Eider Mugartegi @eidermugartegi ?
Aktibo duela 6 ordu, 45 minutu-
Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sei edukiontzi eta bi ibilgailu erre dira Lekeitioko portuan gunean duela 11 ordu, 52 minutu · Ikusi
-
Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Umeen eta gaztetxoen mendi irteera egongo da, Ilunzar mendira gunean duela 15 ordu, 4 minutu · Ikusi
Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuta, umeentzako egun erdiko irteera egongo da domekan, Aulestiko Iluntzar mendira. 09:30ean izango da irteera, Kai aurretik, eta eguraldiaren arabera, Aulestira, Narira edo Nabarnizera joango dira autoz, eta gero Aulesti-Iluntzar-Aulesti-Nabarniz ibilbidea egingo dute.
-
Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Idi probak lehiatuko dira Etxebarrian, apirileko Pazko astean gunean duela 1 egun, 7 ordu · Ikusi
Aurten be idi dema egongo da Etxebarrian, Pazko astean. Parte hartzaileen arabera, apirilaren 5etik 9ra luzatuko dira probak. Deman parte hartu nahi dutenek martxoaren 25ean emon beharko dute izena, udaletxean. Baldintzak hauek izango dira: Idi bikoteek 1.100 kiloko pisu oinarria izango dute eta idi-buztarri bakoitzak akulari bi eroango ditu. Oraingoan be Etxebarriko 1.500 kiloko harria erabiliko
-
Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euripean baina jai giroan ospatu dituzte inauteriak markinarrek gunean duela 2 egunak, 14 ordu · Ikusi
Mozorroen kalejira kale artetik, eta sari banaketa kontzekupean. Euriak izan zuen eragina Markina-Xemeingo inauterietan, halanda be, mozorrotzera animatu zirenak aterpeen babesa bilatu eta umoretsu ospatu zuten eguna. Zerutxu dantza taldeak be frontoi txikian eskaini zuen inauterietan ohikoa den Zaragi Dantza, eta bertan ibili zen Artza herritarrak beldurtzen. Hasierako zalantzak baztertuta, Antzar Jokoa egin zen Zelaiko [...] -
Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kalderero Egunagaz hasiko dira aratusteak Lekeition gunean duela 5 egunak, 10 ordu · Ikusi
Kalderero Eguna ospatuko dute bihar Lekeition, aratusteen etorrera iragartzeko. 12:30ean kanpamendua zabalduko dute kaldereroek Isidro Salinas enparantzan eta sasikoipetsugaz hasiko dute eguna. Musikak be izango du bere tartea. Aratuste Alai estudiantina aterako da kalejiran eta Lekitto Musika Bandak kontzertua eskainiko du 12:30ean Nautika aurrean. Inauteriateko egun handia martitzena izango da. Eskolako eta ikastolako neska-mutilak kalejira
-
Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Inauteriak, zapatuan, Etxebarrian gunean duela 5 egunak, 11 ordu · Ikusi
Desfilea, musika eta txokolate jana izango dituzte etxebarritarrek inauteriak ospatzeko.
Egitaraua:
Zapatua: 16:00etan frontoitik irtenda mozorroen desfilea herrian zehar, herriko trikitilariek alaituta; 17:00etan sari banaketa; ondoren txokolatea, bizkotxoak eta tostadak; 17:30ean DJ Xaibor.
-
Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Domeka, Markina-Xemeingo inauterietako egun handia gunean duela 5 egunak, 11 ordu · Ikusi
Azken hilabeteetan sekretuan gordetako mozorroak kalera aterako dira domekan. Desfilea 11:30ean egingo da Goiko Portaletik hasita, baina beste hainbat ekimen be egongo dira, Antzar Jokoa, Zaragi Dantza eta Hartza besteak beste. Egitaraua: Zapatua.16:00etatik 18:00etara mozorro tailerra Uhagoneko erakusketa gelan, adin guztietako ume eta gaztetxoentzat; 19:00etan kantujira kontzekupetik hasita. Domeka. 09:30ean herriko txistularien kalejira; 10:30ean Markinako Bandaren kalejira; 11:00etan [...]
-
Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Doinu gogorrak gaur, Akerbeltz gaztetxean gunean duela 5 egunak, 12 ordu · Ikusi
Yaw eta Nessun Dorma taldeek kontzertua eskainiko dute gaur, 22:00etan, Akerbeltz gaztetxean. Post hardcore giroa ekarriko du Yaw taldeak Donostiatik eta metal indartsua Nessun Dormak Lekeitiotik. Azken lanak aurkeztuko dituzte bi taldeek: Australia izeneko EPa ezagutzera emongo du Yaw talde donostiarrak eta Chopped in Half Nessun Dormak.
-
Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Argazki erraldoia aterako da gazte mugimenduaren alde gunean duela 5 egunak, 12 ordu · Ikusi
Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak 10 urte bete dituela eta, deialdi berezia egin dute gazte mugimenduaren aldeko argazkian parte hartzeko. Argazkia, zapatuan aterako dute, 13:00etan, Zelaian, eta inoiz gazte mugimendu bateko parte izan, sentitu, edo gazte mugimenduagaz bat egiten duten herritar guztiei argazkian parte hartzeko dei zabala egin diete.
-
Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kantujirari ekingo zaio barriro, zapatuan gunean duela 5 egunak, 13 ordu · Ikusi
Joan den urtean hasitako ekimenari jarraipena emonez kantujira egingo da zapatuan kalerik kale. Euskal kantak abestuaz iluntzea girotzea da asmoa. 19:00etan hasiko da kantujira Kontzekupetik.
-
Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Aldaketak egingo ditu Markina-Xemeingo Udalak Herri Antolamendurako Plan Orokorrean gunean duela 5 egunak, 13 ordu · Ikusi
Aurreko legegintzaldian egindako Herri Antolamendurako Plan Orokorra aztertzen dabil Markina-Xemeingo Udala azken onarpena emon aurretik. Aldaketa batzuk egingo dituzten arren, orokorrean nahiko ondo dagoela adierazi dute. Zazpi edo zortzi izango dira aldaketak. Beste batzuren artean, Murganeko basoa babesteko ez urbanizagarri modura izendatzea eta txabolen gaineko ordenantza bat egitea.
-
Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Diru laguntzak jasotzen hasiko dira berehala Markina-Xemeingo talde eta elkarteak gunean duela 6 egunak, 13 ordu · Ikusi
Markina-Xemeingo talde eta elkarteei emoten zaizkien diru laguntzak aurreratzea erabaki du udalak. Urtea hasteagaz batera hasi dira herriko taldeak ekimenak antolatzen, eta horri aurre egiteko laguntzak beharrezko dituztela esan dute. Horrela, 2011 urtean jaso zuten diru laguntzaren kopuruaren erdia hartuko dute orain, eta udalak 2012ko aurrekontuak egin eta laguntzak zenbatekoak izango diren zehazten dutenean hartuko
-
Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Osteko kalea danentzako zabalik egongo da gunean duela 1 aste · Ikusi
Osteko kalea auto guztientzako zabalik mantentzea erabaki du Markina-Xemeingo Udalak.Udalaren ustez, pibota egoteak, leku publiko baten erabilera pribatu bihurtzen zuen. Inguru horretan bizi diren auzotarrek kexek be izan dute zerikusia erabaki horretan. Abenduaren 21ean batzarra eduki zuen udalak gune horretako bizilagunekin eta bertarako sarrera arautzen zuen pibota jaistea erabaki zuten. Autoa bertara sartzeko, urrutiko aginte bat
-
Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Osoko bilkuretan herriko gaiak sartzea eskatu du EAJk gunean duela 1 aste · Ikusi
Azken aldian, Udaleko osoko bilkuretan udal konpetentziak ez diran gaiak sartzeko joera ikusi du Markina-Xemeingo EAJk. Hori dela eta, «udal honetako arazoei aurre egiteko eta kudeaketa hobeago bat lortzeko asmoagaz», Markina Xemeingo herria eta bertoko herritarrengan eragina daukiezan gaiak bakarrik jorratzea eskatu dute. «Azken baten, Markina Xemeingo herriarengan eraginik eukiko ez daben eztabaida antzuak ekiditea lortuko [...]
-
Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Pintura errealista erakusketa, Uhagonen gunean duela 1 aste, 1 egun · Ikusi
Caballero de la Guerra artistaren lanak ikusgai daude eguenera arte Uhagon kulturgunean. Santurtzaiarraren lana arrakasta handia izaten dabil ikusleen artean errealismo bizi-bizia islatzen duelako. Erakusketako lan gehienen gaia hiria da, eta bertan ikus daitezke, besteak beste, Gernika-Lumo edo Durangoko erretratuak. Horretaz gainera, kubismoa, abstrakzioa eta pop-art estiloko lanak be baditu. Erakusketa zabalik dago 17:00etatik 19:00etara. -
Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zuhaitz landareek erosle asko Markina-Xemeingo azokan gunean duela 1 aste, 2 egunak · Ikusi
Salmenta onak eta jende nahikoa izan zituen gero eta indar handiagoa hartzen doan Zuhaitz, Landara eta Baserri Tresnen azokak zapatuan, Markina-Xemeinen. Hotz handia egin arren, asko izan ziren zuhaitz landareak erostera animatu zirenak. Horretaz gainera, eztia, gazta eta ogia izan ziren eskari gehien izan zituzten produktuak. -
Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Azkue, Elhuyar Olinpiadetako irabazle gunean duela 1 aste, 6 egunak · Ikusi
Energia jasangarritasunaren inguruko bideoa egin behar izan dute Elhuyar Olinpiadetako parte hartzaileek bigarren proban. Lekeitioko R.M. Azkue ikastetxeko DBH2ko taldea izan da irabazlea. BERRIAk emandako saria jasoko dute irabazleek.
-
Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gastronomiako protokoloa irakatsiko dute gunean duela 2 aste, 1 egun · Ikusi
Bihar hasi eta martxoaren 21era bitartean, eguaztenero 17:30 etik 20:30etara, Gastronomian manerak edo jarduteko moduak zaintzeko protokoloa ikastaroa egongo da Uhagonen. Elikagai, ardo eta menuak, mahaiak zelan jantzi, zelan zerbitzatu eta protokoloa erakutsiko ditu, besteak beste, Juan Antonio Bilbao, ETB-ko Menu Estress programako epaimahaikideak. LANDA XXI, Landa inguruko emakumeen elkartea k antolatutako ikastaroan parte hartzeko 94-630 07 69 telefono [...]
-
Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Eguenean osoko bilkura egingo da Markina-Xemeinen gunean duela 2 aste, 1 egun · Ikusi
Aste honetako eguenean, 20:00etan, otsaileko ohiko Osoko Bilkura egingo da udaletxeko bilkura aretoan. Gai-zerrenda hau izango da: 1.- Aurreko Osoko Bilkuraren akta irakurri eta onartzea. 2.- Sektore publikoaren erreformari buruzko mozioa. 3.- Kutxa Bank-aren inguruko mozioa. 4.- Informazioa: 4.1.- Osteko kaleko pibotearen inguruko erabakia. 4.2.- Taldeen diru-laguntzak aurreratzea. 4.3.- Plan Orokorra. 4.4.- Aurrekontuen
-
Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Merkealdien azokatxoa Markina-Xemeinen gunean duela 2 aste, 1 egun · Ikusi
Merkealdien azokatxoa jarriko du Hemen be bai, herriko merkatari eta ostalari elkarteak zapatuan, frontoian. 10:00etatik 15:00etara kalera irtengo dira dendariak eta era askotako eskaintza bereziak jarriko dituzte erosleen eskura. Musika eta taberna be egongo dira azokatxoari giroa emoteko.
- Gehiago kargatu

