Anoetako Hitza @anoetaldea ?

Aktibo duela 1 aste, 6 egunak
  • Anoetako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Dantza Soka Eguna ospatzen ari dira Anoetan gunean   duela 1 aste, 4 egunak · Ikusi

      Goizean goiz hasi dute eguna dantzariek. Baserrietara musika eta dantza eraman dituzte, eta ondoren, plazan elkartu dira guztiak. Plaza dantzariz bete dute, eta ikusten zeuden hainbat mutil ere, plaza jaitsi dituzte beraiekin dantza egiteko. Bazkariaren ostean, poteoa egingo dute herriko trikitilariekin. Musika, dantza eta talorik ez da faltako. Itzel taldea izango da 19:00etatik

  • Anoetako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sokaren bueltan dantzan ospatuko dute eguna, bihar gunean   duela 1 aste, 5 egunak · Ikusi

    Koadro txikiaBihar, hilak 11, Dantza-soka eguna ospatuko dute, Anoetan. Urtero bezala, kaldereroetan ospatzen dute herriko jai hau. Hogeita hamar urtez galdutako festa hau, 2003. urtean berreskuratu zuten, eta harrez gero urtero ospatzen dute. Iaz lehen aldiz, dantza goizez bakarrik egitea erabaki zuten, eta aurten ere horrela egingo dute. Egunari hasiera goizean goiz emango diote. 08:30ean dute [...]

  • Anoetako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Anoetan Dantza-soka eguna ospatuko dute, larunbatean gunean   duela 1 aste, 6 egunak · Ikusi

    Larunbatean, hilak 11, Dantza-soka eguna ospatuko dute, Anoetan. Urtero bezala, kaldereroetan ospatzen dute herriko jai hau. Hogeita hamar urtez galduta egon zen festa hau, 2003. urtean berreskuratu zuten. Iaz lehen aldiz, dantza goizez bakarrik egitea erabaki zuten, eta aurten ere horrela egingo dute. Egunari hasiera goizean goiz emango diote. 08:30ean dute hitzordua, eta guztiak herriko

  • Anoetako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Anoetarrek Santa Ageda bezperan biltzen duten dirua Lodosako ikastolara bidaliko dute gunean   duela 2 aste, 5 egunak · Ikusi

    Anoetar talde batek usadio zaharrei eutsi asmoz, Santa Ageda bezperan kantuan aterako dira, beti ere, eguraldiak laguntzen badu. Jasotzen duten dirua Lodosako ikastolara bidaliko dute. “Herritar guztiei dei egiten diegu gurekin batera etor daitezen”, esan dute.

  • Anoetako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Dantza-Soka egunerako entsegu orokorrak deitu dituzte gunean   duela 2 aste, 6 egunak · Ikusi

    Dantza-Soka Eguna hilaren 11ean ospatuko dute, Anoetan. Entsegu orokorrak egiten ari dira, eta bihar, 19:30ean, eta asteazkenean, hilak 8, 19:00etan frontoian izango dira. Garrantzitsua dela entsegu orokorretan parte hartzea, eta Dantza-Sokan parte hartu nahi dutenei dei egiten zaie bertara joateko.

    Parte hartzeko zerrendak Itzuli tabernan daude jarrita, eta apuntatzeko epea hilaren 5a arte da.

  • Anoetako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Murrizketak direla eta, Alkizako Herri eskolako irakasleek elkarretaratzea egin dute gunean   duela 3 aste, 1 egun · Ikusi

    Koadro txikia

     

    Alkizako Herri eskolako irakasleek gaur goizean elkarretaratzea egin dute 09:00etatik 09:15etara.

    “Zerbitzu publikoak garatu, murrizketarik ez” lelopean, eskolaren aurrean egon dira.

    Datorren astearterako ere, hilak 7,  15 minutuko kontzentrazioa deitu dute, eta hilaren 9rako, berriz, 4 orduko geldialdia.

  • Anoetako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hondakinak biltzeko sistema zirkularra aldarrikatu du Anoeta Zero Zabor taldeak gunean   duela 1 hilabete, 1 aste · Ikusi

    Koadro txikia Gaur goizean aurkeztu dute jendaurrean sortu berri den Anoeta Zero Zabor taldea. Udaletxeko pleno aretoan egin dute lehen agerraldia, eta 50 bat pertsona bildu dira bertan. Aurkezpenean esandakoaren arabera, taldearen helburua «Gipuzkoa, Euskal Herria eta mundu mailan hondakinen inguruan ematen den sistema lineala baztertzea da», hau da, «‘kontsumitu, ustiatu, bota’ segida aldatu nahi dugu, eta [...]

  • Anoetako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Dantza Soka Eguna eta Kaldereroak antolatzeko bilerak deitu dituzte gunean   duela 1 hilabete, 1 aste · Ikusi

    Gabonetako ekitaldiak bukatu, eta Anoetako Udala  dagoeneko Dantza-Soka Eguna prestatzen hastera doa. Aurten, otsailaren 11n ospatuko dute. Entsegu egunak eta bestelakoak zehazteko bilera antolatu dute. Bihar, hilak 11, izango da, 18:00etan udaletxean. Bestalde, Gabonetako programazioaren balorazioa egiteko, eta kaldereroak prestatzen hasteko beste bilera bat egingo dute. Kasu honetan, ostegunean, hilaren 12an elkartuko dira udaletxean, eta

  • Anoetako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kepa Fernandez Larrinoak liburu berria argitaratu du gunean   duela 1 hilabete, 1 aste · Ikusi

    Kepa Fernandez Larrinoa antropologo eta idazleak, Manifiesto por una antropologia razonada liburu berria argitaratu du. Alkizan bizi den bilbotarrak, norberekoitasuna eta gaur egungo gizartearen kontsumismoa jorratu ditu. Antropologian zentratzen da, eta estatu neoliberal batean jokatzen duen papera aztertzen du. Era berean, Fernandez Larrinoak, tokiko kultur garapenaren eta Europako ondare kulturalaren kritika egiten du egiten du [...]

  • Anoetako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Abraham Olano kiroldegiko eskaintzek zabalik jarraitzen dute gunean   duela 1 hilabete, 4 aste · Ikusi

    Anoetako kiroldegitik antolatu dituzten kirol ekintzetan izena emateko epeak zabalik jarraitzen du oraindik. Hamaika ikastaro edo ekintza antolatu dituzte bazkide nahiz bazkide ez direnentzat. Pilates, Aerobik, Helduentzako gimnasia, Cycling, Yoga, Kenpo kai, Patinaia, Gimnasia erritmikoa eta Judoak osatzen dute 2012. urteko kirol eskaintza. Informazio gehiago nahi duenak 943 65 13 33 telefono zenbakira dei dezake,

  • Anoetako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012ko egutegia osatu dute herritarrek ateratako argazki politenekin gunean   duela 1 hilabete, 4 aste · Ikusi

    Koadro txikia Anoetako herritarren laguntzarekin, udalak, 2012ko egutegia osatu eta herritarren artean banatu du jada. Aurrez, argazki lehiaketa antolatu zuen, eta irabazleen argazkiek osatzen dute egutegi koloretsua. Bertan, anoetarrek aukeratu dituzten herriko nahiz atzerriko argazki ederrenak aurki daitezke. Herritarrek parte hartze zuzena izan dute prozesu guztian, hau da, bai argazki lehiaketan eta baita irabazleak aukeratzeko garaian [...]

  • Anoetako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Alkizako frontoia berriz inauguratu dute gunean   duela 2 hilabete, 1 aste · Ikusi

    Alkizako herritarrek auzolanean berritu dute herriko pilotalekua. Azken urteetan zahartua zegoen, eta herritarrek beraiek eman diote berritua herriko aterpe guneari. Gaur berriz inauguratu dute. Frontoia estreinatzen lehenak txikienak izan dira. Pilota partidak jokatu dituzte, benjaminek eta gazteek. Alkatearen agurraren aurretik, aurreskua dantzatuko dute. Jarraian, jaietako beteranoen finalaren errebantxa jokatu dute. Bi botilero bereziren laguntza izan

  • Anoetako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Lehen aldiz egin dute azken ostiraletako elkarretaratzea gunean   duela 2 hilabete, 3 aste · Ikusi

    Koadro txikia   Ostiralean, Iruran lehendabiziko aldiz euskal preso politikoen Euskal Herriratzearen aldeko kontzentrazioa egin zuten. “Oso arrakastatsua” izan zela argitu dute. Bertan, “60 heldutik gora” elkartu ziren Egin dezagun bidea, euskal presoak Euskal Herrira lelopean. Irurak bere bideari ekin diola, eta errealitate bihurtu bitartean hileroko azken ostiraletan kontzentratuko direla adierazi dute. “Bidea gurekin batera egitea aukeratu [...]

  • Anoetako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Frontoia berritzeko auzolanari ekin diote gunean   duela 2 hilabete, 4 aste · Ikusi

    Alkizako frontoia berritzearen bigarren zatia auzolanean burutzen ari dira. Gaurkoan, zehazki, frontoiaren kanpoko aldea txukundu dute, eta harmailak berritzen aritu dira. Lanak amaitu ondoren, hamaiketakoa egin dute. 20 herritar inguru izan dira lanean. Udaletik azaldu dutenez, beste asteburu batzuetan ere arituko dira obrak egiten auzolanean. Esaterako, egurrezko eserlekuak jarriko dituzte.

  • Anoetako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Aurrekontu parte hartzaileen inguruko bilera gunean   duela 3 hilabete · Ikusi

    2012 urterako aurrekontu parte hartzaileak ahalik eta modu gardenenean egiteko bilera antolatu du Anoetako Udalak, bihar, hilaren 26an, udaletxeko bilkura aretoan. Lehen bilera informatiboa 11:00etan hasiko da, eta ideiak biltzeaz gain, udal ordezkariek euren asmoak azalduko dizkie herritarrei.

  • Anoetako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Auzolanerako deia luzatu die udalak herritarrei gunean   duela 3 hilabete · Ikusi

    Udalak auzolana antolatu du herriko frontoian. Helburu horrekin, herritar guztiei deialdia luzatu die, etzi, hilaren 26an, frontoia txukuntzera agertzeko. Auzolanean eserlekuak eta atzealdea konpondu nahi dute. Hitzordua 09:30etan jarri dute, eta herritar guztiak gonbidatu nahi izan dituzte auzolanera.

  • Larunbatean eman zioten bukaera anoetarrek Kultur eta kirol asteari. Herri krosa izan zuten, eta bertan 20 bikotek parte hartu zuten. 3 kilometro eta 500 metroko ibilbidea egiten lehenak Leire Gonzalez eta Ibai Iztueta izan ziren.

    Ondoren, Amaia Agirre eta Iker Zubeldiarekin bertso bazkaria izan zuten Kuku Elkartean. 40 lagun inguru elkartu ziren bazkaltzeko.

  • Anoetako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Haurrak gogotsu aritu dira xakean Kirol eta Kultur Astean gunean   duela 3 hilabete, 1 aste · Ikusi

    Anoetako Kultur eta Kirol Astearen barruan Xake Txapelketa jokatu zen herenegun, Hozpel kaleko lokalean. Bertan, LH1 eta DBH2 maila bitarteko haurrak aritu ziren lehian. Atzo, liburutegian ipuin kontaketa saioa eduki zuten, eta gaur, Loatzo Musika Eskolaren eskutik emanaldia egongo da. Entzunaldia 19:00etan izango da, Anoetako Mikelasagasti auditorioan.

  • Anoetako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bi asto Joakin Garmendiaren idi parearen aurka, etzi gunean   duela 3 hilabete, 2 aste · Ikusi

    Anoetako Joakin Garmendiaren idiek apustua jokatuko dute etzi, hilaren 11n, Hernialdeko plazan. 22:00etatik aurrera, idi pareak bi astoren aurkako dema jokatuko dute. Astoak Eneko Sein pasaitarrak ekarriko ditu. Alde bakoitzak, 1500 euro jarriko ditu mahai gainean. Ordu erdiko lanean, zeinek plaza gehiago egin; horixe da apustua. Euskal astoek 450 kiloko harria eraman beharko dute, eta

  • Anoetako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Urrifest gaua antolatu du Gaztetxeak gunean   duela 3 hilabete, 4 aste · Ikusi

    Euskal Herrian eginiko hainbat garagardo mota dastatzeko aukera izango da urriaren 29an, Anoetako Gaztetxean. Izan ere, Anoetako Gazte Asanbladak estreinako Urrifest gaua antolatu du, garagardoa oinarri duen festa. Arratsaldean, zazpiak aldera emango diote hasiera festari, Anoetako Gaztetxean. 21:00etan, mahaiaren buelatn eseriko dira denak, alemaniar erako afariaz gozatzeko. Afaria amaituta ere, garagardo bereziak dastatzen jarraitzeko parada

  • Gehiago kargatu