-
Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Nekane Juradok azken liburua aurkeztuko du asteazkenean, Alondigan gunean duela 2 egunak, 11 ordu · Ikusi
Nekane Juradok Independencia. De reivindicación histórica a necesidad económica liburua aurkeztuko du asteazkenean Getariako Alondigan, 19:30ean, Harritan Blai taldeak antolatuta. Ondoren solasaldia izango da. Jurado Ekonomia eta Enpresa Zientzietan, Aktuaritza eta Finantza Zientzietan eta Psikologia Klinikoan lizentziatua da, eta 1988tik etenik gabe aritu da ezker abertzalearen sozioekonomia sailean lanean. Halaber, genero ikertzailea da, ekonomian emakumeen [...] -
Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Urola Kostako Hitza’-k 8 urte, gaur gunean duela 2 egunak, 12 ordu · Ikusi
Zortzi urte igaro dira UROLA KOSTAKO HITZAk lehen zenbakia argitaratu zuenetik. Makina bat aldaketa izan ditu egunkariak 2004ko otsailaren 20tik. Paperetik webgunera egin zuen jauzi, eta iazko azarotik eskualdeko webguneez gain, Azkoitikoa, Getariakoa, Zarauzkoa eta Zestoakoa daude sarean. Egun, asteartetik ostiralera da irakurgai paperean, eta egunero webguneetan eta sare sozialetan.
-
Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Lopez-Ibor familiaren soineko bilduma, Balentziagan gunean duela 5 egunak, 11 ordu · Ikusi
Balentziaga Fundazioak Lopez -Ibor familiaren soineko bilduma jaso du. 35 pieza eman dizkio guztira. “Sarrera esanguratsua” dela dio fundazioak, “kantitate zein kalitate” aldetik. Lopez-Ibor ahizpen eskutik jaso du bilduma, Jose Lopez-Ibor psikiatra entzutetsuaren alaben eskutik, hain zuzen. Soinekook haien amarenak ziren, Socorro Aliñorenak. Hamabi soineko, hiru eguneko konjunto, lau beroki, zazpi kapela (hegaldunak, kasketak, [...] -
Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Futbito Txapelketako bilera egingo dute hilaren 24an gunean duela 1 aste · Ikusi
Otsailaren 24an bilera egingo dute Futbito Txapelketan parte hartu nahi duten taldeekin. Izena emateko aukera ere orduan izango da. 19:30ean elkartuko dira, Gure Txeruko lokalean.
-
Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Nekane Juradoren liburua aurkeztuko dute gaur gunean duela 1 aste · Ikusi
Harritan blai elkarteak antolatuta, Independencia, de reivindicacion a historica a necesidad economica liburua aurkeztuko du gaur Nekane Jurado idazleak. Harralde tabernan izango da ekitaldia, 19:30etik aurrera.
-
Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berdelaren kanpaina hasi da gaur gunean duela 1 aste · Ikusi
Gaur irtengo dira eskualdeko arrantzaleak berdeletara, lehenengo aldiz; izan ere, gaur hasi da berdelaren kanpaina, eta kuota errespetatzeko neurri zorrotzak jarri dituzte martxan. Izan ere, egun bakoitzean berdel kopuru jakin bat arrantzatu beharko dute.
Pasa zen astelehenean, Espainiako Gobernuaren Arrantza-ikuskatze Zerbitzuak Ondarroan 16 tona berdel konfiskatu ditu Ondarroan, berdel kanpaina hasi aurretik arrantzatu zutelako.
-
Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Jose Marti: El ojo del canario’ filma izango da ikusgai ostegunean, Alondegian gunean duela 1 aste, 5 egunak · Ikusi
ELAN-Euskadi GKEak antolatuta, Jose Marti: El ojo del canario filma izango da ikusgai otsailaren 16an, osteguna. Fernando Perez zuzendutako Kubaren inguruko luzemetraia da honakoa. Alondegian izango da emanaldia, 19:00etatik aurrera. Bestalde, otsailaren 13rako Lucio filmaren emanaldia hilaren 20ra atzeratu dutela jakinarazi dute antolatzaileek. GGA Getariako Gazte Asanbladak antolatu du ekitaldia, Argia Emanaldiak ekimenarekin elkarlanean. Gaztetxean bertan [...]
-
Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Getariako Musika Eskolak pandero ikastaroa antolatu du gunean duela 1 aste, 5 egunak · Ikusi
Getariako Musika Eskolak pandero ikastaroa antolatu du. 16 urtetik gorako gaztetxoei zuzenduta dago, eta taldeka egingo da. Hiruhilabete iraungo du, martxotik maiatzera bitartean. Interesa dutenek otsailaren 13tik 16ra eman beharko dute izena, 13:00-14:00 bitartean, musika eskolaren bulegoan edo 943-140337 telefono zenbakira deituta.
-
Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Eskailera kanpotarra’-k irabazi du Europan 11 Programa gunean duela 1 aste, 5 egunak · Ikusi
Eusko Jaurlaritzaren Europan 11 Programa ideia lehiaketaren saridunak jakinarazi zituzten atzo. Jose Luis Parra, Jose Manuel Calvo del Olmo eta Guillermo Gosalbok osatutako Eskailera kanpotarra proiektuak irabazi du saria. Lehiaketara aurkeztu diren arkitektu gazteek Getariako Potzuaga Gaina eremua aztertu dute. 28 hektareatan etxebizitza babestuak eraikiko dituzte. Egitasmo horretatik abiatuz diseinatu dute urbanizazioa. Gazteek [...] -
Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Manikien funtzioak izango dituzte hizpide bihar Balentziaga museoan gunean duela 1 aste, 6 egunak · Ikusi
Manikiak “euskarri tekniko eta figura eskultoriko gisa duen balioa” aztertuko dute Balentziaga museoan. Hainbat adituk hartuko du parte hitzaldi-zikloan, eta hitzaldiak Balentziaga museoan bertan izango dira. Bihar, esaterako, Gigi Rigamonti mintzatuko da. Mundu osorako manikiak ekoizten dituen Milango (Italia) La Rosa enpresako presidentea da. Manikiak euskarri tekniko izatetik figura eskultoriko izatera dagoen aldeaz jardungo du.
-
Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Getariako Udal Gobernuaren gutuna, EAJri erantzunez gunean duela 1 aste, 6 egunak · Ikusi
Getariako EAJko udal taldeak zein bertako zinegotzi den Andoni Aristik azkenaldian prentsara igorri dituzten hainbat ohar eta artikulu direla-eta, Bilduk osatzen duen Getariako Udal Gobernuak erantzun bat ematearen beharra ikusi du. Orain arte beraien joko horretan ez sartzeko erabakia hartu dugu. Baina azken idatzietan adierazitako hainbat konturen larritasuna ikusita, ohar hau publikatzea erabaki dugu. Lehenik
-
Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Getarian Zero Zabor eredua aztertzeko eta martxan jartzeko aukera polita dago» gunean duela 1 aste, 6 egunak · Ikusi
Getarian biztanle bakoitzeko 500 kilo inguru hondakin sortzen da urtean. Eskualdean, berriz, bataz bestekoa 450 kilo da, biztanleko eta urteko. «Zaborra arazo larria bihurtzen ari da», dio Imanol Ibarbiak, eta horri irtenbidea emateko, Zero Zabor taldea sortu dute. «Zero zabor filosofiari esker, asko murriz daiteke zenbateko hori», nabarmendu du. Gaur aurkeztuko dute talde berria, Gipuzkoa
-
Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Urola Kostako udal langileek lanuzteak egingo dituzte gaur gunean duela 2 aste · Ikusi
Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza sektore publikoan egitekoak diren murrizketak salatzeko mobilizazioak egingo dituzte gaur Urola Kostako hainbat herritan. Azkoitiko, Azpeitiko, Getariako, Zarauzko eta Zumaiako udaletako langileek bat egin dute gaurko iragarrita dagoen lanuztearekin. Zumaian, esaterako, 11:00etatik aurrera itxita egongo dira udal eraikin guztiak, eta udaltzainek izan ezik, ez dituzte ohiko zerbitzuak eskainiko. Zumaiako Udalak
-
Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Getariarrek ez dute nahi herriko errepide guztiak ixtea Zarauzko Triatloian gunean duela 2 aste, 1 egun · Ikusi
Zarauzko Triatloiko antolatzaileek bilera egin zuten atzo herritarrekin eta Zarauzko eta Getariako alkateekin, ekainaren 9an egingo duten Zarauzko Triatloirako ekarpenak jasotzeko asmoz. Iaz Getariako irteera eta sarrera guztiak itxita geratu ziren hiru orduz, eta horrek hainbat kexa sortu zuen herritarren artean. Aurreko urteko «oztopoak» plazaratzeko eta lasterketaren alderdi positiboak eta negatiboak zehazteko elkartu ziren dozenaka
-
Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Getariko udal langileek lanuztea egingo dute etzi gunean duela 2 aste, 1 egun · Ikusi
Udal langileek bat egingo dute otsailaren 9rako deitu den lau orduko geldialdiarekin. Getariarrek, ordea, modu berezian egingo dute protesta: lanera joango dira eta geldialdi garaiko lanorduetan lortutako irabaziak beharra duten herritarren artean banatuko dituzte. Gasteizko gobernuak ezarritako murrizketak salatze aldera deitu dute ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek lau orduko lanuztea, ostegunerako. Ildo horretatik, getariako udal
-
Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udalak aurrekontuak aurkeztuko ditu gaur gunean duela 2 aste, 1 egun · Ikusi
Getariako Udalak 2012ko behin-behineko aurrekontuen aurkezpen publikoa emango du gaur, 19:00etan, udaleko batzar aretoan; bertan, aurrekontuen definizioa eta egitur a azalduko dute; izan ere, Udalak aurrekontuen inguruko herritarren ekarpenak jasoko dituzte hurrengo asteazkena, hilaren 15era, bitartean. Beraz, aurreko astean onartutako proiektuaren egutegia ere zehaztuko dute gaurkoan.
-
Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Matrikulatzeko epea gaur amaituko da Iturzaetan gunean duela 2 aste, 1 egun · Ikusi
Iturzaeta herri eskolaren matrikulazio epea gaur amaituko da. Eskolako idazkaritzan inskribatu daiteke, 12:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 17:00etara bitartean. Bertan, Familia Liburuko orriaren fotokopia, guraso eta tutoreen NAN fotokopia (atzerritarra bada AIZ fotokopia), bankuko kontu zenbakia eta udalak egindako familia helbidearen errolda agiria aurkeztu behar dira.
-
Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Grace Kellyren jantzia aurkeztuko dute igandean, Balentziaga museoan gunean duela 2 aste, 5 egunak · Ikusi
Otsaileko pieza aurkeztuko du Balentziaga museoak igandean. Grace Kelly Monakoko printzesaren eguneko jantzia izango da hilabeteko protagonista. 12:30ean egingo dute aurkezpena, euskaraz; 13:00etan, berriz, gaztelaniaz. Diseinatzaile getariarrak neguko sasoirako egin zuen 1962ko neguan, Parisen. Hiru piezaz—gorputza, gona eta kapa- osatutako jantzia da honakoa, gizonezkoen trajeak egiteko erabili ohi zen cheviot oihal tradizionalarekin. Gorputza zuzena eta luzea [...] -
Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zarauzko triatloiaren eta aurrekontuen inguruko bilera bana egingo dute datorren astean gunean duela 2 aste, 5 egunak · Ikusi
Herritarren partaidetza sustatu eta iritziak jasotzeko, Getariako Udalak bi bilera antolatu ditu datorren asterako. Astelehenean Zarauzko Triatloiak eragiten dituen onurez eta kalteez jardungo dute. Bertan izango dira Zarauzko, Getariako eta Zumaiako alkateak eta Zarauzko Triatloiaren antolatzaileak. Udaletxeko pleno aretoan bilduko dira, 19:00etan.
Asteartean, berriz, Udal aurrekontuak aurkeztuko dituzte, ordu eta leku berean.
-
Getariako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Olio eta hondakin arriskutsuen bilketa egingo dute bihar gunean duela 2 aste, 6 egunak · Ikusi
Urola Kostako Udal Elkarteak olio begetalak eta hondakin arriskutsuak jasoko ditu bihar. 09:00-11:00 bitartean frontoi inguruan izango da bilketaz arduratuko den furgoneta, eta 11:05etik 13:00etara, berriz, Balentziaga kalean.
- Gehiago kargatu


