Aimar Maiz @aimarmaiz ?

Aktibo duela 7 ordu, 12 minutu
  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Lazkaon danbor hotsek mende laurdena gunean   duela 8 ordu, 25 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaHogeita bost urte beteko ditu Lazkaoko jaietan haur danborradak aurtengo jaietan. 1987ko apirilaren 26an, San Prudentzio aurrean ospatu zen lehenbiziko aldiz, eta ordutik hutsik egin gabe errepikatu da urtero. Urteurrena gogoratzeko, argazki erakusketa prestatzen ari dira antolatzaileak, eta herritarren laguntza eskatu dute, bilketarako.   Haurren artean «ilusio handiz» eta lazkaotar guztiengan «ikusmin askorekin» egin zen [...]

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Nafarroaren konkistaren urteurrenean, ekimenak antolatu dituzte Ataunen gunean   duela 8 ordu, 32 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaAtauniker kultur elkarteak bi ekimen antolatu ditu Nafarroaren konkistaren 500. urteurrenaren harira. Batetik, bihar, osteguna, Nabarraldeko Beñi Agirrek hitzaldia egingo du, udaletxean, 19:30ean. Nafarroa 1512-2012. 500 urte… goiburupean, xehetasun historikoak emango ditu Agirrek, egindako ikerketa historikoetatik abiatuta. Bestetik, Nafarroako erresumarena zen Jentilbaratzeko gazteluaren aztarnetara bisita gidatuak egiten hasiko da Atauniker. Nahi duten elkarte, eskola, euskaltegi nahiz [...]

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordiziarrak txapeldun Zaldibian musean gunean   duela 1 egun, 6 ordu · Ikusi

    Koadro txikiaZaldibiako Zubi-Buru elkarteko 37. mus txapelketan, larunbat arratsaldean jokatua, ordiziarrak izan dira lehen postuetan nagusi. Frias anaiek jantzi zituzten garaileen txapelak, finala Patxi Morales eta Pako Moure ordiziarrei irabazita —argazkian, laurak—. Denera 87 bikotek jokatu zuten musean. Irabazleek 1.500 euroko diru saria ere jaso zuten, eta txapeldunordeek 800 eurokoa. Beste sei sari nagusi, lehen emakumearentzat [...]

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zaldibiarren pintura eta egur lanak erakusketan jarri dituzte gunean   duela 1 egun, 7 ordu · Ikusi

    Aurreko urtean Zaldibian antolatu ziren pintura eta egur tailaketa ikastaroen fruitua erakusketa batean jaso du udalak. Zaldibiarrek egindako margolanak eta egur lanketak ikusgai daude, atzoz geroz, Zaldibiako antzokian. Igandera arte egongo da bilduma jendaurrean. Ostiralera bitartean 17:30etik 19:30era eta larunbat-igandeetan 12:00etatik 14:00etara irekiko dute.

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gorostidi eta Artola bertso-afarian izango dira, gaur, Lazkaon gunean   duela 1 egun, 7 ordu · Ikusi

    Lazkaoko Maizpide euskaltegian bertso-afaria egingo dute gaur, asteartea. Asteroko kultura-ekitaldien artean, oraingoa bertsolaritzari eskainiko diote. Bixente Gorostidi amezketarra eta Mikel Artola alegiarra ariko dira kantuan. Afaria 21:00etan hasiko da, eta ondoren egingo dute saioa. Edozein herritar joan liteke bertsoak entzutera.

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Larunbat inaute alaia eta argia, Goierri osoan gunean   duela 4 egunak, 11 ordu · Ikusi

    Inauterietako hirugarren eguna ari dira ospatzen, gaur, Goierriko herri askotan. Aurreko bi egunak batez ere ikastetxeetako haurrek hornitu dituzte, eta asteburuarekin batera helduagoak ere batu dira festara. Seguran, esate baterako, Hartzaren Esnaera egin zuten atzo. Gaur ere inauteri giroa bada plazan, jolasak, mozorrotuen topaketa eta ekitaldiak egin baitituzte eguerdian. Bestetik, Urretxuko Lurra dantza taldeak ere

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Automobilismo denboraldia etzi hasiko da Olaberrian, Karting Serieko lehen lasterketekin gunean   duela 5 egunak, 8 ordu · Ikusi

    Koadro txikiaEuskal Herriko automobilismo denboraldia ernetzen ari da, neguko lozorrotik pixkanaka aterata. Karting modalitatea izango da motoreak berotzen hasiko den lehenbizikoa, Olaberriko zirkuituan. Aurreko urteetako esperientziari segiko diote Olaberriko Zirkuituaren arduradun berriek, Gipzkoa Motorsporten barruan, eta Olaberriko Karting Serieak jokatuko dituzte, bost igandetan.   Aurreneko lasterketak etzi, 11:00etatik aurrera dira. Lehiaketari «indar gehiago» eman nahi diotela [...]

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Pirritxen eta Porrotxen Lazkaoko ikuskizunerako sarrerak agortu dira gunean   duela 5 egunak, 8 ordu · Ikusi

    Pirritx eta Porrotx pailazoek Lazkaon iragarri dituzten bi ikuskizunetarako sarrera guztiak bukatu dira. Antolatzaileetakoa den Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, atzo (osteguna) agortu ziren —Gerriko liburu-dendan eros zitezkeen. Hiru egunean saldu dira, beraz, Areria antzokiko sarrera guztiak; zinema-aretoak 350 bat aulki ditu. Pirritxek eta Porrotxek Tolosako Bonberenea txarangarekin batera egingo dute ikuskizuna. Antolatzaileek zehaztu dutenez, ez

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Lazkaoko gazteek inauteri festa egingo dute bihar gunean   duela 5 egunak, 8 ordu · Ikusi

    Berriki indar berriz ekimenak antolatzeari heldu dion Lazkaoko Gazte Asanbladak inauteri festa prestatu du, biharko. Aspaldiko partez, mozorrotuen giroa itzuliko da Lazkaora. Larunbat inautean “zirkoa” jarri dute mozorrotzeko gaitzat. 12:30ean aterako dira plazara, eta bertan ibiliko dira gazteak, mozorroak erakusten. 14:30ean bazkaria egingo dute Olaberriko Etxezuri jatetxean —80 lagunetik gora daude izena emanda—, eta arratsaldean

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Berria’ pilota txapelketako partidak etzi Araman gunean   duela 5 egunak, 8 ordu · Ikusi

    Berria egunkariak antolatu duen XI. Berria pilota txapelketako kanporaketak Aramako Loitza pilotalekuan jokatuko dira etzi, igandea, 11:00etatik aurrera. Amezketako Zazpi Iturri eta Ortuellako Danok Lagunak taldeak lehiatuko dira, kadete, gazte eta nagusi mailetan. Iker Irribarria pilotari aramarrak jokatuko du tartean, kadetetan Erasun lagun duela, Abraham-Arandiaren aurka. Hauexek dira bi taldeetako ordezkariak: Zazpi Iturri (Amezketa). Kadeteak: Irribarria [...]

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gipuzkoako txapelketako partidak, gaur Lazkaon gunean   duela 5 egunak, 9 ordu · Ikusi

    LAPKE pilota elkarteko pilotariek Gipuzkoako txapelketako neurketak jokatuko dituzte nagusiki asteburuan. Gaur, 19:00etatik aurrera, Lazkaoko plazako frontoian ariko dira infantilak eta kadeteak; Legazpin, berriz, infantilak eta gazteak, eta Zumarragan kimuak. Bihar, Lesakan, Malerrekako txapelketan finalaurrekoa dute Zubizarreta-Martitegik, Goizuetakoen aurka. Bestetik, Lapkek astelehen goizean kirol ekipamendu eta arropa berria aurkeztuko du, eta pilotarien taldeko argazkia aterako

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ataunen pilates ikastaroa asteartean hasiko da gunean   duela 5 egunak, 11 ordu · Ikusi

    Ataungo Udalak eta Kutxa-Ikasgelak pilates ikastaroa abiaraziko dute, asteartean, Ataunen. Denera 14 ordu dira, eta ekainaren 12ra arte asteartero ordubete jardungo dute, 18:00etatik 19:00etara, Zelaietako dantza aretoan. Kuota 44 euro ordaindu behar da. Ildo berean, apirilean kontserbak egiten ikasteko kurtsoa hasiko da, jakiak ontziratzeko eta izozteko teknikak lantzeko. Hamar ordukoa izango da (50 euro).

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Itsasondoko dantza taldeak Tolosako inauterira egingo du lehen irteera, zapatuan gunean   duela 6 egunak, 14 ordu · Ikusi

    Koadro txikiaItsasondoko dantza taldearen orain arteko historia laburrean egun seinalatua izatera igaroko da larunbat hau. Duela hiru urte taldea eratu zutenetik, aurreneko aldiz herritik kanpora joango dira dantzari itsasondoarrak, saioa egitera. Tolosan (Gipuzkoa) jardungo dira, etzi, inauteri giro bete-betean. Larunbat goizean Tolosako kaleetan kalejira egingo dute haurrek. Udaberri taldeak antolatutako Dantzari Txiki egunean parte hartuko dute, [...]

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Goierriko pala txapelketa finalaurrekoei begira jarri da gunean   duela 6 egunak, 14 ordu · Ikusi

    Goierriko II. Pala Txapelketa final-laurdenetako txanpa osatzera bidean da. Duela bi aste hasi ziren lehiaketako partidak. Olaberrian jokatzen dute, astelehenero 20:30ean, hango palariek antolatuta. Larruzko paleta modalitatean jarduten dira. Txapelketaren estreinaldian bezala, iaz, Ordiziako Oiangu eta Idiazabalgo Atxurbide pala elkarteetako taldeak ari dira jokoan, bederatzi denera. Kanporaketa sistema du txapelketak. Bikote kopurua partida-taulara egokitzeko, aurretik

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hamar sari mardul banatuko dituzte Zubi-Buruko mus txapelketan, etzi gunean   duela 6 egunak, 14 ordu · Ikusi

    Goierriko mus txapelketa zaharrenetakoa den Zaldibiako Zubi-Buru elkartekoa larunbatean jokatuko da, 37. aldiz. Guztira 2.900 euro banatuko dituzte saritan, eta otordutan nahiz jakitan beste opari batzuk ere izango dira; arkumeak, txuletak eta Zaldibiako jatetxeetan afariak, kasu. Lehen zortzi bikoteak sarituko dituzte. Txapeldunak 1.500 euro eta txapelak, bigarrenak 800 euro, hirugarrenak 400 euro, eta laugarrenak 200

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zaldibiako jubilatu elkartea martxoan erabilgarri izango da, berritu eta gero gunean   duela 1 aste · Ikusi

    Koadro txikiaPentsatutako garairako irekitzeko moduan izango da atzera Zaldibiako Beti Gazte jubilatu elkartearen egoitza, udaletxepean. Berrikuntza-lanak otsailaren bukaerarako amaituko dituzten esperoan da udala, martxoan irekitzeko. Sukaldea bukatzea, azkeneko ukituak ematea, elektrizitate sareko lanak eta margoketa egitea falta da. Urtarrilaren lehenetik elkartzeko lokalik gabe daude erretiratuak, eta herriko beste taberna batzuetan egoten dira arratsaldeetan. Beti Gazteko lokala [...]

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Irastortza, Furundarena eta Telleria irakurketa musikatuan gaur, Donostian gunean   duela 1 aste · Ikusi

    Goierriko kulturagileek aparteko tartea izango dute, gaur, Donostian. Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Kabigorri elkarteak antolatu duten Hitza badugu poesia topaketen bigarren jardunaldia eskualdeko hiru kidek hornituko dute, ia erabat. Olerki errezitaldiak dira jardunaldien muina, musikarekin lagunduta. Gaur, 19:30ean hasita —saio guztiak ordu horretan dira, Koldo Mitxelena bibliotekan—, Tere Irastortza zaldibiar idazleak parte hartuko du, hark

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Pirritx eta Porrotx Lazkaon izango dira hilaren 25ean gunean   duela 1 aste · Ikusi

    Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ikuskizuna egingo dute otsailaren 25ean, larunbata, Lazkaon. Lehen aldiz izango dira han, Lazkaoko Gazte Asanbladak eta Antsoategi elkarteak antolatuta. 17:00etan eta 18:30ean dira saioak. Sarrerak, 5 euroan, Gerriko liburu-dendan dira salgai. Aurrena, 16:30ean, kalejira egingo dute plazatik Areria antzokira, Bonberenea txarangarekin.

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Altzariak eta trasteak gaur jasoko dituzte Ataundik gunean   duela 1 aste · Ikusi

    Sasieta Mankomunitateak gaur bilduko ditu AAtaunen altzariak, etxe-tresna elektri zaharrak eta baliorik gabeko trasteak. Otsailaren lehenean egin ondoren, gaur egokituko da bigarren txanda. Martxoan, hilaren 7an eta 21ean da. Trasteak bezperan 20:00etatik aurrera atera behar dira, eta non utziko diren jakinarazi behar zaio Sasietari (943 16 15 55, info@sasieta.net).

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kultura taldea sortzeko eta osatzeko deia Itsasondon gunean   duela 1 aste · Ikusi

    Herrian kultura ekimenak ideiatu eta ekitaldiak antolatzeko Kultura Batzordea sortzeko deialdia egin du Itsasondoko Udalak. Herritarrei eta elkarte eragileei zuzendu die gonbita, kultura suspertzeko eginahala lan-taldean gorpuzteko. Bilerak hilean behin egingo lituzkete, Kultura zinegotziak koordinatuta. Izena otsailaren 29a baino lehen eman behar dute interesatuek, udaletxean.

  • Gehiago kargatu