Azkoitiko Hitza @azkoitia ?

Aktibo duela 8 ordu, 25 minutu
  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Irabaztea lortu zuen Anaitasunak Aloñaren aurka gunean   duela 8 ordu, 12 minutu · Ikusi

    Anaitasunak, nahiko larri bada ere, irabaztea lortu zuen Aloñaren aurka. Partida amaiatzeko hamar minutu falta zirela Ioritz Mendizabalek gola sartzea lortu zuen. Momentuan Tolosarekiko bost puntuko aldea dauka, eta Beriorekiko, berriz, Sei. Jubenil Euskadiko Ligan, Aretxabaletaren aurka 2-0 egin zuen; Jubenil 1. mailan, Seguraren aurka 1-3 galdu zuen. Emakumezkoen ligan 1-6 galdu zuen Urolaren aurka,

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Urolarren lehorreratze makarroia gunean   duela 18 ordu, 9 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Normandiako lehorreratzea irudikatu du Azkoitiako eta Azpeitiako In Your Face boskoteak estreinako diskoaren azala. Taldearen punk izaerari ohore eginez, Desembarco makarra izenburua jarri diote, eta  Teletetxo zigiluren babesean eman dute argitara. Duela urte eta erdi maketa grabatu zuten entsegu-lokalean, taldekideek eurek entzuteko eta lagunen artean zabaltzeko. Iazko udan diskoetxekoaren eskaintza jaso zuten, eta, hala, Azpeitiko [...]

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bigoterik gabeko taldea gunean   duela 18 ordu, 10 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Bigoterik Gabea, horrela izena du Azkoitiko gazte talde batek osatutako antzerki taldeak. Zazpi kide dira, eta antzerkia gustuko dutela nabari zaie; besteak beste, astean hirutan gelditzen baitira entseatzeko. Martxoaren 10erako antzezlan bat prestatzen ari dira. Baztartxoko taula gainean dute orduan hitzordua. Miren Elorzak, Idoia Aginagaldek, Iosune Garmendiak, Xabier Barquerok, Joseba Elorzak, Arantxa Areizagak eta [...]

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Futbolean jokatzen ahaztu gabe gunean   duela 1 egun, 18 ordu · Ikusi

    Koadro txikia Hasita daude dagoeneko Anaitasunako, Lagun Onakeko eta Realeko beteranoen triangularrerako entrenatzen azkoitiarrak. Atzo egin zuten bigarren entrenamendua. Partidak jokatzera guztira hogei bat futbolari beterano animatu direla jakinarazi du Mikel Arregik, Anaitasuna Futbol Taldeko Kirol Zuzendariak. Triangularra martxoaren 17rako prestatu du Iraurgi Cupek, Garmendipe futbol zelaian. Entrenatzaile lanetarako azpeitiar bat hartu dute, gainera: Martxiel Elorza. [...]

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Urola Kostako Hitza’-k 8 urte, gaur gunean   duela 2 egunak, 12 ordu · Ikusi

    Koadro txikia

    Zortzi urte igaro dira UROLA KOSTAKO HITZAk lehen zenbakia argitaratu zuenetik. Makina bat aldaketa izan ditu egunkariak 2004ko otsailaren 20tik. Paperetik webgunera egin zuen jauzi, eta iazko azarotik eskualdeko webguneez gain, Azkoitikoa, Getariakoa, Zarauzkoa eta Zestoakoa daude sarean. Egun, asteartetik ostiralera da irakurgai paperean, eta egunero webguneetan eta sare sozialetan.

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bideoa: Oteiza Frontoietan,3Dko grabazioak egiten ari dira gunean   duela 5 egunak, 12 ordu · Ikusi

    Koadro txikia Orio Produkzioak-eko lantaldea Azkoitiko Oteiza Frontoietan dabil grabazio batzuk egiten 09:00etatik. Proba batzuk egiteko ari dira filmaketa egiten, 3Dko sistemarekin. Bederatzi metro luzatzen den garabi bat erabili dute horretarako, eta kamera berezi bat: bi objektibo ari dira erabiltzen. Orio ekoiztetxeko arduradun Beñat Ibarbia bertan da, eta tokia zergatik aukeratu duten azaldu du: “Frontoi hauek [...]

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Astelehen gauerako autobus zerbitzu berezia jarriko dute Azpeititik Azkoitira gunean   duela 5 egunak, 13 ordu · Ikusi

    Astelehenean (otsailak 20)  inauteriak direla eta, Azpeitik Azkoitira itzultzeko autobus zerbitzu berezia jartzea erabaki da. Azpeitiko Anbulatorioan egingo du aurrenengo geldialdia autobusak, eta Julio Urkijo bitarteko autobus geltoki guztietan geratuko da.

    1:00etan, 2:00etan, 3:20an, 4:00etan eta 5:20an abiatuko da autobusa Azpeititik.

    Zumaiara joateko ere jarriko dituzte autobus bereziak. 2:30ean eta 4:30ean izango dira horiek.

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Behin-behineko bizitokia aurkitu dute sutean kaltetutako hamabostek gunean   duela 6 egunak, 11 ordu · Ikusi

    Pasa den larunbat goizaldean Kale Nagusian izandako suteen ondorioz etxerik gabe gelditu diren 29 herritarrekin biltzen hasi ondoren, horietatik hamabostek behin behineko bizitokia aurkitu dutela jakinarazi du Udalak, eta gainontzeko hamalauak Larramendi Hotelean jarraitzen dutela era adierazi du. «Horientzako irtenbidea lehenbailehen aurkitzea» espero dutela ere gaineratu dute. Horretarako, aseguru etxeekin eta bestelako erakundeekin harremanetan ari

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mendi irteera antolatu du iganderako Anaitasunak gunean   duela 6 egunak, 13 ordu · Ikusi

    Arrain eta Ardoen ibilbidearen aurrenengo zatia egiteko aukera izango da datorren igandean. Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatuta hogei kilometro luze den ibilaldia prestatu dute. Otxandiotik Durangorako zatia egingo dute joaten direnek. Egin nahi duenak, Etxeza harategian eman beharko du izena; gaur amaitzen da horretarako epea. Bazkide direnek 12 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez direnek, berriz,

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Eskualdeko sei lagun daude ‘Ai ama!’ saioko lantaldean, Iban Garaterekin gunean   duela 6 egunak, 18 ordu · Ikusi

    Koadro txikia Astelehenetik ari dira Ai ama! saioa ematen ETB 1en. Iban Garate da aurkezlea, eta astelehenetik ostegunera 21:00etatik 21:30era bitartean ari dira eskaintzen saioa, astelehenetik ostegunera, eta zuzenean egiten dute. Ostiraletan, berriz, asteko unerik onenak bilduko dituzte. Momentuz, ekainera bitartean emango dutela azaldu du Garatek. «Gainontzeko kate guztietan informazioa ematen duten bitartean, ETB1en 21:00etatik aurrera entretenimentua [...]

  • Herriko bost enpresak Kalitate Turistikoaren Konpromiso Ziurtagiria jaso dute. Eusko Jaurlaritzak banatzen ditu ziurtagiri horiek. Bost enpresa horiek aurretik ere bazuten ziurtagiri hori, baina berrestu egin dute orain.
    Honakoak dira bost enpresak: Zulueta nekazal turismoa, Landagarre nekazal turismoa, Joseba jatetxea, Iturri jatetxea eta Larramendi Torrea hotela.
  • Udaletik jakitera eman dutenez, Eusko Jaurlaritzak Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako paisaiaren katalogoa egiteko proiektua jarri du martxan, eta tartean Urolako paisaiarena egitekoa ere bada. Katalogo hori egiteko admnistrazio, eragile eta herritarrekin harremanetan ari da, haien parte- hartzea sustatzeko helburuarekin. Parte-hartze prozesu horren nondik norakoen berri izateko, bilera egingo da hilaren 22an, Elkargunean 18:00etan. Bertan, Jaurlaritzako

  • Koadro txikia Gipuzkoako Foru Aldundiak udalak finantzatzeko duen funtsari 800.000 euro itzuli beharko dizkio Azkoitiko Udalak, aurreikusi baino 300.000 euro gehiago. Diputazioak espero baino diru sarrera gutxiago izan ditu 2011n, eta, horregatik, «zuzendu egin behar» izan ditu aurreikuspenak, Urrategi Alberdi zinegotziak azaldu duenez. «Abendua pasa ondoren, ikusten denez aurrez egindako kalkuluen aldean, diru gutxiago bildu dute; [...]

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Lehiakortasuna sustatzeko doktoreak bildu ditu Loiola Berrikuntzak gunean   duela 1 aste · Ikusi

    Urola Erdiko hamahiru doktore elkartu ziren pasa den astean Loiola Berrikuntza Fundazioak deituta. Soslai sozio-ekonomikoa eta zientifiko-teknologikoa dute adituek. Guztiek unibertsitatean (Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, eta Mondragon Unibertsitatea), zentro teknologikoan, eta enpresa pribatuetan dihardute lanean. Bailarako lehiakortasuna bultzatzeko bideak eraikitzea izan zuten helburu nagusia, eta elkarlanerako hainbat ekintza aurreikusi zuten. Besteak beste, zentro teknologikoen

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Haur masaje ikastaroa antolatu dute Haurreskolan gunean   duela 1 aste, 1 egun · Ikusi

    Azkoitiko Haurreskolak antolatuta, haurrei masaje emateko ikastaroa antolatu dute. Otsailaren 29tik martxoaren 28ra bitartean izango da ikastaroa haurreskolan bertan. 0 eta 3 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoentzat dago zuzenduta, eta 85 euro ordaindu beharko dira. Bertan parte hartu nahi duenak hilaren 21a baino lehen eman beharko du izena, eta jende kopuru nahikoa biltzen ez bada

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 26 lagun daude etxetik kanpo, suteagatik gunean   duela 1 aste, 1 egun · Ikusi

    Koadro txikia Ostiral gauean Kale Nagusian izandako sutearen ondorioz, guztira 26 lagunek egin dute lo etxetik kanpo, eta oraindik ez dakite noiz itzuliko diren. Hogei pertsona Larramendi hotelean daude, eta beste sei, lagunen eta familiakoen etxeetan. Azkoitiko Udala, Ongizate Sailaren bitartez, hasi da kaltetuekin «banan-banan» biltzen; hala jakinarazi dute ordezkariek. «Orain, egoera konpondu bitartean etxerik [...]

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Azkoitiko Udala suteko kaltetuekin hitz egiten ari da banan-banan gunean   duela 1 aste, 2 egunak · Ikusi

    Koadro txikia Ostiral gaueko sutearen ondorioz, guztira 26 lagunek egin dute lo etxetik kanpo, eta oraindik ez dakite noiz itzuliko diren. Hogei pertsona Larramendi hotelean daude, eta beste sei, lagun eta familiakoen etxeetan. Udalak, dagoeneko hasi dela kaltetuekin biltzen jakinarazi du, gaur eskaini duten agerraldian. “Orain, egoera konpondu bitartean etxerik gabe gelditu diren azkoitiar horiei bizitoki [...]

  • Azkoitiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gaur ere hotelean pasa dute gaua suteak kaltetutako familiek gunean   duela 1 aste, 2 egunak · Ikusi

    Koadro txikia Gaurko gaua ere hotelean igaro dute Azkoitiko Nagusia kaleko suteagatik etxerik gabe geratu diren familiak. Zubixe elkartea arropa biltzen ari da haientzako, eta herritarrei laguntza eskatu diete kideek; besteak beste, neguko arropa eta maindireak behar dituzte. Eguerdiko hamabiak eta erdietan prentsaurrekoa emango du Azkoitiko Udalak, ezbeharraren aurrean abian jarriko dituen neurriak eta azken berriak

  • Koadro txikiaArratsaldean bilera egingo du Azkoitiko Udalak, goizeko sutean kaltetutako 14 lagunei eman beharreko presazko laguntzak erabakitzeko. Goizeko hirurak aldean piztu da sua Nagusia kaleko 14. zenbakian. Hasiera batean itzaldutzat eman dute sua, baina goizeko bostak aldean berriz piztu da. Hirugarren eta laugarren solairuak jauzi egin dira, erreta. Bizilagunak atera egin behar izan dituzte etxetik, eta [...]

  • Koadro txikia Arratsaldean bilera egingo du Azkoitiko Udalak, goizeko sutean kaltetutako 14 lagunei eman beharreko presazko laguntzak erabakitzeko. Goizeko hirurak aldean piztu da sua Nagusia kaleko 14. zenbakian. Hasiera batean itzaldutzat eman dute sua, baina goizeko bostak aldean berriz piztu da. Hirugarren eta laugarren solairuak jauzi egin dira, erreta. Bizilagunak atera egin behar izan dituzte etxetik, eta [...]

  • Gehiago kargatu