-
Gautegiz Arteagako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kalitatearen Goreneko Ziurtagiria lortu du Egoinek gunean duela 2 aste, 6 egunak · Ikusi
Eako Egoin enpresak Zur industrien Ikerkuntzarako Elkarteak eta Kataluniako Eraikuntzaren Teknologia Industriak emoten duten ziurtagiria lortu du. Hain zuzen, bost zigilu eskuratu ditu zurgintzan lan egiten duen enpresa horrek. Enpresako arduradun komertziala den Unai Gorroñok zigilu horiek hartzeak merkatu zabalago baterako ateak irekiko dizkietela esan du, eta pozik agertu da lortutakoagaz. Besteak beste, eraikuntza publikoa
-
Gautegiz Arteagako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kalitatearen Goreneko Ziurtagiria lortu du Egoinek gunean duela 2 aste, 6 egunak · Ikusi
Eako Egoin enpresak Zur industrien Ikerkuntzarako Elkarteak eta Kataluniako Eraikuntzaren Teknologia Industriak emoten duten ziurtagiria lortu du. Hain zuzen, bost zigilu eskuratu ditu zurgintzan lan egiten duen enpresa horrek. Enpresako arduradun komertziala den Unai Gorroñok zigilu horiek hartzeak merkatu zabalago baterako ateak irekiko dizkietela esan du, eta pozik agertu da lortutakoagaz. Besteak beste, eraikuntza publikoa [...]
-
Gautegiz Arteagako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 46 korrikalari II.Herri-Krossean gunean duela 3 aste · Ikusi
-
Gautegiz Arteagako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 46 korrikalariII.Herri-Krossean gunean duela 3 aste · Ikusi
-
Gautegiz Arteagako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zapatuan mendi irteera egingo dute Kortezubitarrek gunean duela 4 hilabete, 2 aste · Ikusi
Kortezubiko Gure Arbasoen Herria Kultur Taldeak mendi irteera antolatu du. Jakinarazi dutenez, Aizkorrira (Gipuzkoa) joango dira zapatuan, eta izena emoteko epea zabalik dago barikura arte. Izena emoteko, Kortezubiko udaletxera, edo 619.799.256 telefono zenbakira deitu behar dute interesatuek. Autobusa 08:00etan urtengo da Kortezubiko udaletxe ondoko aparkalekutik. Mendizaleak Arantzazuraino (Gipuzkoa) joango dira autobusez, eta ostean, Urbiara igoko
-
Gautegiz Arteagako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udalaren aurrekontu proposamena aurkezten dabiltza Ean egunotan gunean duela 4 hilabete, 2 aste · Ikusi
Eako Udala, udal aurrekontuen poposamena aurkezten dabil herritarren artean. Iragan domekan, Bedaroan lehenengo aurkezpena egin ostean, bihar eta etzi egingo dituzte hurrengo bi batzarrak. Etzi, Natxituko Bolatokian jarri dute hitzordua, eta barikuan, udaletxeko bilera gelan. Bi batzarrak 19:00etan hasiko dira, eta udal gobernuko zenbait kidek parte hartuko dute, tartean herriko alkateak. Udaletik azaldu dutenez, helburuak
-
Gautegiz Arteagako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Santimamiñe haitzuloaren kudeaketa sarituko dute gaur gunean duela 4 hilabete, 3 aste · Ikusi
BizkaiKOA Bizkaiko Foru Aldundiaren museoen erakunde kudeatzaileak diploma bat jasoko du gaur, turismoaren kalitatearekin duen konpromisoarengatik eta Santimamiñe haitzuloaren kudeaketan eginiko praktika onengatik. Pilar Zorrilla Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen eskutik jasoko du diploma Asier Madarieta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari eta BizkaiKOA erakundeko kudeatzaileak. Balenciaga Museoan egingo den gala batean hartuko du diploma BizkaiKOAk,
-
Gautegiz Arteagako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Txomin Aranak Euskadiko txapeldun izateko aukera oso ona du gunean duela 5 hilabete, 1 aste · Ikusi
Motokros zaleek aukera paregabea izango dute domekan. Izan be, motokros lasterketak lehiatuko dira Ereñoko Gabika auzoan, Gernika Off Road taldeak antolatuta. Domekakoa Euskadiko Txapelketako azkenengo proba puntuagarria izango da, eta ezustekorik gertatzen ez bada, MX-Elite mailako txapela eskualdean geratuko da. Txomin Arana ereñotarrak 169 puntu eskuratu ditu dagoeneko, eta 35 puntura dauka bigarren sailkatua. Ereñoko
-
Gautegiz Arteagako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Elantxobeko Udalak mugatu egingo du ontzien sarbidea Madalen egunean gunean duela 7 hilabete, 2 aste · Ikusi
Madalen egun ate joka dagoela eta, ohiko bilera egin zuten Bermeoko, Mundakako, Elantxobeko, Ibarrangeluko udalek, Gurutze Gorriak, Ertzaintzak, Portu Zuzendaritzak, Larrialdi Zerbitzuak, Babes Zibilak eta Itsas Kapitaintzak, segurtasun neurriak ezartze aldera. Elantxoben batutakoek datozen urteetara begira segurtasun araudi espezifiko bat egitearen alde egin zuten, aurtengorako be zenbait neurri ezarriz. Hala, besteak beste, portura sarbidea izango
-
Gautegiz Arteagako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Elantxobeko arraun taldeak garaipenaren olatuan jarraitu gura du asteburuan gunean duela 8 hilabete · Ikusi
Elantxobeko arraun taldeak garaipenaren olatuan jarraitu gura du asteburuan. Zapatuan, Sestaoko estropada lehiatuko dute, eta domekan, barriz, etxeko estropada lehiatuko dute zaleen babesean. Bi estropadak 12:00etan hasiko dira eta Elantxobeko arraunlariekin batera, Mundakako arraunlariak be, irteera lerroan izango dira. Patxi Egurrola Busturialdeako presidenteak azaldu duenez, «arraunlariak gogotsu daude eta aurreko postuetan ibiltzea espero dugu». Dioenez,
-
Gautegiz Arteagako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berreskuratu du EAJk Gautegiz Arteagako alkatetza gunean duela 8 hilabete, 2 aste · Ikusi
Lau urtean Gautegiz Arteagako alkatetza EAE-ANVren esku egon ondoren, barriro hartu du EAJk herriko aginte makila. Hala, Miren Lourdes Bilbaoren eskuetatik hartu du Jose Felix Naberanek makila. Berba hartuta, Gautegiz Arteagako alkate izatea “ohore bat” izan dela esan du Bilbaok. Naberanek, bere aldetik, hitzaldi labur baten ostean bertsotan amaitu du ekitaldia. 82 botoren aldea [...] -
Gautegiz Arteagako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Koldo Olagibelek (Bildu) hartu du Elantxobeko aginte makila gunean duela 8 hilabete, 2 aste · Ikusi
Eguerdian egin dute kargu hartze ekitaldia Elantxoben. Adineko mahaia eratu aurretik, Udalaren ko ntuen barri emon du idazkariak. Amaia Eiguren jarduneko alkateak zehaztasun batzuk egin ondoren, karguak hartu dituzte hautetsiek, Espainiako Konstituzioa “legeak aginduta zin” eginda. EAJko hiru zinegotziek bere zerrendaburuaren aldeko botoa emon dute, eta gauza bera egin dute Bilduko lau hautetsiek beren alkategaiarekin. Hala, [...] -
Gautegiz Arteagako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hautetsi guztien aldeko botoekin izendatu dute Lorena Zubizarreta alkate gunean duela 8 hilabete, 2 aste · Ikusi
Goizean goiz egin dute Nabarnizen kargu hartze ekitaldia. 10:00etan zuten hitzordua, eta ordu hori pixka bat gaindituta eratu dute adineko mahaia. Behin hori eginda, bozketari ekin diote, hautetsi guztiek –EAJkoak barne– emonaz Lorena Zubizarretaren aldeko botoa. Hartara, dagoeneko Bilduko kidea da Nabarnizko alkate. Aginte makilaren faltan, udaletxeko giltzak emon dizkio Lourdes Aboitizek Zubizarretari. 103 boto [...] -
Gautegiz Arteagako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Filmen musika entzungai, Juan Crisostomo Arriagakoen eskutik gunean duela 8 hilabete, 3 aste · Ikusi
Juan Crisostomo Arriaga musika kontserbatorioko kideen kontzertua izango da barikuan Ean, Herrijeri Emon Arnasa kultur taldeak antolatuta. Zenbait film izango dira kontzertuaren ardatza. Hala, Maite Aurrekoetxearen zuzendaritzapean, Forrest Gump, Gladiator, Goldfinger eta Mision Imposible filmen musika izango da entzungai, besteak beste.
San Juan elizan izango da kontzertua, 18:30ean.
-
Gautegiz Arteagako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Txakolin eguna ospatuko dute Natxituan, zapatuan eta domekan gunean duela 8 hilabete, 3 aste · Ikusi
Herritarrek herritarrentzako egindakoa. Horrelakoa da lehenengoz duela hamar urte egindako Natxituko Txakolin eguna, Angelutxun mahasti txiki bat dela-eta «jendea batzea eta domeka eguerdi alai bat antolatzea» bururatu baitzitzaien orduko hartan Natxituko jai batzordeko kideei. Aurten, ordea, barritasunak dakartza Txakolin egunak, domekan ez ezik zapatuan be izango baita jarduerarik. Zehazki, txakolin dastaketa antolatu dute egun horretarako.
-
Gautegiz Arteagako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kosten Legeak giza eskubideak urratzen dituela salatu du Jon Iturribarriak Europan gunean duela 9 hilabete · Ikusi
«Espainiak gure jabegoak konfiskatu egin ditu, giza eskubideak urratuz». Hala mintzatu zen Jon Iturribarria Europako parlamentarien aurrean, atzo. «Espainiar Estatuak Giza Eskubideak eta Etxebizitza eskubidea urratzen ditu Kosten Legeagaz». Horregatik, Espainiak Kosten Legea alda dezala eskatu zuen Iturribarriak, lege horrek kaltetutako beste hainbat jaberekin batera. Hainbat lagunen kasuak entzun zituzten lehengoan, Europan, eta Espainian gertatzen
-
Gautegiz Arteagako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Trainerilla estropadak izango dira Elantxoben, asteburu honetan gunean duela 9 hilabete, 2 aste · Ikusi
Aurtengo trainerilla denboraldiko bosgarren eta seigarren estropadak jokatuko dira asteburuan, Elantxoben. Beste askoren artean, eskualdeko arraunlariak izango dira bertan. Estropada horiekin agurtuko dute trainerilla denboraldia arraunlariek.Hainbat urtetan galduta egon den ohitura berreskuratzea lortu zuten iaz Elantxobekoek; izan be, trainerilla estropadak jokatu ziren iaz, hainbat urteren ondoren. Ohitura hori mantenduz, aurten be trainerilla estropadez gozatzeko aukera izango [...] -
Gautegiz Arteagako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du XIV. San Isidro Sari Nagusia jokatuko dute etzi, Natxituan gunean duela 9 hilabete, 2 aste · Ikusi
XIV.San Isidro txirrindularitza Sari Nagusia jokatuko dute etzi, Eako Natxitua auzoan parte-hartzaileek. Guztira, 118 kilometro ingurutan aritu beharko dira txirrindu gainean. Natxituan hasi eta bukatuko dute lasterketa.Gernikesa Txirrindulari Elkateak antolatu du urtero legez, aipatu proba. Etzi, beraz, 16:00etan emango diote hasiera lasterketari. Natxituan hasiko dute txirrindulariek lasterketa eta helmuga be bertan izango da. Lasterketako ibilbideak, guztira, [...] -
Gautegiz Arteagako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Omenaldia egingo diote Ereñoko antzinako maisuari gunean duela 9 hilabete, 3 aste · Ikusi
Ereñoko herritarrek omenaldia egingo diote, Don Rafael Sosa Ruiz antzinako maisu kanariarrari. Maisu ohia Ereño bisitatzen izango da bere familiagaz eta ereñotarrek omenaldi xume bat egiteko baliatu gura dute egonaldia. Azaldu dutenez, hilaren 21ean ikasle ohiak eta maisuaren lagunak argazkia aterako dute kanariarragaz. Argazkia antzinako eskoletan aterako dute eta hitzordua 14:00etan jarri dute. Argazkia atera
-
Gautegiz Arteagako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko festa ospatuko dute Kortezubiko umeek zapatu arratsaldean gunean duela 9 hilabete, 3 aste · Ikusi
Kortezubiko umeek ederto pasatzeko aukera izango dute zapatuan. Udalak, udaberriko lehenengo festa antolatu du beraientzat. Jaia 19:00etan hasiko da eta musika zein dantza izango dira protagonista nagusiak.
Jaialdiaren baitan, gainera, herriko 23 umek, azken asteetan prestatu duten dantza eta abesti emonaldia eskainiko dute plazan.
Ikuskizuna bukatzean, bestalde, musika jarriko duen DJ bat izango da.
- Gehiago kargatu


