-
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Dantza, kafea eta anis pixka bat gunean duela 2 egunak, 12 ordu · Ikusi
Talai dantzaren ohiturarekin jarraitzen dute herriko gazteek. Gaur, atzo bezala, baserriz baserri dabiltza dantza eskainiz. Baserrikoek bere aldetik ere ematen dute: gastuei aurre egiteko dirua, jatekoa, kafea eta, noski, anis pixka bat, hotzari aurre egiteko. Talai dantzariek goiza Zugastibarrena baserrian hasi dute, Bedaiorako bidean. Ohitura ere horixe da: bertan gosaltzen dute; kafea, txokolatea eta
-
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Abaltzisketan eta Amezketan makil hotsak entzungo dira gaur gunean duela 3 egunak, 23 ordu · Ikusi
Gerra garaian galdutako ohiturari irmo eusten diote Abaltzisketan eta Amezketan, eta batean zein bestean, baserriz baserri ariko dira gaur txantxoak eta talaiak euren dantzaren ordainetan mokadutxo ederrak hartuz. Abaltzisketan gaur ospatuko dituzte inauteriak. 08:00etan egiten dute hitzordua txantxoek baserrietako ibilbideari ekiteko. Zortzi dantzari, akordeoi jotzailea, saskia daramana eta nagusiak osatu ohi du taldea. Baserrira iritsi
-
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bidegoian Berria Txapelketaren final laurdenetarako sailkatu da gunean duela 2 aste, 1 egun · Ikusi
Bidegoiango pilotariek garaipen erraza lortu zuten iragan ostiralean Lizarraren aurka, IX. Berria Txapelketako kanporaketan. Final laurdenetara sailkatu diren lehenak izan dira Aurrera Saiazekoak, eta hurrengo aurkaria, Huarte eta Zaramagaren arteko lehiatik irtengo zaie. Kanporaketa Asteasun jokatu zen, eta eguraldia aurka izan arren, jende ugari elkartu zen frontoian. Kadeteetan Chiapuso-Aburuzak erraz lortu zuten garaipena, aurkariak [...] -
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Festak antolatzen hasteko lehen bilera bihar izango da gunean duela 3 aste, 2 egunak · Ikusi
Kultur ekitaldiak bukatuta, San Lorentzo festak antolatzeko lehen bilera egingo du, bihar, festa batzordeak. Asteartero bezala, 19:30ean elkartuko dira udaletxean, eta festa batzordeak herritar guztiei dei egiten diete ekarpenak eginez bileran parte hartzera gerturatzeko.
-
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Albizturgo Gomaiztegi baserria erre da gunean duela 3 aste, 5 egunak · Ikusi
Bart Albizturgo baserri bat erre da. Herrizaingo sailak eta suhiltzaileek azaldu dutenez, sutean pertsona bat zauritu da. Pertsona honek eskuetan erredurak izan ditu eta Tolosako Asuncion klinikan dago.
Antza denez sutea atzo 22:30ean hasi zen, eta baserria erabat kiskalita geratu da.
-
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Albizturgo Gomaiztegi baserria erre da gunean duela 3 aste, 5 egunak · Ikusi
-
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Julian Bereziartua medikuarekin solasaldia gunean duela 3 aste, 6 egunak · Ikusi
Kultur ekitaldiekin bukatzeko, Ikaztegietan, Julian Bereziartua medikua izango da. Bihar, 21:00etatik aurrera medikuntzaren inguruan hitz egiteko aukera izango da udaletxeko aretoan. Herritar guztiak gonbidatuta daude.
-
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gaur 14:00etan ohiko osoko bilkura egingo dute, Amezketan gunean duela 3 aste, 6 egunak · Ikusi
Amezketako udaletxean, gaur, 14:00etan ohiko osoko bilkura egingo dute. Abenduaren 29an eginiko ohiko bilkuraren akta agiria onartzea; alkatetzaren ebazpenen berri ematea; Kutxako Gobernu Organoan Udalen ordezkaritza eramango duen Kontseilari Orokorren izendapenerako agrupazioaren osaketa; Kutxako Administrazio Kontseiluari buruzko mozioa; batzordeen informazioa eta galdera eta erreguak jorratuko dituzte.
-
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ibarra taldeko neskek hirugarren postua eskuratu dute 540 kilokoan gunean duela 4 aste, 1 egun · Ikusi
Amezketako pilotalekuan jokatu zen Euskadiko Sokatira Txapelketako laugarren saioa. Emakumezkoak eta gizonezkoak aritu ziren goma gainean sokan. Emakumezkoen 540 kiloko txapelketaren finala zegoen jokoan, eta Ibarra taldeak hirugarren postua eskuratu zuen. Hirugarren urtez jarraian, gasteiztarrek eraman dute txapela Arabara. Emakumeen 540 kiloko txapelketa irabazi zuten. Beste behin, Badaiotzekoek, tiraldi guztiak irabaziz, hiru talde aurkariak mendean [...] -
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Santa Marina auzorako bidea itxiko dute, bihar gunean duela 1 hilabete · Ikusi
Albizturko udal barrutiko GI-3042 Argisaingo Santa Marina auzora sartzeko errepidea erabat itxiko dute. Bihar, hilak 19, 09:00etatik 12:00etara izango da.
Zeharretarako sekzioa hobetzeko eta bionda hesia jarri behar dute. Lan horiek egiteko auzoko sarreran tamaina ertaineko makineria jarri behar dute, eta errepidea itxi behar dute.
-
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012ko aurrekontua aurkeztuko du Udalak gaur 20:30ean gunean duela 1 hilabete · Ikusi
Ikaztegietako udal ordezkariek 2012. urteari dagokion aurrekontua prestatu dute. Batzar orokorrera eraman aurretik, ordea, herritarrei aurkeztu nahi diete. Horretarako bilera antolatu dute gaur, hilak 18, 20:30ean. Udaletxeko aretoan izango da. Atalez atal, sail bakoitzerako egin duten diru banaketa aurkeztuko dute. Bileran parte hartzeko deia eginez, herritar guztiei luzatu diete gonbidapena. Herritarrek zalantzak argitu, eta 2012.
-
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Espainiako Txapelketa da nire aurtengo helburua» gunean duela 1 hilabete, 1 aste · Ikusi
Maddi Amiano , Judoka Altzoko gaztea 8 urte besterik ez zituela hasi zen judoan; harrezkero sari asko irabazi ditu, eta orain gutxi bere kirol ibilbide oparoarengatik saria eman diote. Tolosan egindako XIV. Elkartasun Krosean lortu du azken saria Maddi Amianok (Altzo, 1993). Sari berezia da, kirol ibilbideagatik emandakoa baita. Izan ere, 10 urtez judoan egindako kirol [...] -
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Txintxarri Abesbatza Kultur Elkartearen batzar nagusia, gaur gunean duela 1 hilabete, 1 aste · Ikusi
Urte hasiera guztietan egin ohi duen legez, urteko batzar nagusia egingo du Alegiako Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak. Gaur, hilak 10, herriko kultur etxean izango da, eta bi deialdi luzatu dituzte. Lehen deialdia 20:00etan izango da, eta bigarrena 21:00etan. 2011. urtean Elkarteko bi abesbatzek –Txintxarri Txikik eta Txintxarrik– egin dituzten ekitaldiak, eta diru kontuak aztertuko dira,
-
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Abaltzisketak irabazi du Ikaztegietaren aurkako futbol partida gunean duela 1 hilabete, 2 aste · Ikusi
Futbol partida berezia jokatu zuten atzo, Ikaztegietako frontoian, Abaltzisketako Txalburuk taldeko eta Ikaztegietako gazteek. Norgehiagoka lagunartekoa bazen ere, futbolariek serio hartu zuten eta jokaldi ederrak ikusi ahal izan ziren. Partida 1-7 amaitu zen, eta ondoren, askaria egin zuten. Antolatzaileen hitzetan, Tolosako Shanti Txapelketa aprobetxatu dute partida hau antolatzeko, izan ere, taldeak osatu dituzte aipatu [...] -
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Abaltzisketa eta Ikaztegieta nor baino nor, futbolean gunean duela 1 hilabete, 2 aste · Ikusi
Ikaztegietako eta Abaltzisketako neska-mutilek lagunarteko futbol partida jokatuko dute, gaur.
Abaltzisketako Txalburu taldeko gazteak ariko dira Ikaztegietako jokalarien aurka. Partida Ikaztegietako frontoian
jokatuko dute, eta 16:30etik aurrera ikusi ahal izango da.
Partida ikustera gerturatzeko gonbita luzatu dute antolatzaileek, eta baita giro onean bi taldeak animatzeko ere. -
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Julian Bereziartua medikuarekin solasaldia gunean duela 1 hilabete, 3 aste · Ikusi
Ikaztegietako Kultura Batzordeak, hilaren 27rako Julian Bereziartua medikuarekin solasaldia antolatu du. 21:00etan hasiko da, udaletxeko areto nagusian.
-
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Euskal Herriaren historia’ hitzaldia gunean duela 1 hilabete, 3 aste · Ikusi
Ikaztegietako udaletxeko areto nagusian Euskal Herriaren historia hitzaldia izango da. Hilaren 20ean, ostiralean, 21:00etan hasiko da.
-
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Sri Lanka bizikletaz’ gunean duela 1 hilabete, 3 aste · Ikusi
Sri Lanka bizikletaz ikus-entzunezkoa izango da Ikaztegietako udaletxeko areto nagusian. Urtarrilaren13an, ostiralean, 21:00etan hasiko da.
-
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Janari eta material bilketa egingo dute, Sahararako gunean duela 1 hilabete, 3 aste · Ikusi
Tolosaldea Sahararekin elkarteak Sahara herriarekiko elkartasuna lortzea du helburu, eta Amezketako Udalak bat egin du kanpainarekin. Materiala, udaletxearen sarreran utzi beharko da plastikozko poltsetan: arroza, lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, olioa, azukrea, konpresak, pixoihalak,… Eskola bat eraikitzen ari dira, eta bertan 44 ikasle daude oraingoz; 120 ikaslerentzat izango du lekua. Dirua biltzeaz gain,
-
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Abaltzisketako Txalburu eskolako zozketaren irabazleak gunean duela 1 hilabete, 4 aste · Ikusi
Txalburu eskolak gabonetako antolatu duen zozketako zenbaki sarituak hauek dira: 2.172aren jabeak saskia irabazi du, eta 1.238 zenbakiarenak afaria.
- Gehiago kargatu


