maria gonzález gorosarri @albistetan ?
Aktibo duela 1 egun, 12 ordu-
maria gonzález gorosarri-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 egun, 13 ordu · Ikusi
Zer dute munduko bazterrek? Zirrara eragiteko gaitasun poetikoa, erantzungo luke Goizalde Landabasok: http://2begiekin.tumblr.com/
-
maria gonzález gorosarri-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 2 egunak, 13 ordu · Ikusi
Blogean, Euskal Telebista lapurtu digute: 1) Etb2n, euskaldunok erdaldun moduan bakarrik ager gaitezkeelako, eta 2) Etb1ek Etb2ren eduki erdaldunak zabaltzen dituelako. Horrenbestez, zertarako ordaindu legeari maula egiten dion telebista publikorik? http://albistetan.blogspot.com/2012/02/etb1-erdarazko-albistegiaren-gatibu.html
-
maria gonzález gorosarri-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 5 egunak, 12 ordu · Ikusi
EiTBk emakumeok senarrarentzako opari moduan aurkez gaitzake? Honakoa, gaurko albistea: ”Egiptoko emakumea: pikaroa barrutik, kanpotik, ordea, zorrotza” http://www.eitb.com/eu/albisteak/gizartea/osoa/832113/egiptoko-emakumeak–belo-islamikoaren-aurrean-arropa-probokatzaileak/http://www.eitb.com/eu/albisteak/gizartea/osoa/832113/egiptoko-emakumeak–belo-islamikoaren-aurrean-arropa-probokatzaileak/ Honakoa, orain hamabost eguneko albistea: ”Eguneko menua, emakume biluzien artean” http://www.eitb.com/eu/albisteak/gizartea/osoa/822575/emakumeak-valentziako-jatetxe-batean/ Euskal Telebista publikoak emakumeon giza eskubideekiko atxikimendua agertu behar du. Blogean horren inguruan idatzi nuen eta EiTBri zuzendu ere. Aldaketarik ez. Zer gehiago egin dezakegu? Hemen, [...]
-
maria gonzález gorosarri-(e)k ekintzan beste iruzkin bat bidali du: duela 1 aste · Ikusi
Albistea ulertzeko gakoa informazioa zabaldu duen agentziaren izena litzateke: 1.) Zein albiste-agentziak zabaldu du Irango telebistak iragarritakoa? 2.) Zein albiste-agentziak ezeztatu du aurrekoak zabaldutako informazioa? 3.) Bien artean, zein albiste-agentziak iragarri du Espainiako Atzerri Ministroak Irango telebistaren informazioa ukatu duela? Horrela, hedabideok albistea ulertzeko gakoak emango dizkiguzue, informazioa ez baita inoiz neutrala. Horren ezean, haien [...]
Honi erantzunez: - berria-(e)k beste sarrera bat idatzi du: Iranek ukatu egin du Europako sei herrialderi petrolioaren hornidura moztu diela Hango telebista kate ofizialak eguerdian esan du Herbehereak, Espainia, Italia, Frantzia, Grezia eta Portugalen kontrako neurria hartu duela, Nazio Batuen zigorrak direla eta. Hark arma nuklearrak eraikitzen aritzea leporatzen dio Teherani, eta Br… · Ikusi -
maria gonzález gorosarri-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 1 aste, 2 egunak · Ikusi
Albisteetako akatsek irakurleak uxa ditzakete. Dena den, erdaraz toleratzen diren akatsak euskarazko hedabideetan profesionaltasunik eza aurpegiratzeko erabiltzen dira. Blogean, horien adibide batzuk bildu ditut: http://albistetan.blogspot.com/2012/02/itxura-hutsaren-hurrengo-ondorioa.html
-
maria gonzález gorosarri-(e)k ekintzan beste iruzkin bat bidali du: duela 2 aste · Ikusi
Zergatik esaten da 3. paragrafoan ”ustezko erasoa”? Erasoa ziurra izan zen, neska zaurituta atenditu behar izan zuten. Are gehiago, epaileak SAA zigortu du. Erasoa ez da inoiz ustezkoa izan, SAA ustezko erasotzaile izan da atzora arte: ez da gauza bera.
Honi erantzunez: - berria-(e)k beste sarrera bat idatzi du: 19 urteko kartzela jarri diote gizon bati, sanferminetan bikote bati sexu erasoa egitea egotzita Zigortua Gasteizko bizilagun bat da, 51 urtekoa. 2010ean izan zen gertaera, Iruñean. Hamar urte eta erdiko zigorra bikoteko emakumezkoa bortxatu izanagatik ipini diote. · Ikusi -
maria gonzález gorosarri-(e)k ekintzan beste iruzkin bat bidali du: duela 2 aste · Ikusi
Albiste hau AEBetako berri-agentziek zabaldu dute. Agentziok AEBek jopuntuan dituzten herriei eraso egiteko munduko iritzia prestatzen dute. Ume goiztiarren argudio hau Kuwait ”askatzeko” ere erabaili zute: gezurra zen!
Informazioa neutrala ez denez, horren berri ematean, albistea nork bidali duen zehazteak informazioa interpretatzeko gakoa ematen dio irakurleari.
Honi erantzunez: - berria-(e)k beste sarrera bat idatzi du: Gutxienez 18 haur hil dituzte Homs hirian, elektrizitate mozketa baten ondorioz Haur goiztiarrak Al Ualid ospitalean zeuden, tokiko koordinazio batzordeek eta Siriako Kontseilu Nazionalak jakinarazi dutenez. Baxar al—Assad presidentearen aldeko indarrak hiria bonbardatzen ari dira. · Ikusi -
maria gonzález gorosarri-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 2 aste · Ikusi
Siriako errepresio latzaren informazioa AEBetako agentziek zabaltzen dute. Neutraltzat har daiteke ala herrialde musulmanei eraso egiteko aldeko iritzia prestatzen dabiltza? Lehen Libia, orain Siria. Afganistan eta Irak iragana dira. Ospitalean hildako hamazortzi ume goiztiarren albistea intoxikaziotzat har daiteke? Afganistanen emakumeek burka eramaten jarraitzen dute… Ez zen hori herrialdeari eraso egiteko argudio nagusia? Gogoratu Errumania (Josu [...]
-
maria gonzález gorosarri-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 2 aste, 2 egunak · Ikusi
Hedabideek jokabide matxistak gaitzetsi behar dituzte ala informazio neutroa balitz bezala informatu? Profesionaltasunak mugarik eduki behar du? Blogean: http://albistetan.blogspot.com/2012/02/emakume-biluziak-albiste-neutrala.html
-
maria gonzález gorosarri-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 2 aste, 6 egunak · Ikusi
Euskarako hedabideetan elurraren irudiak albiste nagusi ditugu. Gizarte eragileak, ordea, ez dira titularretan agertzen; alderantziz, protagonista identifikagarririk gabeko albiste anonimoak nagusitzen ari dira, ’Euskadi Directo’-ren antza hartuz. ”Infortainment” gurera ere heldu da: ”information” + ”entertainment”. Blogean: http://albistetan.blogspot.com/2012/01/infotainment-entretenimendurako.html
-
maria gonzález gorosarri-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 3 aste, 1 egun · Ikusi
Euskal blogosferari ekarpena egin berri dio Goizalde Landabasok (@GoizaldeL). Itxura ederra du blogak!
http://2begiekin.tumblr.com/”Begiratzeko bi begi baino ez dira behar… bakarrarekin, baina, begira genezake”
-
maria gonzález gorosarri-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 3 aste, 2 egunak · Ikusi
Paul Abasolok erasotutako emakumeei ahotsa ematen dion lehen artikulua Busturialdeko Hitzan irakurri dugu, indultuarekin lur jota baitaude: http://busturialdea.hitza.info/2012/01/30/%C2%ABnire-eskubideak-non-dira%C2%BB/
Deian, ordea, erasotzailearen egoera animikoaren inguruan kezkatuta egon dira: http://deia.com/2012/01/28/opinion/cartas-al-director/paul-abasolo-vuelve-a-sonreir
-
maria gonzález gorosarri-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 3 aste, 2 egunak · Ikusi
Blogean, ”infortainment” landu dut: euskarazko hedabideak Euskadi Directo-ren estiloko albiste anonimoak lehenesten hasi dira. http://albistetan.blogspot.com/2012/01/infotainment-entretenimendurako.html
Infontainment horren adibide dugu, Manuel Fraga ministro frankistaren heriotz naturalaren harira, Etb2ko ”Ni más ni menos” saioak Gasteizko Martxoak 3 elkarteari parte-hartzea ukatu izana. Hala Bedi irratian Andoni Txaskok honela azaldu du (08:20 min): http://www.halabedi.org/index.php?option=com_content&view=article&id=1706:la-huella-del-monstruo&catid=17:suelta-la-olla
-
maria gonzález gorosarri-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 3 aste, 4 egunak · updated 3 aste, 4 egunak ago · Ikusi
Azkenean, 18:10ean Deiak gure artikulua kargatu du. Papereko edizioan argitaratu arren, gutuna Interneten publiko egiteko gogor borrokatu behar izan gara: 1) Deiako arduradunari e-mezua bidali; 2) twitterren bi mezu zabaldu ditugu; 3) lagunek RT egin dute; 4) Deiako azaleko lehen zortzi albisteetan zein Iritzi saileko guztietan gure artikulua argitaratzeko eskatu diegu Interneteko iruzkinetan… Hementxe, esteka: [...]
-
maria gonzález gorosarri-(e)k ekintzan beste iruzkin bat bidali du: duela 3 aste, 4 egunak · Ikusi
Estekarik ez dabil. Bilatu ”Paul Abasolo vuelve a sonreir” Google-n zein Deia-n. Mila esker elkartasunagatik!!
Honi erantzunez: - maria gonzález gorosarri -(e)k eguneraketa bat bidali du: Azkenean, 18:10ean Deiak gure artikulua kargatu du. Papereko edizioan argitaratu arren, gutuna Interneten publiko egiteko gogor borrokatu behar izan gara: 1) Deiako arduradunari e-mezua bidali; 2) twitterren bi mezu zabaldu ditugu; 3) lagunek RT egin dute; 4) Deiako azaleko lehen zortzi albisteetan zein Iritzi saileko guztietan gure artikulua argitaratzeko [...] · Ikusi -
maria gonzález gorosarri-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 3 aste, 4 egunak · Ikusi
Deiak Paul Abasolo erasotzailearen indultuari emandako informazio-trataera kritikatuz (”Paul Abasolo vuelve a sonreír”, idatzi zuten), Deian ”zuzendariari gutunak” atalean artikulu bat argitaratu digute (hamar sinadura!). Dena den, ez dute Interneteko orrian eskegi…
http://www.deia.com/opinion/cartas-al-director
Zergatik? :O -
maria gonzález gorosarri-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 3 aste, 5 egunak · Ikusi
Gaur Auschwitz askatu zutela gogoratzen dute. Kontzentrazio-zelaietan produktibitateak eta umilazioak bat egiten zuten ekimena martxan ipini zuten naziek: presoentzako arraza bereko preso emakumeen prostituzio behartua. Hortaz, Mauthauseneko espainiar batek emakume antifaxista bat bortxatzeko ordaindu zion SSri. Gizon horrek ere Espainiako Gobernuaren domina jaso zuen, ”faxismoari aurre egiteagatik” .
http://www.sueddeutsche.de/politik/himmlers-kz-bordelle-die-verfluchten-stunden-am-abend-1.104717 -
maria gonzález gorosarri-(e)k eguneraketa bat bidali du: duela 3 aste, 6 egunak · updated 3 aste, 6 egunak ago · Ikusi
Espainiako Gobernuak Paul Abasolo sexu erasotzaileari indultu eman izanak Durangoko PSE hondoratu du. Nire ustez, sinesgarritasuna berreskuratu gurako balu, Abasolok diruarekin tapatutako eraso gehiago egon ote den ikertu beharko lukete. http://www.anboto.org/albistea/11040/plataforma-feministak-eta-pse-eek-abasoloren-indultoa-salatu-dute/
Adierazgarria da oso indultua ematea, noiz eta azkeneko ministro kontseiluan. Esango al du Emakundek zer edo zer? Alde horretatik mirestekoa da Durangoko PSE-EEkoen erantzuna, nahiz eta, oinarrizko zerbait izan hori salatzea. Patxi Lopezek zer iritzi dio? Espainiako hedabideetan ezer ez dute esan, nahiz eta hildako emakumeen kasuekin albistegiak bete. Garbi dago, Nagore Laffagen kasuan bezala, genero indarkerian ere erasotzaileak eta erasotzaileak daudela.
Guztiz ados. Indultuarenak ez du izenik, baina diruak isildutako Paul Abasoloren eraso gehiago egon daitezke eta horiei justizia ematea bideragarriagoa da Abasolok urte biko zigorra espetxean ematea baino.
Argi dago legeak batzuentzako dirala bakarrik. Iguingarria da tipo hau indultoa jasotzea. Gainera inor ez da erantzule egingo nahiz eta zantar horrek berriro neska bati eraso.
Gero Camps bezalako tipoak ”errugabea” dala ateratzen da nahiz eta grabazioak kontrakoa esan.
Zergatik deitzen diote justizia Estatuen legeei. Ez daukate zerikusirk.
-
maria gonzález gorosarri-(e)k ekintzan beste iruzkin bat bidali du: duela 3 aste, 6 egunak · Ikusi
Guztiz ados. Indultuarenak ez du izenik, baina diruak isildutako Paul Abasoloren eraso gehiago egon daitezke eta horiei justizia ematea bideragarriagoa da Abasolok urte biko zigorra espetxean ematea baino.
Honi erantzunez: - maria gonzález gorosarri-(e)k eguneraketa bat bidali du: Espainiako Gobernuak Paul Abasolo sexu erasotzaileari indultu eman izanak Durangoko PSE hondoratu du. Nire ustez, sinesgarritasuna berreskuratu gurako balu, Abasolok diruarekin tapatutako eraso gehiago egon ote den ikertu beharko lukete. http://www.anboto.org/albistea/11040/plataforma-feministak-eta-pse-eek-abasoloren-indultoa-salatu-dute/ · Ikusi -
maria gonzález gorosarri-(e)k ekintzan beste iruzkin bat bidali du: duela 1 hilabete · Ikusi
diozunak zentzua badu: gizonaren eta nesken arteko adin aldea nabarmentzea, hain zuzen. aipatutako lau egunkariak, baina, gizonari ”mutil gazte” esatean bat etorri dira eta, beraz, ez dute horixe nabarmentzen asmatu. zurekin bat nator.
Honi erantzunez: - berria-(e)k beste sarrera bat idatzi du: Mutil gazte bat atxilotu dute Donostian, hiru emakume jo dituelakoan … · Ikusi - Gehiago kargatu

