Errenteriako Hitza @errenteria ?

Aktibo duela 8 ordu, 15 minutu
"Saharako herriari elkartasuna adierazteko eta Gdeim Izik kanpalekuan Marokoko armadak egindako erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egingo dute, gaur, udaletxeko arkupeetan, 19:30ean. Herritar talde batek egin du deialdia." · Ikusi
  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Glam Zinemaldiko lau film ikusteko aukera izango da larunbat eta igandean gunean   duela 6 ordu, 49 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaGlam Zinemaldia finkatzen ari da herrian, eta seigarrenez antolatu du EHGAMek. Pasa den astean Donostiako Antzoki Zaharretik pasatu ostean, asteburu honetan Errenteria Hiria Kulturgunean izango da, larunbatean eta igandean, 19:00etatik aurrera. Lau emanaldi prestatu dituzte: bi dokumental, film labur bat, eta film luze bat, eta guztiek tratatzen dituzte gay, lesbiana eta transexualen inguruko gaiak, batik [...]

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Epea zabalik dago AISA euskara ikastaroetan izena emateko gunean   duela 8 ordu, 1 minutu · Ikusi

    Herriko etorkinek dagoeneko izena eman dezakete AISA ikastaroetan. 16 urtetik gorako etorkin guztiei dago zuzenduta, batik bat etorri berriak direnei, eta orain arte euskararekin harreman gutxi eduki dutenenei. Laguntza horiek HABE eta Eusko Jaurlaritzak ematen dituzte, Euskara Departamenduarekin batera. Irune Balentziaga Euskara zinegotziaren arabera, helburua etorkinei “euskal kultura ezagutzen hasteko bidea irekitzea da”, eta horretarako,

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bahitutako herritar bat askatu du Frantziako Poliziak gunean   duela 8 ordu, 42 minutu · Ikusi

    Tolosan (Okzitania) aurkitu dute bahitua zegoen errenteriar bat, ustez droga trafikoarekin lotutako polizia operazio batean. Ertzaintza, Hendaiako Polizia eta Aduana Kooperazio Zentroarekin harremanetan jarri zen bahiketaren berri emateko. Hala, pasa den asteburuan ikerketa bat egin ostean, Frantziako Polizia gizonaren bila hasi zen, eta Tolosako pisu batean aurkitu zuen. Polizia operazioan ustezko bahitzaileak (hiru gizon) ere

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Agudo: “Erbesteratuei laguntza ematea izan da nire delitu bakarra” gunean   duela 8 ordu, 47 minutu · Ikusi

    Gaur egin diote epaiketa Joseba Agudo abokatu oreretarrari Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta errugabetzat jo du bere burua. “Deserriratuei eta erbesteratuei eta euren familiei laguntza ematea izan da nire delitu bakarra”, adierazi du. Ildo horretatik eskaera bat ere egin du abokatuak: “Bezero ditudanen atzetik ibiltzeari utz diezaioten (asko deserriratuak eta erbesteratuak) eskatu nahi dut, eta haiek

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Karta txapelketan 80 emakume aritu dira lehian urtarrilean zehar gunean   duela 9 ordu, 30 minutu · Ikusi

    Auzoetako emakume elkarteek urtero karta txapelketa antolatzen dute, eta aurtengoak baditu jadanik irabazleak. Briskan lehen saria, Petra de la Fuentek eta Loli Barcenillak lortu dute; bigarren, Rosi Somoza eta Elo Rodriguez izan dira. Tutean, Antxoni eta Mari Carmen Frutos izan dira garaile, eta Maribi Ziganda eta Pili Ruesgas bigarren; eskoban, berriz, Esperanza Encinas eta Mari

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gaur dira epaitzekoak Joseba Agudo gunean   duela 11 ordu, 42 minutu · Ikusi

    Gaur epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean Joseba Agudo abokatu oreretarra. Fiskalak 9 urteko espetxe zigorra eskatu du, “iheslarien eta ETAko zuzendaritzaren artean zubi lanak” egitea leporatuta. Atzo, Eskubideak Euskal Herriko Abokatuen Elkarteak salatu zuen Agudo “deserriratuen eta erbesteratuen eskubideak defendatzeagatik” epaituko dutela. “Agudoren kontrako erasoa Espainiako Estatuaren jarreraren salatzaileek kontrako mendekuko politika baten ikuspegitik” baino

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Koldo Mitxelena Oarsoaldeko enplegu zerbitzuetan gunean   duela 13 ordu, 12 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaLana bilatzera joan ziren pasa den otsailaren 1ean Koldo Mitxelena ikastetxeko ikasleak Oarsoaldea Garapen Agentziaren enplegu zerbitzuetara. Lana bilatzeko nahiz hobetzeko garapen agentziaren bidez zein baliabide eduki ditzaketen jakin ahal izan zuten: Lanbiden izena emanez edota lanbide prestakuntza edo lantokiko prestakuntza programen bidez, besteak beste. Hala ere, lana bilatzeko modu bakarra aktiboki bilatzea dela nabarmendu

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Epaiketaren harira, Joseba Agudo absolbitzeko eskatu du Eleak mugimenduak gunean   duela 1 egun, 6 ordu · Ikusi

    Koadro txikiaBihar hasiko da Espainiako Auzitegi Nazionalean, Madrilen, Joseba Agudo abokatu oreretarraren kontrako epaiketa. 2009ko urrian atxilotu zuten Hendaian, eta Alacanteko espetxean (Herrialde Katalanak) egon da orain arte, epaiketaren zain. Horren harira, Eleak eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimenduak Agudoren absoluzioa eta epaiketa politiko guztien amaiera eskatu du, duela hilabete gazte auzipetuekin egin bezala. Hain zuzen, [...]

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Furgoneta bat lapurtu duelakoan, atxilotua gunean   duela 1 egun, 7 ordu · Ikusi

    Ertzaintzak 18 urteko emakume bat atxilotu du Errenteria-Oreretan, kalean aparkatuta zegoen furgoneta bat lapurtzen saiatu delakoan. Herrizaingo Sailaren arabera, harri batekin kristala hautsi, eta barrura sartzen saiatu zen atzo. Gaineratu duenez, emakumeak berak onartu zien ertzainei furgoneta ez zela berea.

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Erdialdeko bizilagunek bilera egingo dute bihar gunean   duela 1 egun, 7 ordu · Ikusi

    Bihar bilerara deitu dituzte Erdialdeko bizilagun guztiak, eta 19:00etan bilduko dira, Erdiko Auzo Elkartean (Txirrita parkea). Azaroaren 15ean udalarekin izandako bilera aztertuko dute, eta bizilagun bakoitzak bere proiektu ideia eta arazoak aurkezteko aukera izango du. Eskari eta galderentzako tartea ere izango da.

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du EPLE-Usurbil partida gaur jokatuko dute gunean   duela 1 egun, 7 ordu · Ikusi

    EPLE (Donibane Zangitu eta Imanol Bergara) eta Usurbilen arteko lehia atzeratu egin zuten, eta gaur jokatuko dute, 19:15ean, Fanderian. Larunbatean ezin izan zuten jokatu frontoian zegoen hezetasunaren eraginez. Gainontzean, lau garaipen eta hiru porrot jaso dituzte asteburuan herriko pilota taldeek. Porrotetako bat EPLEk jaso du, Malerreka txapelketako finalerdietan.

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Erraz garaitu du Ereintzak Aranga BM Soria: 37-27 gunean   duela 1 egun, 8 ordu · Ikusi

    Jokoan zeuden bi puntuak etxean geratu ziren larunbatean, 37-27 irabazi baitzion Ereintzak Aranga BM Soriari. Indartsu zetozen soriarrak pasa den astean liderra garaitu ostean; ezin izan zuten gauza bera egin Ereintzarekin.

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Astelehenero protesta gunean   duela 1 egun, 8 ordu · Ikusi

    Koadro txikiaOreretako Langabeen Asanblada astelehenero elkartuko da Herriko Plazan euren egoera salatzeko, eta atzo, asteko lehen eguna izanik halaxe egin zuten. Hogei bat lagun bildu ziren udaletxearen aurrean. Horrez gain, pasa den asteko dekalogoaren aurkezpena eta Kutxabanken aurrean egin zuten protesta dagoeneko ikus daitezke Interneten.

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bahituta zegoen errenteriar bat askatu dute gunean   duela 1 egun, 14 ordu · Ikusi

    Frantziako poliziak bahituta zegoen errenteriar bat askatu du Tolosan (Okzitania), drogarekin lotutako operazio batean. Ertzaintzak eman zion Hendaiako Polizia eta Aduana Kooperazio Zentroari bahiketaren berri, eta horrela Frantziako polizia jakinaren gainean jarri zuten. Ikerketa baten ostean, pasa den asteburuan egin zuten bilaketa, eta Errenteriako bizilaguna aurkitu zuten. Ustezko bahitzaileak ere, hiru gizon, atxilotu zituzten poliziek.

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Langabeek 12:00etan elkartzera deitu dute gunean   duela 2 egunak, 12 ordu · Ikusi

    Astelehenero bezala, gaur ere eguerdiko hamabietan elkartuko dira Oreretako Langabeen Asanblada, Herriko Plazan, eta herriko langabe guztiak deitu dituzte elkarretaratzean parte hartzera. Horrekin batera, pasa den asteko dekalogoaren aurkezpena eta Kutxabanken aurrean egindako protestaren bideoa ere ezagutarazi dute.

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ereintza erraz nagusitu zaio Aranga Soriari gunean   duela 2 egunak, 13 ordu · Ikusi

    Ereintzak ez zuen hutsik egin larunbatean Aranga BM Soriaren kontra, eta erraz gailendu zuen lehia: 37-27. Indartsu zetozen soriarrak pasa den asteburuan liderrari irabazi baitzioten, baina ezin izan zuten gauza bera egin bigarren sailkatuak diren errenteriarrekin.

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kolorez jantzi da herria gunean   duela 4 egunak, 2 ordu · Ikusi

    Herriko konpartsek herriko kaleak alaitu dituzte. Lau talde atera dira: yeyeak, euskal girokoak, kabaret estilokoak eta Veneziako inauterietakoak. Bakoitzak bere ekarpena egin dio herriko inauteriei hamarnaka eta hamarnaka ikusleren aurrean. Bihar ere, 12:00etatik aurrera izango da zer gozatua.

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Joseba Agudoren absoluzioa eskatu du Eleak mugimenduak gunean   duela 4 egunak, 11 ordu · Ikusi

    Koadro txikia Joseba Agudo abokatua datorren asteazkenean (hilaren 22a) Audientzia Nazionalean epaituko dute eta horren aurrean Agudoren “absoluzioa eta epaiketa politiko guztien amaiera” eskatu du Eleak mugimenduak. Epaiketaren egun berean, elkarretaratzera deitu du mugimenduak. Niessenen izango da, 20:00etan. “Eta zergatik epaituko dute? Hain zuzen ere, bere lana, abokatu lana, duintasunez betetzeagatik”, azaldu du Arantxa Urbe Eleak-eko [...]

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hondakinen kudeaketaren gainean ardura eskatu du Eguzkik gunean   duela 5 egunak, 6 ordu · Ikusi

    Urtarrileko udalbatzarrean PSE-EEk atez atekoa baztertzeko mozioa aurkeztu zuen, eta EAJ eta PPren botoekin atera zen aurrera. Ildo horretatik, Oreretako Eguzki talde ekologistak hondakinen kudeaketari buruzko gizarte eztabaidari ez diola “inolako berritasunik ekartzen” kritikatu du, eta gai horren inguruko jarrerak “enkistatu” egiten dituela. Hori dela eta, “arduraz jokatzeko” eskatu die udal taldeei. “Agintariek herritarrentzako egokiena

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udalak Añarbeko erreserba eremua ez atzeratzeko eskatu dio aldundiari gunean   duela 5 egunak, 6 ordu · Ikusi

    Errenteriako Ingurumen Sailak idatzi bat bidali du Gipuzkoako Foru Aldundira bilera bat eskatzeko. Bertan, ingurumeneko beste hainbat gairen artean, eskaera nagusi bat egingo dio aldundiari: Añarbeko erreserba eremuaren sorrera gehiago ez atzeratzeko. Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak garrantzitsutzat jo du eremu hori babestea, klima erregulatzeko, ur horniketarako eta inguruko bioaniztasuna zaintzeko “ezinbesteko gune naturala” delako.

  • Gehiago kargatu