-
Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Los descendientes’ filma, Usurbe antzokian gunean duela 12 ordu · Ikusi
Asteburuan, ‘Los descendientes’ filma emango dute Beasaingo Usurbe antzokian.
Hau da asteburuko ordutegia:Ostirala: 22:15
Larunbata: 19:30 eta 22:15
Igandea: 17:00, 19:30 eta 22:15
Astelehena: 19:30 eta 22:15 (ikusleen eguna) -
Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Alkartasuna Lizeoan kultur astea egiten ari dira gunean duela 16 ordu, 7 minutu · Ikusi
Beasaingo Alkartasuna Lizeoan 27. Kultur Astea egiten ari dira egunotan. Atzo ekin zioten egitarauari, inauterien inguruko ekintzekin. Gaur berriz, ipuin antzeztuak eta euskararen inguruko tailerrak izango dituzte. Bihar mendi irteera eta irakasleek prestatutako antzezlana izango dituzte. Ostiralean bukatuko dute egitaraua, taldean egiteko jolasekin.
-
Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Immigrazio legea hizpide izango dute larunbatean gunean duela 16 ordu, 8 minutu · Ikusi
Bategite Beasaingo etorkinen elkarteak hitzaldi bat antolatu du larunbat honetarako. SOS Arrazakeria elkarteko kide bat gonbidatu dute, eta immigrazio legeaz eta etxeko lana arautzeko legeaz ariko dira, besteak beste. Hitzaldia larunbat honetan izango da, 16:00etan, Beasaingo udaletxeko areto nagusian.
-
Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Besaingo dendariek stock azoka egingo dute asteburu honetan, aurreneko aldiz gunean duela 16 ordu, 8 minutu · Ikusi
Beste herri batzuetan antzeko feriek izan duten harrera ona ikusita, Beasaingo Bareak merkatari elkarteak ere stock azoka antolatzea erabaki du, aurreneko aldiz. Asteburuan egingo dute, eta denera, herriko 25 dendak parte hartuko dute ekimenean. Antolatzaileen arabera, «kalitatezko produktuak preziorik onenetan» erosteko aukera izango da. Aitor Mertxan Bareak elkarteko teknikariaren hitzetan, salgai jarriko dutena denboraldi honetako arropa eta produktuak [...] -
Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Besaingo dendariek stock azoka egingo dute asteburu honetan, aurreneko aldiz gunean duela 16 ordu, 8 minutu · Ikusi
Beste herri batzuetan antzeko feriek izan duten harrera ona ikusita, Beasaingo Bareak merkatari elkarteak ere stock azoka antolatzea erabaki du, aurreneko aldiz. Asteburuan egingo dute, eta denera, herriko 25 dendak parte hartuko dute ekimenean. Antolatzaileen arabera, «kalitatezko produktuak preziorik onenetan» erosteko aukera izango da. Aitor Mertxan Bareak elkarteko teknikariaren hitzetan, salgai jarriko dutena denboraldi honetako arropa eta produktuak izango [...] -
Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Beasaingo I. Stock Azoka gunean duela 1 egun, 7 ordu · Ikusi
Bareak merkatari elkarteak antolatuta, Beasaingo I. Stock Azoka egingo dute asteburuan, udaletxeko plaza azpian. Hau izango da azokaren ordutegia:
Larunbatean, goizez (10:30-14:30) eta arratsaldez (17:00-21:00)
Igandean, goizez (10:30-14:30) eta arratsaldez (17:00-20:00) -
Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ezker abertzalearen herri batzarra gunean duela 1 egun, 7 ordu · Ikusi
Beasaingo ezker abertzaleak herri batzarra egingo du, ostegunean, 19:00etan, Arrano elkartean.
-
Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Immigrazio legearen inguruko hitzaldia gunean duela 1 egun, 7 ordu · Ikusi
Bategite etorkinen elkarteak antolatuta, SOS Arrazakeria elkarteko kideek immigrazio legearen eta etxeko lana arautzeko legearen inguruan hitz egingo dute, larunbatean, 16:00etan, udaletxeko areto nagusian
-
Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Emakumeentzat bazkaria antolatu du Asmubek gunean duela 1 egun, 7 ordu · Ikusi
Emakumearen nazioarteko eguna dela eta, Asmube elkarteak urteroko bazkaria antolatu du martxoaren 10erako. Bazkalondoan, dantzaldia ere izango dute. Parte hartu nahi dutenek, otsailaren 27a baino lehen eman behar dute izena, Asmube elkarteak Oriamendi kalean duen egoitzan.
-
Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Argi berdea aurrekontuari gunean duela 1 egun, 13 ordu · Ikusi
Beasaingo Udalak legegealdi honetako estraineko aurrekontua onartu du. Bazegoen ikusmina udal gobernuak egindako proposamena aurrera aterako zen edo ez jakiteko, eta gainontzeko alderdiek zein jarrera hartuko zuten ikusteko. Bileraren aurretik, Koldo Agirre alkateak gauzak «nahikoa lotuta» zituztela aurreratu zuen, eta pasa den osteguneko bileran garbi gelditu zen hori. Bilduko eta Aralarreko zinegotzien aldeko botoez gain, aurrekontuek
-
Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udal gobernuak eta H1!-ek aurrera atera dituzte aurrekontuak, EAJren abstentzioarekin gunean duela 5 egunak, 6 ordu · Ikusi
Beasaingo udal gobernuak aurrera atera ditu 2012. urteko aurrekontuak. Bilduko eta Aralarreko zinegotzien aldeko botoez gain, H1!-eko Joxi Intsaustik ere alde bozkatu zuen; EAJk berriz, abstentziora jo zuen, “aurrekontuak ez blokeatzeko”. Hala, udalak 17,7 milioi euroko aurrekontu osoa izango du; horietatik 13,5 dira udalaren berezko aurrekontua, eta 3,6 milioi, Beasain Lantzenena. Luze jo zuen [...] -
Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Inauterietako ekintza sorta izango da egunotan gunean duela 5 egunak, 16 ordu · Ikusi
Inauteriak direla eta, herriko ikastetxeek eta kultur taldeek hainbat ekintza antolatu dituzte. Gaur, 16:00etan, Andramendi Ikastolakoek eta La Salle ikastetxekoek jaialdi bana egingo dute. Bihar, Ostadar dantza taldekoen jaialdia izango da, 11:00etan hasita. 16:00etan berriz, Izartxo aisialdi taldekoek desfilea egingo dute. Alkartasuna Lizeokoek, astearte arratsaldean egingo dute inauterietako desfilea.
-
Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Beasainek Lagun Onak taldea hartuko du etxean gunean duela 5 egunak, 16 ordu · Ikusi
Hirugarren mailako bi ezagun zaharrek, Beasainek Lagun Onak talde azpeitiarrak, derbi gipuzkoarra jokatuko dute bihar, 17:00etan, Loinatz zelaian. Azken hamar urteetan, bi talde horiek Beasainen jokatu dituzten hamar partidetatik zazpi irabazi dituzte etxekoek, eta hiru berdindu. Beasaindarrak sailkapeneko seigarren postuan daude, 45 punturekin; puntu bakarrera dituzte orain play offetako postuak.
-
Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Amiantoak eragindako kalteak salatzeko bilkura deitu dute biharko gunean duela 6 egunak, 7 ordu · Ikusi
CAFeko enpresa batzordeak, amiantoak eragindako kalteak salatzeko ordubeteko geldialdia eta bilkura deitu ditu biharko. Amiantoarekin lan egin izanagatik, azken hilabeteetan hil diren Paco Gonzalez eta Antton Irizar langileak gogoratuko dituzte bertan. 10:00etatik 11:00etara elkartuko dira, CAFeko Beasaingo sarrera nagusian dagoen monumentuan. Enpresa batzordeak jakinarazi duenez, “Beasaingo lantegian dagoeneko 19 langile dira beraien lanpostuetan amiantoa arnasteagatik
-
Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Amiantoak eragindako kalteak salatzeko bilkura deitu dute biharko gunean duela 6 egunak, 7 ordu · Ikusi
CAFeko enpresa batzordeak, amiantoak eragindako kalteak salatzeko ordubeteko geldialdia eta bilkura deitu ditu biharko. Amiantoarekin lan egin izanagatik, azken hilabeteetan hil diren Paco Gonzalez eta Antton Irizar langileak gogoratuko dituzte bertan. 10:00etatik 11:00etara elkartuko dira, CAFeko Beasaingo sarrera nagusian dagoen monumentuan. Enpresa batzordeak jakinarazi duenez, “Beasaingo lantegian dagoeneko 19 langile dira beraien lanpostuetan amiantoa arnasteagatik [...]
-
Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘J.Edgar’ filma, Usurbe antzokian gunean duela 6 egunak, 12 ordu · Ikusi
Asteburu honetan, Clint Eastwood zinemagilearen J.Edgar filma emango dute Beasaingo Usurbe antzokian. Hau da ordutegia:
Ostirala: 22:15
Larunbata: 19:30 eta 22:15
Igandea: 17:00, 19:30 eta 22:15
Astelehena: 19:30 eta 22:15 -
Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sute batek kalte handiak eragin ditu Beasaingo auto tailer batean gunean duela 6 egunak, 13 ordu · Ikusi
Sute batek kalte handiak eragin ditu Beasain eta Olaberria arteko mugan dagoen Ford markako auto tailerrean. Atzo iluntzean piztu zen sutea, 19:00ak aldera, konponketa lanetarako igogailu elektrikoan zegoen kotxe batek su hartu zuenean. Garrak berehala zabaldu ziren eta beste bi ibilgailu erre ziren; tailerrak berak ere kalte handiak izan ditu, suak gora egin ahala, teilatuko [...] -
Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sute batek kalte handiak eragin ditu Beasaingo auto tailer batean gunean duela 6 egunak, 13 ordu · Ikusi
Sute batek kalte handiak eragin ditu Beasain eta Olaberria arteko mugan dagoen Ford markako auto tailerrean. Atzo iluntzean piztu zen sutea, 19:00ak aldera, konponketa lanetarako igogailu elektrikoan zegoen kotxe batek su hartu zuenean. Garrak berehala zabaldu ziren eta beste bi ibilgailu erre ziren; tailerrak berak ere kalte handiak izan ditu, suak gora egin ahala, teilatuko [...] -
Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Azurmendi eta Atutxa II, finaleko postuaren bila gunean duela 6 egunak, 16 ordu · Ikusi
Iñaki Azurmendi eta Aitzo Atutxa aizkolariek, Urrezko Aizkolarien txapelketako finala jokatzeko txartela izango dute jokoan. Igandean izango da saioa, 12:00etan, Galdakaoko Kurtzea kiroldegian. Parean, Angel Arrospidek eta Ugaitz Mugertzak osatutako bikotea izango dute. Finala, bi aste barru jokatuko dute Azpeitian; Otañok eta Otaegik dagoeneko lortua dute finaleko postua.
-
Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Anbulatorioa berrikuntza lanetan gunean duela 1 aste · Ikusi
Beasaingo Anbulatorioan hainbat konponketa lan egiten hasi dira aste honetan. Eusko Jaurlaritzaren eta Beasaingo Udalaren artean adostasuna lortu eta gero, Beasain Lantzenek hartu du obra egiteko ardura. Xabi Mujika Beasaingo Anbulatorioko zuzendariak azaldu duenez, «fatxadan egon diren hezetasun arazoak direla eta, pintura altxatu eta zati batzuk erori egin dira». Lanen aurreneko fasean, aparkaleku aldeko zatia [...] - Gehiago kargatu

