Busturiako Hitza @busturia ?

Aktibo duela 1 egun, 15 ordu
  • Busturiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Urruntze agindua urratzeagatik atxilotutako gizonezkoa aske utzi du epaileak gunean   duela 1 egun, 15 ordu · Ikusi

    Epailearen aurretik igaro ostean, haren aske utzi eta kalean da domeka arratsaldean urruntze agindua urratzeagatik Ertzaintzak atxilotutako gizonezkoa. Ertzaintzaren patrulla batek atzeman zuen, Sukarrietan, emakume batekin zegoela. Gizonezkoa identifikatu eta emakume harekiko urrunze agindua zuela baieztatu ostean, atxilotuta eroan zuten 46 urteko gizona.

  • Busturiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bikain hasi du Kepa Ruizek duatloi denboraldia gunean   duela 1 aste, 2 egunak · Ikusi

    Euskal Herriko zirkuiturako denboraldiko lehenengo proba puntuagarria jokau dute asteburuan Busturialdeko duatletek: Sprint distantziako Barakaldoko hamahirugarren duatloia (5km-19’5km-2’5km). Irabazi ez arren, bertokotik izan da podiumean, Kepa Ruiz Itxazo mundakarra sailkatu baita bigarren Club Triatlon Barakaldok eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatutako proban. Gizonezkoetan Jose Almagro nagusitu da, 0:55:09ko denboragaz; emakumezkoetan, Lourdes Oiartzabal, 1:06:37ko denboragaz. Taldeka, Saltoko-Trikideak izan [...]

  • Busturiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bikain hasi du Kepa Ruizek duatloi denboraldia gunean   duela 1 aste, 2 egunak · Ikusi

    Euskal Herriko zirkuiturako denboraldiko lehenengo proba puntuagarria jokau dute asteburuan Busturialdeko duatletek: Sprint distantziako Barakaldoko hamahirugarren duatloia (5km-19’5km-2’5km). Irabazi ez arren, bertokotik izan da podiumean, Kepa Ruiz Itxazo mundakarra sailkatu baita bigarren Club Triatlon Barakaldok eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatutako proban. Gizonezkoetan Jose Almagro nagusitu da, 0:55:09ko denboragaz; emakumezkoetan, Lourdes Oiartzabal, 1:06:37ko denboragaz. Taldeka, Saltoko-Trikideak izan [...]

  • Busturiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gose greba hasi du Ibon Goieaskoetxeak, urrundu gura dutela salatzeko gunean   duela 2 aste, 1 egun · Ikusi

    Gose greba hasi du Ibon Goieaskoetxea preso politiko busturiarrak, Villepintetik Villefranche sur Saone espetxera eroango dutela salatzeko. Izan be, lekualdatzea eginez gero, Euskal Herrira hurbildu beharrean urrundu egingo lukete Goieaskoetxea. Harekin batera, baraualdia hasi du baita beragaz preso duten Borja Gutierrezek. Joseba Fernandezek be bat egingo du borrokaldiagaz, baina beste ekimen batzuekin. Izan be, Fernandezek

  • Busturiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gose greba hasi du Ibon Goieaskoetxeak, urrundu gura dutela salatzeko gunean   duela 2 aste, 1 egun · Ikusi

    Gose greba hasi du Ibon Goieaskoetxea preso politiko busturiarrak, Villepintetik Villefranche sur Saone espetxera eroango dutela salatzeko. Izan be, lekualdatzea eginez gero, Euskal Herrira hurbildu beharrean urrundu egingo lukete Goieaskoetxea. Harekin batera, baraualdia hasi du baita beragaz preso duten Borja Gutierrezek. Joseba Fernandezek be bat egingo du borrokaldiagaz, baina beste ekimen batzuekin. Izan be, Fernandezek [...]

  • Mundakako udaleko zerbitzu teknikoak ez du onartu hilerri ondoan 35 etxebizitza eraikitzeko proposamena. Tragola Kultur Elkarteak aurkeztutako alegazioak kontuan hartu, eta lurzoru hori birkalifikatzea baztertu egin dute. Arkitektura eta Hirigintza Bulegoa elkarte anonimoak jaso zuen Mundakako hilerri ondoan 35 etxebizitza egitearen aukera, Udalaren aginduz egindako txostenean. Hain zuzen, herriko arau subsidiarioak aldatzeko aurreproiektua landu zuen, [...]

  • Mundakako udaleko zerbitzu teknikoak ez du onartu hilerri ondoan 35 etxebizitza eraikitzeko proposamena. Tragola Kultur Elkarteak aurkeztutako alegazioak kontuan hartu, eta lurzoru hori birkalifikatzea baztertu egin dute. Arkitektura eta Hirigintza Bulegoa elkarte anonimoak jaso zuen Mundakako hilerri ondoan 35 etxebizitza egitearen aukera, Udalaren aginduz egindako txostenean. Hain zuzen, herriko arau subsidiarioak aldatzeko aurreproiektua landu zuen, eta [...]

  • Busturiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Eneko Gogeaskoetxearen estradizioa agindu du epaileak gunean   duela 1 hilabete · Ikusi

    Eneko Gogeaskoetxearen espainiaratzea onartu du Londreseko Westminster Auzitegiko epaile daphne Wickmanek. “Estradizioa agindu dut. Zazpi egun dituzu helegitea jartzeko”; hala jakinarazi dio bere erabakia busturiarrari, zberri agentziek jakinarazi dutenez. Gaur, arratsaldeko lehen orduan emon du epaileak sententziaren barri, eta Gogeaskoetxea bera be epaitegira eroan dute, preso duten Belmarsheko espetxetik. Orain helegitea jartzeko aukera du defentsak.

  • Arratsaldeko lehen orduan jakinaraziko du Daphne Wickman Londreseko epaileak Eneko Gogeaskoetxea espainiaratzearen gaineko erabakia. Abenduan egin zituzten estradizio eskaerak aztertzeko auzi saioak, Westminster Epaitegian. Belmarsheko kartzelan dute preso busturiarra, eta gaur epaitegira eroango dute, epaiaren barri emoteko.
    Epaileak erabakia emon ostean, alde biek helegitea jartzeko aukera izango dute.

  • Busturiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Juan Antonio Usparitza DYAren sortzailea hil da gunean   duela 1 hilabete, 1 aste · Ikusi

    Juan Antonio Usparitza Lekunberri DYAren sortzailea hil da gaur, erakundeak ohar baten bidez jakinarazi duenez. 1919an jaio zen, Busturian, eta 1966an eratu zuen DYA. “18 urte besterik ez zituela Espainiako Gerrarako deitu zuten, eta 1936-1939 artean ikusitako ankerkeria itzelek beregan osasun bokazioa piztu zuten”, esan du DYAk. “Horregatik, gatazka amaitu ostean, Medikuntzako lizentziatura eskuratu zuen. Basurtuko ospitalean postua lortu ondoren, [...]
  • Busturiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Eneko Gogeaskoetxeak tramiteko auzi saioa izan du Londresko Westminster Epaitegian gunean   duela 1 hilabete, 1 aste · Ikusi

    Eneko Gogeaskoetxea busturiarrak tramitezko auzi saioa izan du gaur goizean Londresko Westminster Epaitegian. Bideokonferentziaz deklaratu du Gogeaskoetxeak bost minutu inguru iraun dituen saioan. Hilaren 23an jakingo da Espainiaratu egingo duten ala ez. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Ismael Morenoren aginduz, 2011ko uztailaren 7an atxilotu zuten Gogeaskoetxea, Cambridgen (Erresuma Batua), Guardia Zibilak eta Londresko poliziak koordinatutako operazioan.

  • Busturiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Eneko Gogeaskoetxeak tramiteko auzi saioa izan du Londresko Westminster Epaitegian gunean   duela 1 hilabete, 1 aste · Ikusi

    Eneko Gogeaskoetxea busturiarrak tramitezko auzi saioa izan du gaur goizean Londresko Westminster Epaitegian. Bideokonferentziaz deklaratu du Gogeaskoetxeak bost minutu inguru iraun dituen saioan. Hilaren 23an jakingo da Espainiaratu egingo duten ala ez. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Ismael Morenoren aginduz, 2011ko uztailaren 7an atxilotu zuten Gogeaskoetxea, Cambridgen (Erresuma Batua), Guardia Zibilak eta Londresko poliziak koordinatutako operazioan. [...]

  • Busturiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Busturia hobetzeko 60 proposamen ingururen barri emon du Zain Dezagun Urdaibaik gunean   duela 3 hilabete, 1 aste · Ikusi

    Zain Dezagun Urdaibai elkarte ekologistak Busturiko garapen jasangarria bultzatzeko 60 proposamen ingururen barri emon du. Elkartetik jakinarazi dutenez, «Tokiko Agenda 21a oinarrizko tresna da ingurumen arloan eta herri mugimenduan aurrerapausoak emoteko». Hala, ezinbesteko tresna dela iritzita, Agenda 21a gauzatzeko «pausoak emotea» eskatu du. Zain Dezagun Urdaibaikoek azaldu dutenez, 2007an EAJk egin zuen ingurumen diagnosiagaz bat

  • Busturiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mundakako Gazte Asanbladak batzarra egingo du bihar gunean   duela 3 hilabete, 1 aste · Ikusi

    Mundakako Gazte Asanbladak batzarrera deitu ditu herritarrak. Bihar izango da bilera, 19:30ean. Besteak beste, aisia, jai batzordea, etxebizitza, lana, entsegu lokala eta herrian aparkatzea dira Gazte Asanbladako batzarretan mintzagai izango diren gaiak. Aisiari dagokionez, esaterako, Mundakako Gazte Asanbladaren aurkezpena –Kukutza, Sorgintxulo eta Gernikako gaztetxearen parte hartzeagaz–, bertso afaria, gazte eguna eta ikastaroak dituzte helburu. Horrez

  • Busturiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udalak hainbat kirol zerbitzu eskainiko dizkie herritarrei gunean   duela 4 hilabete, 1 aste · Ikusi

    Beste behin, Mundakako Udalak ume zein helduentzako kirol zerbitzuak eskainiko ditu. Besteak beste, mantentze kirolak eta udal kirol eskolak izango dituzte herritarrek aukeran. Bestalde, aurten be kirola eta jarduera fisikorako orientazio eta aholkularitza zerbitzua eskainiko dute. 2011/2012 ikasturte barrian be ume zein helduagoek kirola praktikatzeko aukera izango dute. Nagusientzako, esaterako, mantentze klaseak izango dira: ariketa [...]

  • Busturiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Abendura arte preso edukiko dute Gogeaskoetxea, Londresen gunean   duela 4 hilabete, 3 aste · Ikusi

    Eneko Gogeaskoetxea abendura arte, behin-behinean, preso izateko agindua emon zuen atzo Westminsters-ko (Londres) Auzitegiko epaile batek. Hain zuzen, abenduaren 14tik 16ra egingo dute Gogeaskoetxea espainiaratzeari buruzko epaiketa. Hamabost deliturengatik eskatu du Espainiak haren estradizioa. Atzoko auzi saioan jakinarazi zioten Gogeaskoetxeari hamabosgarren deitu horrengatik be epaitu egingo dutela; 1996ko abenduaren 22an Beranturiko Enher enpresaren aurka lehergaiak

  • Busturiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mundakako goiko kalea itxita egongo da gaurtik domekara bitartean gunean   duela 4 hilabete, 3 aste · Ikusi

    Mundakako Goiko kalean egingo diren lanak direla eta, gaurtik hasita, domekara bitartean -biak barne- Goiko Kalea itxita egongo dela jakinarazi du Mundakako Udalak; alegia, drogeriatik hasita, mediku kontsultategiraino.

    Bestalde, Bizkaibusaren geralekua -norabide bietan- saihesbidean izango dela gogorarazi du Udalak.

  • Busturiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bihar arratsaldean uretaratuko dute Arkflow itsasontzia gunean   duela 4 hilabete, 4 aste · Ikusi

    Muruetako ontzioletakoek Arklow Forest izeneko itsasontzia uretaratuko dute bihar arratsaldean, 16:00etan hasita. Ordu bete beharko dute, gutxi gora-behera Portuondora ailegatzeko. Ohi bezala, atoiontziaren bitartez egin beharko dute uretaratzea.

  • Busturiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Espero baino hobeto» ibili da Kepa Ruiz Xixongo Munduko Txapelketan gunean   duela 4 hilabete, 4 aste · Ikusi

    Kepa Ruiz duatleta mundakarrak “pozarren” amaitu zuen Xixongo (Asturias; Espainia) Munduko Txapelketa iragan zapatuan. Munduko onenekin batera lehitu zen lehenengo biderrez, eta hamabigarren postuan amaitu zuen lasterketa. Ruizen hitzetan, “oso gustora amaitu nuen lasterketa, espero baino hobeto moldatu nintzelako”. Gizonezkoen elite mailako lasterketa, erritmoa altuan hasi zuten parte hartzaileek, eta hasieratik apurtu zen lasterketa. Hala,

  • Busturiako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Urrian hasita, hainbat ikastaro eskainiko ditu Busturiko Udalak gunean   duela 5 hilabete · Ikusi

    Udalak hainbat ikastaro antolatu ditu datozen hileotarako: hain zuzen be, yoga, josketa, gimnasia, tenis eta beste hainbat ikastarotan izena emoteko aukera izango dute herritarrek. Horiez gain, Busturiko hirugarren adinekoek be izango dute zertaz gozatu; izan be, gimnasia eta burua martxan ikastaroak izango dituzte. Guztira, bederatzi ikastaro izango dira. Hortaz, herriko umeek, gazteek zein helduek izango

  • Gehiago kargatu