Enekoitz Esnaola @enekoitzesnaola ?

Aktibo duela 6 ordu, 7 minutu
"BCAM Basque Center for Applied Mathematics zentroaren egoitza berria zabaldu dute gaur. Eta martxa honetan euskara ahaztuko zaigu." · Ikusi
  • Enekoitz Esnaola-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 7 ordu, 39 minutu · Ikusi

    BCAM Basque Center for Applied Mathematics zentroaren egoitza berria zabaldu dute gaur. Eta martxa honetan euskara ahaztuko zaigu.

  • Enekoitz Esnaola-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 5 egunak, 15 ordu · Ikusi

    Atzo ELA eta LABen oharretan behintzat ageri zen Hiru ere badagoela martxoaren 29ko greba orokorrerako deitzaileen artean. Gaur Hiruk esan du ezetz, berak ez duela deitu. Ondoren ezker abertzalea, EA, Aralar eta Alternatibak iragarri dute deialdiari babesa emateko prentsaurrekoa egingo dutela, eta haiek ere Hiru sartu dute grebaren deitzaileen artean.

  • Enekoitz Esnaola-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 1 aste, 2 egunak · Ikusi

    Gaueko Reala-Sevilla probestuz, Jose Maria del Nido Sevillako presidentea Donostia erietxean izango da gaur 13:00etan, ume gaixoei opariak ematen. Ustelkeriagatik duela bi hilabete zazpi urteko kartzela zigorra jasotako bati ume gaixoei opariak ematen utziko diote…

  • Enekoitz Esnaola-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi

    Fidel Castrok, bere 85 urteekin eta gaitzarekin, bederatzi orduko bilera egin du Habanan 22 herrialdetako intelektualekin.

  • Enekoitz Esnaola-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi

    Espainiako hedabideetan Frantziako Canal+ kateko guiñolei (Espainiako Estatuko kirolarien dopajea iradokiz ari direla-eta), bertako langileen kezka edo mobilizazioei baino tarte handiagoa eskaini diete azken egunetan. Espainiako Canal+ kateak bere guiñoletan Bush mozkortuta edo Van Gaal ladrillo aurpegiarekin agertzen zuenean, ez zuten fitsik esaten.

  • Enekoitz Esnaola-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi

    Ricardo Gatzagaetxebarriak (EAJ) erretiratu egin du Patxi Lopezi atzo botatakoa: ”Ezjakina”. Eneko Goiak (EAJ) erretiratuko ote du Martin Garitanoren ekintza batez esandakoa?: ”Lerdokeria” (lehengo astean Gipuzkoako azpiegitura handien kontrako manifestaziora joateagatik).

  • Enekoitz Esnaola-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 1 aste, 6 egunak · Ikusi

    PSE-EEko Hezkuntza eta Kultura idazkariari irakurri diogu Berria-n: ”Euskarak urrezko aldi bat bizi du”. Geroago eragile politiko abertzale baten e-maila jaso dugu: ”Prentsa oharra gaztelaniaz dago soilik. Barkatu eragozpenak”.

  • Enekoitz Esnaola-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 2 aste · Ikusi

    Independentistak sareak aurtengo Aberri Eguna aurkeztuko du gaur. Floren Aoizek lehengo ostiralean Oiartzungo hitzaldian zioen ”Aberri Egun mundiala” egin nahi dutela, diasporarekin-eta elkarlanean. ”Berezia izango da aurtengoa”.

  • Enekoitz Esnaola-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 2 aste, 2 egunak · Ikusi

    Realeko entrenatzaile zela, bertan segitzeaz gain John Toshack-ek Galesko hautatzaile postua onartu zuen 1994an, Realeko jokalarien eta jarraitzaileen harridurarako. Galesera bueltaka ibili beharra zeukan. Zerk zuen lehentasuna? ”Realak”, esaten zuen Toshack-ek. Moldatuko ote zen? ”Lasai, lasai”. 41 egun egin zituen Galesko selekzionatzaile. Distantziak distantzia, huraxe etorri zait burura Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariak PSOEko zuzendaritzako idazkaritza [...]

  • Enekoitz Esnaola-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 2 aste, 3 egunak · Ikusi

    Ikusi 1980tik PSEn zein izan diren idazkari nagusiak, eta: Txiki Benegas Madrilera joan zen, Ramon Jauregi ere bai, Nicolas Redondo Terreros Madrilgo politikak jan zuen eta, orain, Patxi Lopez ere Madrilera bidean da, PSOEko zuzendaritza berriko harreman politikoetarako idazkari postua hartuta.

  • Enekoitz Esnaola-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 2 aste, 3 egunak · Ikusi

    Patxi Lopez izango da PSOEko zuzendaritza berrian harreman politikoetarako arduraduna.

  • Enekoitz Esnaola-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 2 aste, 4 egunak · Ikusi

    Uztarria.com Azpeitiko webak berritua hartu du bere hamargarren urteurrenean (2005ean Argia saria eman zioten): http://uztarria.com/aktualitatea/1328346404

  • Enekoitz Esnaola-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 2 aste, 4 egunak · Ikusi

    Floren Aoizi segida emanez, hark gaur Gara-n: ”Eskozian gertatzen dena arretaz jarraitu behar genukeelakoan nago, baina mimetismoaren putzuan ito gabe. Munduko gauzarik errazena litzateke paper bat hartu eta independentziarako ibilbide orria idaztea. Erraz bilatuko genuke herri kontsultarako igande eder bat, ezta? Eta galdera formulatzea ez litzateke sobera zaila izanen, beharbada. Baina, horretan gaude? Benetan uste [...]

  • Enekoitz Esnaola-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 2 aste, 5 egunak · Ikusi

    Eta, entzundakoak entzunda, zein da Independentistak sarearen estrategia? ”Indarrak biltzea”, esparru desberdinetako jendea independentista bihurtzea. ”Hori da lehen pausoa”, esan du Aoizek. Beraz: historia, informazioa, kontzientziazioa, argudioak, sarea… Fase horretan daude.

  • Enekoitz Esnaola-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 2 aste, 5 egunak · Ikusi

    Floren Aoizek hitzaldian behin baino gehiagotan aipatu du, ’independentismo identitarioa’-z gain, ’independentismo ekonomikoa’, enpresarioek-eta ere euren aukera onena Euskal Herriaren independentzia dela pentsatzea. Gero eta gehiago omen dira, Aoizen arabera, ”eta horiek ere onartu egin behar ditugu, independentistok gehiengo izateko”. Beste independentismo bat: ’demokratikoa’, ”Espainiaren errepublika lortzea ezinezko ikusten duten ez euskal abertzale horiek, euskal [...]

  • Enekoitz Esnaola-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 2 aste, 5 egunak · Ikusi

    Ostirala, kalean hotza latza, 19:30ak… eta Oiartzungo udaletxean 170en bat lagun Floren Aoiz Independentistak sareko kidearen hitzaldian.

  • Enekoitz Esnaola-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 2 aste, 5 egunak · Ikusi

    Jesus Egiguren larunbat honetan… ’Hitzetik Hortzera’-n. http://www.eitb.com/eu/kultura/bertsolaritza/osoa/824071/jesus-egiguren-hitzetik-hortzeran/

  • Enekoitz Esnaola-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 2 aste, 6 egunak · Ikusi

    Imanol Lazkano: ”Bertsolaritzako familia handiarekin moztea bezala izango da herriz herriko jarduna uztea”. http://www.lapikue.net/albisteak/imanol-lazkano-bertsolaritzako-familia-handiarekin-moztea-bezala-izango-da-herriz-herriko-jarduna-uztea

  • Enekoitz Esnaola-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 2 aste, 6 egunak · Ikusi

    Murrizketen kontrako Bilboko manifestazioa larunbatetik hilaren 25era atzeratu dute, eguraldiagatik.

  • Enekoitz Esnaola-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 2 aste, 6 egunak · Ikusi

    Egipton futbol entrenatzaile lanetan den espainiar batek (Juan Jose Maquedak) bart esan du 74 hildako eragin dituen liskarrak ez duela zerikusirik futbolarekin. ”Hemen gerra dago Mubaraken jarraitzaileen eta iraultzaren aldekoen artean, eta hori ikusteko hemen egon beharra dago”. Poliziaren pasibitatea salatu du.

  • Gehiago kargatu