizi diren gehienak ingelesen eta
eskoziar kolonoen ondorengoak dira. Uharteak hutsik zeuden europarrak iritsi aurretik.
-
Joseba Casillas-(e)k bat egin du
Eskoziako erreferenduma gaiarekin duela 2 aste, 3 egunak · Ikusi -
Erramun Turutarena-(e)k bat egin du
Eskoziako erreferenduma gaiarekin duela 3 aste, 4 egunak · Ikusi -
Jon Fernandez-(e)k
Eskoziako erreferenduma gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 3 aste, 5 egunak · IkusiHona Alex Salmondek asteazkenean Edinburgoko gazteluan esandakoak. ”Oraintxe hasten da benetako eztabaida”, dio. Etorkizuneko ekonomiaz eta nazioarteko harremanez aritu zen. Eskoziako independentziaren izenean inork ez duela bizirik galdu nabarmendu zuen.
-
Jon Fernandez-(e)k
Eskoziako erreferenduma gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 3 aste, 6 egunak · IkusiHauxe, esaterako, Kataluniako TV3ko Carles Costak dioena: ”Interes handiarekin ari gara jarraitzen independentziaren inguruko eztabaida. Eskoziako prozesua ikusten ari gara, eta geuk ere antzekoa egin nahi genuke. Eskozian eztabaida hau egin daiteke, horixe du ona. Espainian ez digute eztabaidatzen ere uzten. Espainiarekiko independentziaz eztabaidatu nahi genuke, zuek Eskozian egiten ari zareten modu berean”.
-
Jon Fernandez-(e)k
Eskoziako erreferenduma gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 3 aste, 6 egunak · IkusiSalmonden atzoko prentsaurrekoan nazioarteko komunikabide ugari izan ginen: Euskal Herriko batzuk, Kataluniakoak, Espainiakoak, Japoniakoak, Txinakoak, Kanadakoak, Quebecekoak, Norbegiakoak, azerbajandarrak… Horietako batzuek erreferendumaz duten iritzia argitaratu du gaur, paperean, Daily Record egunkariak.
-
Jon Fernandez-(e)k
Eskoziako erreferenduma gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 3 aste, 6 egunak · Ikusi -
Jon Fernandez-(e)k
Eskoziako erreferenduma gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 3 aste, 6 egunak · IkusiErreferendum deialdiaren biharamuna gaur Eskozian eta Londresen. Morik inkesta bat argitaratu du: Erresuma Batuko herritarren %49k uste du hogei urte barru Erresuma Batua ez dela existituko, ez behintzat gaur egungo eran.
http://www.ipsos-mori.com/researchpublications/researcharchive/2907/ReutersIpsos-MORI-Political-Monitor-January-2012.aspx -
Jon Fernandez-(e)k
Eskoziako erreferenduma gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 4 aste · IkusiSalmond: ”Guztiz seguru nago irabazi egingo dugula galdeketa”.
-
Jon Fernandez-(e)k
Eskoziako erreferenduma gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 4 aste · IkusiSalmond: ”Ez da ezinezkoa erreferendum batean bi galdera egitea. Antidemokratikoa litzateke hori ukatzea”.
-
Jon Fernandez-(e)k
Eskoziako erreferenduma gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 4 aste · IkusiEdinburgoko gazteluan beteta dago prentsa aretoa. Salmond iristeko zain gaude. Euskaldunek,katalanek nola ikusten duten auzia galdetzen digute erresuma batuko medioek, kanadakoek,japoniakoek… interes handia dago.
-
Jon Fernandez-(e)k
Eskoziako erreferenduma gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 4 aste · IkusiEskoziako erreferendumak Europako zenbait gobernu urduri jarri dituela aitortu du LOndresek Herald of SCotlanden arabera.
-
Jon Fernandez-(e)k
Eskoziako erreferenduma gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 4 aste · Ikusi”Gure etorkizuna da,gure aukera”esan du salmondek.
-
Jon Fernandez-(e)k
Eskoziako erreferenduma gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du: duela 4 aste · Ikusi2014ko udazkenean izango da galdeketa, eta bi galdera izango ditu: independentzia eta devo-max. Eztabaidak jarraitzn du parlamentuan.
- Gehiago kargatu

