Garbiñe Garagarza @garbinegaragarza ?
Aktibo duela 4 egunak, 13 ordu-
Garbiñe Garagarza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Murlan zerbitzu enpresen parkea sortzeko 250 mila euro eskuratu ditu Udalak gunean duela 1 urte · updated 5 egunak ago · Ikusi
Zerbitzu eta teknologia barrien enpresa parkearen egitasmoak aurrerapauso bat emon du. Izan be, Udalak 250 mila euro eskuratu ditu Murla auzoko proiektua egin ahal izateko. Udalak egitasmoa finantziatzeko beharrezkoa duen diru kopuruaren erdia da aitatutako kopurua, eta Herrialdeen Garapenerako Europako Diru Laguntzen departamendutik eskuratu du. Beharrezkoak dituen 483.000 euroak osatu ahal izateko, Bizkaiko Foru Aldundiara [...] -
Garbiñe Garagarza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ekonomi zergaren inguruko alegazioak egiteko epea zabalik gunean duela 1 aste · Ikusi
Ekonomi zergari dagokion matrikula jendaurrean jarri du Amorotoko Udalak. Modu horretan hasiera emoten diote herritarrek alegazioak jartzeko daukaten 15 eguneko epeari. Otsailaren 29a izango da alegazioak aurkeztu ahal izateko azkan eguna.
-
Garbiñe Garagarza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Iker Diazek itsasoari buruzko kantu eta istorioak dakartza Aulestira gunean duela 1 aste · Ikusi
Adin guztieko aulestiarretan pentsatuta, Itsasbide ipuinak ikuskizuna aukeratu du Trolebuk otsailaren hirugarren astebururako. Emanaldia barikuan izango da, 18:00etan, udal erakusketa aretoan, eta izenak iradokitzen duen bezala, itsasoa izango da emanaldiaren gai nagusia. Iker Diaz ipuin kontalaria da ikuskizunaren protagonista. Hura izango da itsasoari lotutako kantuak eta istorioak interpretatuko dituena. Euskal Herriko txokoetan aritu ostean, kritika [...] -
Garbiñe Garagarza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sagardotegirako irteera antolatu dute gaztetxetik gunean duela 1 aste · Ikusi
Sagardotegira joateko gonbidapena luzatu diete berriatuarrei Satorzulo gaztetxetik. Irteera martxoaren 3an izatea dago aurreikusita, baina izena emoteko epea zabalik dago. Zerrendak gaztetxean bertan eta herriko tabernetan jarri dituzte. Irteera egunerako autobusa antolatuko dute. Irteera 12:30ean izango da, eta bueltarako ordua 05:00etan jarria dute.
-
Garbiñe Garagarza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hilaren 20tik aurrera Mendexarako bidea zarratuko dute Isuntza zubiaren parean gunean duela 1 aste · Ikusi
Otsailaren 20tik aurrera Mendexarako BI-4449 errepidea ezingo da erabili. Isuntza zubiaren parean gelditzen den errepidea bidea zabaltzeko beharrak direla-eta zarratuko dute. Barriro zabaldu arte sei aste pasatuko dira. Obraren helburua errepidearen ikuspena hobetzea da. Horretarako, gora bidean ezkerretara gelditzen den horma zatia jango dute. Learri izango da obra zuzenduko duena. «Erabiltzaile asko kexatzen ziren errepide [...] -
Garbiñe Garagarza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Inauterietako bazkaritarako izena emoteko epea zabalik dago Mendexan gunean duela 1 aste · Ikusi
Inauterietako bazkaritara joan nahi dutenek hilaren 15era arte edukiko dute izena emoteko aukera. Herriko tabernara jo behar da horretarako. Bazkaria Jai Batzordeak eta Kuku-Habixa Elkarteak antolatu dute. Bazkariko menua ondokoa izango da: patatak errioxar erara, haragi bolak eta pastela. Gainera, kafea, ardoa eta txola egongo dira aukeran. Txartelen salneurria ondokoa da: nagusiek 15 euro ordaindu
-
Garbiñe Garagarza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Iazko populazioaren errolda egiten ari dira INEko beharginak gunean duela 1 aste · Ikusi
Otsailaren hasieratik, Espainiako Estatistika Erakundea (INE) 2011ko populazioaren errolda egiten ari da Bizkaian. Hori dela eta, INEko beharginak Mendexako zenbait etxebizitzetara bisitak egingo dituztela jakinarazi du Jesus Anakabe alkateak. «Etxeetara bisitan joango diren pertsonak Estatuko Gobernu Delegazioak baimendutako beharginak dira. Akreditazioa eskatu inolako daturik emon aurretik», gomendatu du.
-
Garbiñe Garagarza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Vista Alegreko proiektua gelditzeko eskatu dute gunean duela 1 aste, 1 egun · Ikusi
Herenegun 32 lagun elkartu ziren Mendexako Vista Alegre inguruan bertan egin nahi den proiektuaren aurkako jarrera azaltzeko. Proiektuaren kontra daudela esateaz gain, ingurua be gertutik ezagutu zuten bertaratu zirenek. 10:30ean bidegorritik abiatu eta ingurua ezagutu zuten. Vista Alegren udalak egin nahi duen proiektuaren nondik norakoak aztertu ostean, Karraspiora jaitsi ziren denak. Proiektuaren aurkako plataformako kideak [...] -
Garbiñe Garagarza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Urzabal Guraso Elkarteko zuzendaritza batzordea eraberritzera doaz gunean duela 2 aste, 1 egun · Ikusi
Urzabal Guraso Elkarteko lau kide barri aukeratu behar dira aurten. Horretarako hautaketa prozesua zabaldu dute.
Hilaren 12a bitartean, balizko batzordeko kide guztien izenak jasotzen dituzten zerrendak jendaurrean egongo dira. “Okerren bat balego edo norbaitek falta edo sumatzu gero, gaur egungo batzordekideengana jotzea eskertuko genuke”.
Lau kide barri aukeratzeagaz batera, lau ordezko be aukeratuko dituzte aurten.
-
Garbiñe Garagarza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Durangaldeko finalak asteburura pasatu dituzte gunean duela 2 aste, 1 egun · Ikusi
Esku pelotan, Durangaldeko B Txapelketako finalak jokatzekoak ziren joan den asteburuan. Baina eguraldia tarteko, partidak bertan behera utzi behar izan zituzten. Zapaturako jarri dute hitzordua, ordua eta lekua mantenduta; 16:30ean, Zaldibarren. Motrollo-Lea Ibarra Esku Pelota Taldeak hiru bikote ditu finalean: umeen mailan, Ondaro -Anitua eta txikien mailan, Arriaga-Zabala eta Uriarte-Muruaga. Azkan bi bikote horiek aurrez-aurre
-
Garbiñe Garagarza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sukaldean sartuta dabiltza mendexarrak gunean duela 2 aste, 5 egunak · Ikusi
Kuku-Habixa taldeak orain arte inoiz antolatu ez bezalako ikastaro baten aldeko apustua egin du: sukaldaritzako ikastaroa jarri du martxan. Herritarrek gustura hartu dute elkartearen ekimena, baita erantzun ona emon be. Lehen saioa joan den astean egin zuten, txokoan, eta hamabi laguneko taldea osatu zuten. «Beste dozena bat lagun be izena emonda daude, eta bigarren talde [...] -
Garbiñe Garagarza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Dena lortzera» doaz berriatuarrak gunean duela 2 aste, 5 egunak · Ikusi
Berriatuko zestalariek abiada bizia hartu dute. Euskal Herriko kluben artekoan hiru jardunaldi pasa dira, eta hiruetan partida guztiak irabazi dituzte, bai seniorretan, baita ohorezko mailan be. Iazko marka bardindu, edota «ahal bada hobetu» nahi dute Roberto Lekueren mutilek. «Dena lortzera goaz, aurten be». Iaz, kluben artekoan eurek lortu zuten garaipena, ohorezko mailan, Lekue eta Bilbaoren
-
Garbiñe Garagarza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Toledoko elkarte baten literatur lehiaketan Rafa Lopezen narrazioa aukeratu dute argitaratua izateko gunean duela 2 aste, 6 egunak · Ikusi
Rafa Lopezek albiste ezinhobea jaso zuen abenduan. Toledoko (Ezpainia) Genaro Seguido Elkarteak antolatutako narrazio lehiaketara aurkeztutako testua argitaratuta izateko aukeratua izan zen. Jatorriz Lasarte-Oriakoa izan arren, azkan lau urtean Gizaburuagan bizi da, eta bertan idatzi zuen Bajo la lluvia izeneko narrazioa. Kontakizunak bi atal ditu: lehengoan, tren baten doan gazte baten pentsamenduak deskibratzen ditu. «Gaur [...] -
Garbiñe Garagarza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Otsailari hasiera emoteko umeentzako bi film dakartza Trolebuk gunean duela 2 aste, 6 egunak · Ikusi
Stefen Fangmeierren Eragon ikustea da bihar arratsalderako Trolebu Elkarteak eskaintzen duen plana. 2006an AEBn egindako filmak akzioa eta fantasia hartzen ditu bere baitan. Adin guztietako ikus-entzuleek ikusteko filma aukeratu dute otsailari hasiera emoteko, baina bereziki, gazteenak dira filma horren jomuga. 17:30ean, udal areto nagusian eskainiko dute. Hilaren 10ean, ostera, marrazki bizidunen txanda izango da: Franklin
-
Garbiñe Garagarza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ispastertarrak sahararrei laguntzeko bilketa egiten ari dira gunean duela 2 aste, 6 egunak · Ikusi
Eskualdeko hainbat herrik egin duten modura, Ispasterko herritarrek be Sahararen aldeko bilketa antolatu dute. Udala osatzen duten bi alderdien (EAJ eta HA) babes osoa dauka ekimenak. Batez ere bi motako gauzak ari dira eskatzen: alde batetik, emakumeentzako oinarrizko beharrizanetarako elementuak; esaterako, konpresak eta nagusientzako pardelak. Beste alde batetik, galtzen ez diren produktuak; besteak beste, arroza,
-
Garbiñe Garagarza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Urzabalek antolatu dituen ikastaroek arrakasta izan dute gunean duela 3 aste · Ikusi
Aerobik eta lo kanten ikastaroak izan dira Urzabal Guraso Elkarteak aulestiarrei urte hasieran egindako eskaintza. Bi aukerek erantzun ezin hobea eduki dute. Aerobik saioak izango dira lehendabizi martxan jarriko direnak. Guztira, 28 lagunek emon dute izena. «Guraso elkarteko kide batek proposatu zuen ekimena. Itxura denez, aitamena egin eta herritarren artean gogoa zegoela konturatu zen. Horregatik
-
Garbiñe Garagarza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Odola emon ahalko dute berriatuarrek hilaren 7a gunean duela 3 aste · Ikusi
Berriatuarrek odola emoteko aukera barri bat edukiko dute hilaren 7an. Datorren asteko hitzordua jarrita dago: plazan, 17:00tik 20:00etara. ,Azkan bisitan, uriarren 6an, 43 emote egin zituzten berriatuarrek.
-
Garbiñe Garagarza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zapatuko bazkarirako izena emon behar da gunean duela 3 aste · Ikusi
Otsailaren 4an Santa Ageda bezpera izanik, koplak kantatzeko ohiturari helduko diote berriatuarrek. Lehendabizi, baina, elkarregaz bazkalduko dute. Bazkaritan parte hartu nahi dutenek izena emon beharko dute. Horretarako, udaletxera edo herriko tabernetara jo behar da. Bihar da izena amoteko azkan eguna.
-
Garbiñe Garagarza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Juan Migel Txakartegi izango da Goi Alde Elkarteko presidentea aurrerantzean gunean duela 3 aste · Ikusi
Juan Miguel Txakartegi Zendoia. Hori da Mendexako Goi Alde Nagusien Elkarteko presidente barriaren izena. Orain artean, Martin Arantzamendi izan da kargu horretan egon dena. Karguan barria izan arren, Txakartegik ondo ezagutzen ditu elkartearen nondik norako guztiak. Izan be, azkan urteetan zuzendaritza taldeko kide aktiboa izan da. «Hasiera baten, izendapena bi urterako da, estatutetan hala ezarrita [...] -
Garbiñe Garagarza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Traste zaharrak batzeko kamioia bihar goizean pasatuko da Amorototik gunean duela 4 aste · Ikusi
«Bihar goizean batuko dituzte herritarrek bota nahi dituzten traste zaharrak biltzera, hori dela eta, gaur iluntzean atara bota nahi dituzuen gauzak». Hori da Amorotoko Udalak herritarrei egindako azkan deialdiak dioena. Traste zaharrak esatean, etxetresna elektrikoei eta antzerako gailuei egiten diete erreferentzia. Amorotarrek bota nahi dituzten gauzak jasotzera ohiko lekuetatik pasako da kamioia: Elexalden, elizpeko sarreran
- Gehiago kargatu


Aukera ezin hobea da, honako hau. Lanpostuak sortu, enpresa berriak erakarri gure herri txikietara… Oso aberasgarria izan daiteke honako pausu hau!
Nire botoa badauka behintzat.
Ala! Esan dut.